Euskara ikasten lagunduko dizu ARGIAk

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Zornotzako barnetegian ARGIA erabiltzen dute euskara ikasteko. Hori entzun dugu orain aste batzuk. Eta ARGIAko lantalde guztia emozionatuta, noski! “Euskararekiko harremana bultzatzeko tresna egiten dugu”, “euskara ikasleei euskal prentsan murgiltzeko aukera ematen diegu”... zirrara zurrunbiloaren erdian baten batek botatzen duen arte: “Hau komunitatean sartu beharra dago!”. Hor bukatzen da batzuen orgasmoa eta nire txanda heltzen da. Beraz, hemen natorkizue Zornotzako barnetegian ARGIArekin daukaten harremana kontatzera.

Egia da, agian ez horren modu esajeratuan, baina Zornotzan lortzen dutela ikasleen eta ARGIAren artean feeling-a sortzea. Urteak dira harpidedun direla, eta ariketa ezberdinak egiteko baliatzen dituzte testuak: hiztegia lantzeko, irakurri ondoren leitutakoa azaltzeko, egitura ariketak egiteko... Gaietan anitza izateak jokoa errazten die irakasleei, eta gozagarriago egin ziurrenik ikasleei.

Aitortu digute, ordea, ARGIA.eus webgunea erabiltzen dutela asko, multimediako bideoak eta blogetako sarrerak lantzeko. “Jaun eta jabe” edo “Martin” bezalako telesailak baliatzen zituzten orain urte batzuk ikus-entzunezko ariketak egiteko, baina gaur ARGIA bezalakoek duten material guztiarekin ikasleak errealitatera hurbiltzeko aukera ematen du. Gaurkotasunezko gaiak landuz, euskara ariketa soila izatetik, lau pareten artetik atera eta baliagarri ikusten dute; baliagarri informazioa jasotzeko, baliagarri informazioa zabaldu edo partekatzeko, eta baliagarri zure iritzia euskaraz emateko. Ikasleak beren gustuko gaiak euskaraz ere irakur, ikus edo idatz ditzaketela jabetzen dira, eta klasetik kanpo euskaraz funtziona daitekeela ere bai.

Zazpigarren urratsaren bueltan hasten dira eskoletan horrelako materiala lantzen, baina aldi berean Zornotzako barnetegiak urtean zehar bere sare sozialetan zabaltzen ditu interesgarri zaizkion ARGIAko eta beste zenbait euskal hedabidetako elementuak; euren hitzetan“denona baita euskara ahalik eta gehien zabaltzea eta hizkuntzarekiko konpromisoa hartzea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023ko martxoaren 20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude