Olga de Dios. Irudia: Olga de Dios. Itzulpena: Ipar Alkain. Denonartean, 2016. 36 orrialde. Haurrentzat
Duela hiru urte argitaratu zen lehen aldiz liburu hau, eta berehala irabazi zituen hainbat sari 2013 urte horretan: egile berriei ematen zaien Aurelio Blanco saria, Apirila saria, Shangaiko Children’s Book Faireko saria haurrentzako album onenari… Orain, liburuak zenbait hizkuntzatan ibilbide arrakastatsua izan ondoren euskaraz gozatzeko aukera dugu Ipar Alkainen itzulpenari esker.
“Jaio aurretik, dagoeneko besteak ez bezalakoa zen” esaldiarekin ekiten dio egileak narrazioari; eta hitzekin batera, albumetan hain garrantzitsua den irudien arloan, zazpi arrautza aurkitzen ditugu, sei zuri-txiki eta bestea handia-arrosa. Garbi dago ez zela besteak bezalakoa. Eta lehen irudi horrek Ahate itsusia ekarri digu gogora; Andersenen ipuin ezagunean bere anai-arreben aldean protagonista ere “ezberdina” zelako, arrautza batetik sortua… baina liburu honetan berehala ikusiko dugu protagonista ez dela hegaztia, ez dela ezberdina; oso ezberdina baizik. Sei hegazti kumeren ondoan ageri dena munstro bat delako, munstro arrosa bat.
Abiapuntu horretatik, egileak Munstro Arrosaren ezberdintasunak eta zailtasunak deskribatzen dizkigu, hitz gutxi erabiliz eta irudiei mezu aldetik indar handia emanez, testuen eta irudien arteko informazio osaketa lortuz. Ezberdina den horrek bere bideari ekin beharko dio, “beste leku batzuk aurkitzearekin egiten zuen amets”, eta horrela bidaia batean hasiko da, zuri beltzeko mundu horretatik urrunduz, neke handiz mendiak, itsasoak eta baita basamortuak ere igaroz, harik eta zuri-beltza zen mundu horretan eguzkiaren horitasuna, euriaren urdina eta koloreen mundua agertu arte. Ortzadarra hasieran eta pertsonaiak ezberdinak ageri diren lurraldea ondoren. Munstro Arrosa, Hiru begiko igelarekin, Pilota piztiarekin, Txori horiarekin edo Munstro urdinarekin elkartuko da, eta han, bera ez da berezia izango, ez da arraroa.
Aniztasunaren aldeko mezua dugu Munstro Arrosa hau, bere sinpletasunean (azaleko irudian bertan nabaria da hau) mezu argia adierazten duen albuma. Umore ukitu batekin, adierazpen sinple eta laburren bidez, ideia gutxi eta argiak erabiliz, irudietan kolore eta elementu gehiegi erabili gabe, Olga de Diosek istorio sinplea eta indar handikoa lortu du. Bizi garen mundu honetan besteak onartzearen aldeko mezua, ezberdintasunen aldekoa, jende, arraza, joera ezberdinak onartuz bizi hobea eskaintzen digun lana. Amaierara arte, jokabide positibo eta ireki hori bultzatzen duen albuma; izan ere irudian Munstro Arrosa ikus dezakegu irribarrez Ongietorri dioen kartel batekin eta urrutian hurbiltzen ari direlarik bere “sei anaia-arrebak”; “Munstro Arrosa LEKU honetan gertatu zen bizitzen, eta irribarrea egiteari ez zion sekula utzi”.
Eta hain zuzen horixe da gugan sorrarazi nahi duen edo sorrarazten duen sentimendua, irribarre batekin mundu hobe baten itxaropena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]