“Informatzeko eskubidea mugatzen ari dira”

Kazetaritza ez dela delitua berriz esan behar izan du ARGIAk gure lankide bati poliziak egindako erasoa dela eta. Oraingo honetan Gorka Bereziartua izan da kaltetua. Gipuzkoa Zutik mugimenduaren asanblada bati buruz informatzen ari zela, Ertzaintzak bultzaka bota zuen lurrera, kalean eta egun argiz.

Zer gertatu zen hilaren 19ko arratsaldean Donostiako Gipuzkoa Plazan?

Gipuzkoa Zutik mugimenduak asanblada antolatu zuen. Ni han nintzen horren berri emateko. Hasi eta berehala Ertzaintza azaldu eta asanbladako kide bati identifikatzeko eskatu zion. Nortasun agiria eskuan zuela, ertzainek bultzakadak eta kolpeak emateari ekin zioten. Orduan hasi nintzen grabatzen. Baina hara non, egoera baretzen hasia zenean, ertzain bat niregana etorri zen telefonoa kendu nahian. Behin eta berriz kazetaria naizela esan banuen ere, bultzaka egin, prakak eta jertsea apurtu eta lurrera bota ninduen.

Aurrena kamera kentzen saiatu, lurrera bota eta ondoren identifikatu?

Hori da. Ez zuen lortu kamera kentzea eta bultzaka hasi ziren. Lurrean nintzela asanbladako kide bat nire gainera bota zen eta berak babestu ninduen tarte horretan atera ahal izan nuen nire kazetari txartela.

Bideoan argi ikusten da ertzaina espresuki zure bila doala mugikorrez grabatzen ari zarelako. Zer dute ezkutatzeko kalean egun argiz?

Ez zaie erosoa egingo asanblada batean modu baketsuan bilduta dagoen jendearen kontra nola oldartzen diren erakustea. Ertzaintzaren jarrera beste bat izan balitz, ez zen inolako istilurik izango. Tentsio guztia jendea identifikatzeko tema horrek sortu zuen.

Sorreratik (23 egunez) informatu duzu Gipuzkoa Zutik-i buruz. Nola bizi izan duzue kazetariek Ertzaintza eta udaltzainen jarrera?

Presioa etengabea izan da. Dinamika baketsua eta lasaia da Gipuzkoa Zutik, aldarrikapenak jai giroan eta modu irudimentsuan egiten ditu. Poliziaren jarrera bortitzak jendea ez hurbiltzea bilatzen du nire ustez. Tentsio egoerak sortuz, herritar askok nahiago izaten dute distantzia bat mantentzea kalterik ez jasateko. Normala da, ertzainek dantzan ari den jendearen kontra ere borrak erabiltzen dituela ikusten baduzu.

Mozal Legea ez aplikatzeko konpromisoa hartu duen Espainiako Estatuko lehen lurraldean gertatu da hori guztia. Lege horri darion logika urratzailea uste baino zabalduago al dago?

Logika hori aplikatzen jarraitzen dute. Adibidez, grabatzen ari zarenean nahitaez identifikatu beharraren erruz lortu dute guk informatzeri uztea. Igandean nire jarraipen informatiboa bertan behera utzi behar izan nuen, egoerak sortutako ezinegonagatik.

Informatzeko eskubidea mugatzen ari dira. Mozal Legea aplikatu ala ez, bere logika zigortzailearen barruan funtzionatzen ari dira. Agintarien adierazpenak oso eskertzekoak dira, baina egunerokoan erakutsi behar dute informatzeko eskubidea bermatzen dutela, demokraziaren oinarrietako bat hori delako eta zaindu behar dutelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
60.000 euroko isuna ezarri diote ‘Indar Gorri’ profilaren kudeatzailari

Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]


Irunen Palestinaren aldeko murala egitea debekatu du udalak

Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.


2024-07-17 | Gedar
Bi urteko kartzela-zigorra jarri diote Iturmendiko pertsona bati, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta

2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.


2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia “iraingarria” dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


146.000 euro ordainduko ditu Gasteizko Udalak kaleko pintaketak saihesteko

Grafitigileak identifikatzea da Gasteizko Udalaren helburua. Horretarako, grafologiaz baliatzen den Orion Analistas enpresa kontratatu du.


2023-06-08 | Ilargi Manzanares
Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu du

“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]


“Euskal preso politikoak etxeratzeko kartelak balkoi, jai eta plazetan jartzen jarraituko dugu”

Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak zigortu dituzte San Sebastian egunaren bezperan Plaza Berrian Udaltzaingoarekin izandako talkarengatik. Bakoitzari 750 euroko zigorra ezarri diete, eta ostegunean epaitegian deklaratu dute.


Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


Eguneraketa berriak daude