Arcelor Mittal multinazionalak daraman ultimatum politikarekin pixkanaka nahi duena lortzen ari da. Eusko Jaurlaritzarekin gauza bera egin du orain; ikusi beharko da azken erabakia zein den eta xantaiaren aurrean etsiko ote duen. Indiako multinazionalak Sestaoko planta ixteko mehatxua egin zuen ez bazen bere proposamena onartzen: uztailetik aurrera asteburuetan baino ez irekitzea 12.000 tona bobina beltz produzitzeko, lantaldearen erdia soilik erabiliz –346 lanpostu, kontratazioak kontuan eduki gabe–. CCOO eta UGTren eskutik, beldurra erabiliz eta ELA eta LABen kontra eginez, lortu zuen lantaldearen gehiengoak –143 alde, 127 kontra– proposamena onartzea. Lanpostu guztiak mantentzeko defentsa sindikal bateratua hautsi egin zen horrela.
Multinazionalak munduko burtsa handienetan kotizatzen du eta akziodunen artean dibidenduak banatzen ditu. Krisian dagoen enpresa balitz moduan ordea, Jaurlaritzari energiaren arloko laguntzak eskatu dizkio eta horiek gabe ACB ez dela berriz irekiko esan du. Eusko Jaurlaritzaren esku dago orain multinazionalari torlojuak estutzea eta amore ez ematea. Diru publikoaren kudeatzaile denak, laguntza horiek ematea erabaki beharko luke soilik Sestaoko industriaren etorkizuna bermaturik ikusiko balu, inguru horretan langabezia eta krisia oso sakonak baitira. Baina inolaz ere ez luke multinazionala babestu behar lantegiaren pixkanakako itxiera baldin bada azken emaitza.
Eusko Jaurlaritzak badu beste esperientzien berri: laguntza publikoak eman izan dizkie enpresa multinazionalei eta ondoren desagertu egin dira edo produkzioa deslokalizatu dute. Hortxe dugu Jofel Industrialen jabetzako Virtisúren kasua Enkarterrietan.
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]
Teslaren aurkako lehen greba –eta bakarra– da munduan, Suedian 2023ko urritik aurrera egiten ari direna. Duela mende batetik hona Suedian egindako grebarik luzeena bihurtu da. IF Metall sindikatua bultzatu du protesta, Elon Musken autogintza enpresak hitzarmen... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.
Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]
Zerk motibatuta bultzatzen da bi ikastetxeren arteko fusioa? Nola uztartu norbere eskola-proiektua, eredua eta ibilbidea ondokoarekin? Zein da bidea bi eskoletako hezkuntza komunitateak ados jartzeko? Zein da Eusko Jaurlaritzaren rola?
660 langile ditu ontzi-garbigailuak eta hozkailuak ekoizten dituen lantokiak. Astelehen goizean ezagutu dute Alemaniako zuzendaritzaren asmoa. Enpresa batzordeak langile asanbladara dei egin du.
Armagintzari loturiko Hego Euskal Herriko “enpresa, zentro edo erakundeak” hirukoiztu egin dira azken hamabost urteetan, Gasteizkoak talde antimilitaristak hurrenez hurren 2008an eta 2024an egindako ikerketen datuek azaleratu dutenez. Aurkeztu berri duten... [+]
ELB sindikatuak ardien mihi urdinaren eritasuna pairatu dutenendako elkartasunera deitzen du. Abendu hastapenean,departamenduko 650 ardi etxalde hunkiak izan dira. Kasu zenbaitetan, hamarka ardi galdu dituzte hazleek, bereziki marroak. Etxalde batzuek erraterako marroen %80... [+]
Grebak 27 egun iraungo ditu, urtarrilaren 6 arte. Gutxieneko soldata kobratzeko “365 egunez eta 24 orduz” lan-baldintza “jasanezinetan” lan egiten dutela salatu dute, eta lanaldiaren benetako zenbaketa egin dezan exijitu.
Osasun Legea aldatzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Osasun kontseilariak, hala nola Osasunbidea enpresa-erakunde publiko bihurtzea, bestela “luze gabe sistemak porrot” egingo duela argudiatuta. Sindikatuak ez daude formula horrekin ados.
Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]