“Uraren zergen aurkako kanpaina, mugimendu sozial eta politiko bihurtu da”

  • Urteak daramatza Irlandak krisiaren ondorio latzak jasaten: hezkuntza, osasun eta zerbitzu publikoetan murrizketak, zor publikoaren ordainketak… 2014an Troikak Irlandari maileguak emateari utzi zion eta horri gobernuak urari zergak ezarri izana gehitu behar zaio. Protesta ugari sorrarazi du irlandar gizartean. 2014an sortu zen “Right2Water” uraren pribatizazioaren aurkako plataformaz hitz egin dugu Brendan Ogle Irlandako sindikalista eta aldi berean “Right2Change” mugimenduaren bozeramailearekin. Uraren aferaz gain, Brexit-az eta Irlandaren etorkizunaz ere mintzatu gara.

Zergatik hasi zen Right2Water mugimendua?

Irlandak drama ekonomiko kolektiboa pairatu zuen 2009 eta 2014 bitartean. Urte horretan herrialdeak Troikaren maileguak jasotzeari uko egin zion, eta urrian gobernuak uraren zergak igotzea erabaki zuen. Austeritate neurri bezala hartzen dugu hori. Sindikatuak, Irlandako ezkerreko alderdiko zenbait politikari eta independenteak batzartu egin ginen neurri horien aurrean hartu beharreko jarreraz eztabaidatzeko. Abiatu genuen kanpainak hiru zutabe nagusi zeuzkan: langile batasuna, politikoa eta komunitatearena. Hiru aldeok ura giza eskubidea zela ados geunden, Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpenean jasota dago. Gure helburua gobernuak uraren inguruan ezarritako zerga deuseztatzea zen.

Noiz hasi ziren kaleko protestak?

2014ko urriaren 11n lehen mobilizazioa deitu genuen Dublin hiriburuan, herrialdeko komunikabide nagusien laguntzarik gabe. 20.000 pertsona espero genituen eta 100.000tik gorako protesta izan zen. Azaroaren 1ean bigarren protesta izan zen, eta nahiz eta sekulako euri zaparrada bota, Irlandako 106 herritan 200.000 pertsonatik gora bildu ziren. Hau bada zerbait 4,5 milioi biztanle dituen herrialde batentzat. Protesta masibo horien ondoren komunikabideen jarrera biziki gaiztotu zen: manifestazioak antidemokratikoak zirela eta mugimenduaren barnean indar subertsiboak  zeudela esaten hasi ziren, besteak beste. 2014ko abenduan hirugarren manifestazioa izan zen. Protesta honekin mugimendua nazioartera zabaltzen saiatu ginen. 80.000 pertsona bildu ziren Dublinen Parlamentuaren parean. Greziako Tesaloniki hirian 2014an uraren inguruko erreferenduma egin zuten zenbait pertsona izan ziren, baita Detroit Water Brigadeko bolondresak ere. Uraren pribatizazioaren aurkako kanpaina bezala hasi zena mugimendu sozial eta politiko bihurtu da. Plataforma politiko bat da Right2Change, ez alderdi politiko bat, politika eta politiken arteko desberdintasuna egin behar baita.

Nola zabaldu uraren zergen deuseztapenen borroka gizarteko beste esparru batzuetara mugimendu gisa?

Irlandako politikan ez da egon ezker eta eskuinaren arteko desberdintasunik, politikan nagusiki Fianna Fáil (zentro-eskuineko alderdia) eta Fine Gael (eskuin kristau demokratak) eskuineko bi alderdi daudelako. Gu ez gara ezkerra birsortu nahian ari, lehen aldiz sortzen saiatzen baizik. Iraganean sindikatuarekin zerikusia zeukaten kanpaina politikoak zeuden: soldata minimoen aldarrikapenak edota zergen igoeren aurkako esloganak. Edonola ere, kanpaina lokalak ziren. Hau, ordea, Irlanda osoan egiten den lehen kanpaina da: sindikatuak, alderdi politikoak eta mugimendu sozialak barnebiltzen ditu. Nire ustez, hau da lorpenik handiena. Irlandak arazo asko dauka: langabezia, kalean bizi den jendea… Baina ez dauka uraren pobreziarik. Eskubide hau arriskuan dagoelako atera da jendea kalera. Right2Water mugimendutik Right2Chance sortu genuen 2015eko uztailean Sinn Fèin, troskista, langileen alderdi eta independenteekin uraren zergen aurka egoteaz harago adostu genituen puntu komunetatik.

Zeintzuk dira puntu komunak?

Right2Change mugimendua ezaugarrituko zituen hamar neurri adostu genituen: finantza pribatuek gizartean utzi duten zorraren kontu ikuskaritza eta banku sistema publikoa sortzea, herrialdearen erreforma demokratikoa, doako hezkuntza, irlandar eta atzerritarren arteko berdintasun sistema eraikitzea, osasun sistema publikoa berrezartzea, herritarren beharren araberako etxebizitza politika sortzea, lan duinak sustatzea, herrialdearen baliabide naturalak errespetatzea fracking-a debekatuaz , eta azkenik, uraren tasak indargabetzea. 2015eko ekainean argitaratu genuen dokumentu honen printzipio politikoak Irlandaz gain, Europar Batasuneko edozein herrialdetan aplikatu daitezke. Uraren zergen aurkako mugimendua Right2Change mugimenduaren oinarria izan zen.

Zer-nolako ikuspegia duzu Brexit-aren inguruan?

Lehenik eta behin ni europarra kontsideratzen naiz. Herrialde guztiak ditugun etsai komunak transnazionalak eta neoliberalismoa dira, eta horregatik horien aurka borrokatu behar dugu. Europar Batasuneko eredua ez da gai herritarren arteko berdintasuna bermatzeko. Datorren krisi ekonomikoa Brexit-a, Txinako egoera ekonomikoa eta Alemaniako Bankuetako arazo estrukturalek sortuko dute, eta honek Europar Batasuneko erorketa ekarriko du. Momentu honetan inperialismo ekonomikoa ikusten ari gara. Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzen bada, irlandarroi aukera erreal berria suertatuko zaigu herria demokratizatzeko. Joan den otsailean Berlinen sortu zen DIEM25 mugimenduan parte hartu nuen. Bertan esan nuen jada 2025a Europa demokratizatzeko oso berandu izango dela. Europar Batasuna bai politikoki bai sozialki hil egingo da. Jendeak Europar Batasuna defendatzen du alternatibarik existitzen ez dela pentsatzen duelako. Hau da, Europar Batasunean sinestearen arrazoi bakarra, zerbait berria garatzeko esperantza eza da. Britainia Handia Europar Batasunean gelditzen bada, Europar Batasunaren desagerpena soilik tarte motz batean atzeratu egingo da. Europako herrialdeen artean Europar Batasuna zerk ordezkatuko duen hitz egiten hasi behar da. Nazionalismoek ordezkatzen badute oso arriskutsua izango da, bai Irlanda bai Europar Batasun guztian ere.

Datozen hamar urteetan desobedientzia jarrera hartu beharko al luke irlandar gizarteak?

Hau da momentu honetan daukagun erronka. Irlandako bi alderdi politiko nagusiak gizartearen erdiak baino gutxiagok babesten dituzte. Erroldatuen %65ak bozkatzen du, eta bozka horietatik %49a eskuineko bi alderdi nagusietara doa. Hilzorian daude bi alderdi nagusiak. Demografiaren ikusiz gero 30-40 urte azpiko oso pertsona gutxik bozkatzen ditu bi alderdi nagusiak. Sistema demokratikoa haustura puntu batean dago eta aldaketaren oinarria politikarekiko kezka izan behar da, ez kezka pertsonala. Sinn Fèinek haustura txiki bat besterik ez du egin sisteman. Beste ezkerreko alderdiek ez diote gobernuari inolako pitzadurarik eragin. Sistema demokratikoan hutsune oso handia dago. Hutsune hau nabaritzen ez den bitartean, gizartea guztiz garaituta dago demokrazia parte hartzailearen parametroetan, eliteek orain daukatena baina indar gehiago hartuko baitute. Berdintasunean oinarritutako politikak progresiboak izan behar dute aldaketaren funtsa, munduaren birbanaketa justua oinarri duena. Hau gertatzen ez bada, pixkanaka demokrazia galtzen joango gara, nahiz eta ez dudan sinesten egun demokrazian bizi garenik. Herrialde txiki honek Europar Batasunaren populazioaren %1 baino gutxiago edukita, Europako bankuen zorraren %41 ordaindu behar du. Nire seme-alabak 2053. urte arte ordaindu beharko dituzte, sortu ez dituzten zorrak. Zein motako independentzia da hau? Kultur identitatea (poetak, musikariak, folklorea) oso garrantzitsua da herri batentzat, baina guk independentzia ekonomikorik ez dugu. Eskubideak al ditugu etxebizitzaren inguruko, uraren inguruko, lan mundua politikak erabakitzeko?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uraren kudeaketa
Europako datu zentro handienetakoa Araban: zein dago proiektuaren atzean?

Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Harreman toxikoez

Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]


ChatGPT-k hau ere badaki: datu zentroek milioika litro ur lapurtuko digute

Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]


2024-02-01 | Jon Torner Zabala
Larrialdi egoera ezarri dute Katalunian bere historiako lehorterik okerrenagatik

Ter eta Llobregat ibaietako ura heltzen den zonaldeetan ezarri du Generalitateak larrialdi-egoera. Lehortea bereziki gogorra da Bartzelonako eskualdean, Gironako eremu zabaletan eta Costa Bravan: urtegietako ur-maila edukieraren %15,8an dago, alerta gorena ezartzen den mailatik... [+]


2024-01-24 | Daniel Hofnung
Klimaren berotzetik harago: Uraren zikloak eta karbonoarenak nola osatzen duten elkar

Klimaren arazoa gero eta kezkagarriagoa ari da bihurtzen: uda gero eta beroagoak, lehorteak eskualde askotan, kalte materialak eta giza galerak eragiten dituzten fenomeno meteorologiko bortitzak… Arazoaz eman ohi den azalpen bakarra izaten da "klimaren... [+]


2024-01-23 | Daniel Hofnung
Klimaren narratiban uraren kudeaketa sartu beharraz

Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa. Zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duten ondorioak. Landa eremuak gaur... [+]


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


Sainte Soline: erailtzeko prest lur-munto batengatik

Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]


2023-03-13 | Daniel Hofnung
‘Ibai hegalariak’, munduko klimaren protagonista funtsezko horiek

Klimaren hondamendiari ihes egitekotan, ez da aski izango atmosferan murriztea negutegi eragineko gas kontzentrazioak. Beharrezkoa izango da oihanak eta lurzoruak zaintzea ere, ez ditzaten hondatu deforestazioak eta nekazaritza intentsiboak; zeren eta uraren zikloa ere oso... [+]


Uraren konkista: meatzaritzako multinazionalen kontrako borroka Argentinako Andeetan

Ura baliabide preziatua bada, are gehiago da Hego Amerikako txokorik lehorrenetan dagoen Argentinako Mendoza eskualdean. 2019an herritarren errebolta batek lortu zuen meatzaritzako multinazionalek hango ur apurrak zianuroz ez kutsatzeko lege bat aurrera ateratzea. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude