Pasa den martxoan hasi zen, modu atipikoan: internet bidezko izenpetze bilketa eta sare sozialetan deialdi bat. Hiru hilabete berantago El Khomri izeneko lan legearen kontrako mugimenduak irauten du. Zergatik? Hamarkadetako borroken ondorioz langileria babesteko sortu zen lan kodearen kontrako eraso latza da lege proiektua. Arauen hierarkia hankaz gora ezartzen du, erran nahi baitu, orain arte enpresa edo sektore mailan adosturiko hitzarmenek legean finkaturiko minimoen gainetik izan behar zutela.
Lege berriarekin, negoziaketako gune nagusia enpresa bilakatzen da eta hitzarmenek ez lukete ezertan errespetatu beharko sektoreak edo legeak finkaturikoa, beheranzko konkurrentzia bizia sortuz. Lege proiektu hori haserre soziala piztu zuten beste hainbat gertakarien ondotik dator. 2012an finantza mundua borrokatuko zuela hitz eman ondoren, François Hollandek, presidente bihurturik, lerroz lerro segitu du agenda neoliberala. Bankuen aktibitateak mugatu ordez babesteko legea, nagusientzako opari fiskal handiak, 2013ko erretreta erreforma, urgentzia egoeraren jarraipena, Notre Dame des Landeseko proiektua (Naoned; Loirako herria), immigranteekiko tratamendua...
Astez aste, borroka mota desberdinek uztartu eta elkar elikatu dute,
koktel harrigarri bezain emankorra sortuz
Legea prestatzerakoan kontzertatzerik ez, eta Frantziako Asanblada Nazionalean eztabaida saihesteko Konstituzioaren 49. 3. artikulua –arma famatua– darabilte. V. Errepublika sortu denetik sekula ez da sinesgarritasun hain apala duen gobernamendurik izan.
Astez aste, borroka mota desberdinek uztartu eta elkar elikatu dute, koktel harrigarri bezain emankorra sortuz: ikastetxe eta unibertsitate batzuetako mobilizazioekin hasi, Gaua Zutik izeneko mugidarekin segitu, ekonomiaren blokatze ekintza ugari eta sektore estrategiko batzuen greba mugagabeak, asteroko mobilizazio egunak tarteko. Denbora guztian poliziaren jokamoldea bortitza izan da, hamarnaka zauritu eraginez. Parean, frantses hiri nagusietan poliziari aurre egiteko ehunka jende antolatu eta prestatu da.
Aurreko mugimendu sozialetan, 1995, 2006 edo 2010ean eskuina zen boterean eta ezkerreko oposizioak mugimendua sustengatzen zuen. Balizko alternantzia politikoak hobetze bat ekar zezakeen ustea bazen. Aldi honetan sozialistak ditugu gobernamenduan politika neoliberalaren katixima aplikatzen, Europa osoan bezala.
Datorren urteko hauteskundeetan indarrean itzultzeko aukera handiak dituen eskuina, gai sozial eta ekonomikoen erradikalizatze prozesu batean sartua da, bere programaren parte handi bat aplikatua ikusirik. Legearen kontra den gehiengo sozialak badaki bizkarra paretaren kontra borrokatzen duela: legea indarrean sartuz gero, mugimendua galduz gero, oraino zailago izanen da sozialistek ireki eta eskuinak segituko duen lan munduaren kontrako erasoei buru egitea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]