2016ko Eurokopak berekin daramatza kirol janzkien marka handiek publizitatean eta esponsor operazioetan inbertitutako dirutzak. Baina hitzetik hortzera “erantzukizun soziala” darabilten marka handi horiek –Nike, Adidas, Puma– kosteak jaisteko lasterketa zoroan segitzen dute. Beti eskulan zanpatuagoaren bila, orain Txinako produkzioak Vietnam edo Bangladeshera daramatzate.
Zer daukate ikusteko Real Madriden izar Cristiano Ronaldok, 2016ko Eurokopa antolatu duen Frantziako selekzioak eta Vietnamgo oihalgintzako obrero batek? Marka bat: Nike. 25 milioi euro pagatzen dizkio urtean Ronaldori logo famatua eramateagatik oinetako eta kamixetetan, eta beste 42,6 milioi oilarraren selekzioari. Langile vietnamdarrak ekoizten ditu bota eta tixertak hilero 170 euro kobratzearen truke, Vietnamgo familia baten oinarrizko beharrak asetzeko behar dena baino gutxiago.
Egin kontu. Adidasek Espainiako futbol selekzioari pagatzen dizkion 24 milioi euroekin soldata duina kobratuko lukete Kanbodiako 17.559 langilek, Indonesiako 18.796k edo Vietnamgo 27.242ek. Nikek Les Bleus bezala, Adidasek esponsoritzatzen du La Roja eta Alemania, Pumak Italia. Jokalarietan, Nikek Ronaldo, Adidasek Lionel Messi (38 milioi) eta Paul Pogba (38). Klubetan, Nikek Bartzelona (38,3) eta Paris Saint Germain (7,9), Adidasek Manchester United (114,3) eta Municheko Bayern (60,7).
Informazio hauek eta askoz gehiago bildu ditu Alternatives Economiques aldizkari frantsesak “À qui profite l’Euro 2016” (Eurokopa 2016 noren probetxurako) dosierrean. Afera elkarlanean jorraturik Basta! hedabide elektronikoarekin, honek titulatu du: “Euro 2016: Nike eta Adidasek ihes egiten diote beren erantzukizun sozialari gero eta soldata txikerragoak pagatu nahian”.
Ethique sur l’Etiquette kolektiboan ari den Nayla Ajaltounik komentatu du: “Zifra deigarriok irudiztatzen dute kirol ekipamenduetako marka handien eredua: marketin eta komunikazioan sekulako dirutzak gastatzen dituzte beren akziodunei errentagarritasuna bermatzeko, eta, aldiz, konpainien hazkundearen oinarria diren langileei ez diete onurarik ekartzen”.
Nike, Adidas eta Pumak beren esku daukate kirol janzki eta oinetakoen merkatu mundialaren %70. Marketin eta babesletzan egiten dituzten gastuak, akziodunen dibidenduak bezala, sekulako abiadan hazten dira, baina bitartean Asiako –batik bat Txina, Vietnam eta Indonesiako– azpi-kontraten soldatetan gastatzen dutena ez da aldatzen, oso baxu segitzen du beti.
Hamar urtean Niken akzioen urteko irabaziak %135 handitu dira, ia hiru mila milioi euro 2015ean. Adidasen etekinak %66 hazi dira, 600 milioitaraino.
Kalkulu gehiago egin ditu Ethique sur l’Etiquette kolektiboak. Herritar batek Nikeri oinetako pare baten truke pagatzen dizkion 100 eurotik bi baizik ez dira hura fabrikatu duen obreroarentzako. Adidasen kamiseta batek balio ditzakeen 85 euroetan proportzioa are kaxkarragoa da: azpi-kontratak beharginari 60 xentimo ordaindu dizkio. Kontrastean, markek kolpe bakoitzean 25 euro irabazi dituzte.
Soldatetan marka handiek ordaintzen duten zatia txikiagoa da babesletza eta marketinean pagatzen dutena baino, produktu bakoitzeko 3-4 euro inbertitu baitute horretan. Akziodunen etekinen paraleloan handitu dira esponsorizazio aurrekontuak ere. Europako hamar futbol klub nagusien babesletzan 400 milioi euro gastatu zituzten konpainiek 2015ean eta handitzen jarraitzen dute.
Eskulana, alderantziz, gero eta gehiago merkatzeko ahaleginean segitzen dute, produktuaren osaketan ahalik eta zati txikiena eduki dezan. Dinamika hori ez da eten, nahiz eta azken urteotan marka horien lan politikak salatuz kanpaina gogorrak egin zaizkien.
Txina garesti samar bihurtu zaigu
Badira hogei urte argazki deigarri batzuetan azaldu zirela Pakistango umeak lurrean eserita Nike markako baloiak josten. Gero 2000ean Nike bezala Adidas Indonesian azpi-kontrata bidez lanerako haurrak ari zirela erabiltzen zabaldu zen, 15 orduko lan aldien trukean hilabeteko 50 euro baino gutxiago ordainduta. Geroztik, presioaren poderioz, auditoriak eta arau sozialak onartu zituzten multinazionalek.
Baina Basta! eta Alternatives Economiqueseko dosierek erakutsi dutenez, bake sozial asmo horiei gaina hartzen diete berehala elkarren arteko konkurrentzia errukigabearen arauek.
Hamar urtetan Txinako langileen soldata 2,5 biderkatu da, Asiako herrialde bakarra da familia batek bizirauteko behar duen gutxieneko soldatara hurbiltzen: bataz besteko hileroko soldata ia 400 eurotara igo da, bizirauteko gutxienekotzat jotzen den 460etatik hurbil.
Hau, ordea, poztekoa baino kezkatzekoa zaie etekinak eten gabe handitzeko lehian diren multinazionalei. Adidaseko buruak kexu azaldu dira “Txina merkea” bukatzen ari omen delako, eta Nike baitan egindako ikerlan batek ondorioztatu du Txinako soldaten igoera “mehatxu bat dela balio erantsiaren iraupenarentzako”.
Nike bezala Adidas hasi dira ekoizpena Txinatik Vietnamera eta hein txikiagoan Indonesia eta Kanbodiara eramaten, nahiz eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak dioen horietan langileen eskubideak ez direla babesten.
Vietnamen hamar usinatatik bederatzitan langileek ez dauzkate legez dagozkien oporrak. Indonesian hilabeteko gutxieneko soldata 80 eurokoa baldin bada, hiru lantokitatik batean gatxiago pagatzen zaie obreroei; hirutatik bitan legezko lan orduak baino gehiagoz aritu behar dute beharrean.
Soldata duin baten eta herrialdean dauden soldaten mediaren arteko tartea ere esanguratsua da. Kanbodian familia batek hilabetea txukun –ez Euskal Herriko bizi-baldintzetan, prefosta- bizirauteko behar baditu 229 euro, 115 euro irabazten ditu. Indonesian tartea 209 eurotik 102ra doa, eta Vietnamen 247tik 174ra.
Lan baldintzetan kontatu behar dira osasun arriskuak ere, langileek nozitu behar dituzten pozoi toxikoenak tartean. Kirol oinetakoen ezaugarriak gai kimiko kaltegarriak usatuz lortzen dira: eguzkia jasaten duten tinduak, ura eta hezetasuna jasateko PFC perfluorokarburoak, bakteriei aurre egiteko zilar ioiak, eltxoen kontrakoak… Nikek bezala Adidasek sinatu dute Blue Sign programa, beren hornitzaileen artean gai toxikoak eragozteko, baina ekoizpen katean nork bermatu hainbeste azpi-kontrata egiten ari dena?
Nazioarteko kanpainen azpitik eta gainetik, inork ez du lortu marka handien logika haustea, alegia, publizitate eta babesletzako gastu eta inbertsioak jartzea azpi-kontratetako langileen bizi baldintzen gainetik. Horregatik, Basta!rako artikulua egin duten Germain Lefebvre eta Ivan du Royk esan duten moduan, “Euro 2016rako UEFAk Adidasi eskatu dion baloia Pakistanen ekoiztua izango da, azkeneko Munduko Kopakoa izan zen moduan”.
Garraio sektorean aritzen diren hamabi behargin hil dira aurten. LABek azaldu du garraio sektorean gertatzen diren heriotzak “erabat saihesteko modukoak” direla, eta horretarako borondate politikoa “besterik ez” dela behar, bai erakunde publikoen eta bai... [+]
Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]
Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.
56 urteko garraiolari lesakarra hil zen lanean Irunen, kamioia kargatzen ari zela. Transportes Etxetrans enpresako langilea zen. Aurten 11 garraiolari hil dira lanean, horietariko asko, azken hau bezala, bihotzekoak jota LAB sindikatuak ohar batean jakinarazi duen bezala... [+]
Geltokiko kafetegi bateko kristalak garbitzen ari zela, hiru metroko altueratik erorita zendu da 55 urteko gizona. Aurten Euskal Herrian lan istrupuengatik hil den 54. langilea izan da.
Langilea eskualdekoa zen eta Zamalloa enpresa azpi-kontratatuarentzat egiten zuen lan.
Ezbeharretatik egun gutxitara zendu dira langile biak. LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatutako intersindikalak kontzentrazioa egingo du urriaren 31an Bilbon Confebask patronalaren egoitzaren aurrean heriotza biak salatzearren. Aurten 50 dira jada... [+]
56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.
LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.
Loiun (Bizkaia) eta Olletan (Nafarroa) hil dira langileak, astearte goizean, biak erorikoen ondorioz. Aurten Euskal Herrian 47 behargin hil dira laneko istripuetan. Nafarroan hamabi lan istripu izan dira aurtengo lehen seihilekoan, eta lan istripuen intzidentzia tasan datu... [+]
Lan-istripu larria izan zen igandean Funesen (Nafarroa), Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro elikagai-enpresan. 29 urteko gizona gauean bertan erietxean hil zela jakinarazi zuen Foruzaingoak.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxealde eta Hiru sindikatuek Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dute Lodosan lan-istripu hilgarria izan zuen garraiolariaren heriotza salatzeko. Sektorean lan-baldintza duinak galdegin dituzte patronalak eta instituzioek gaixotu eta... [+]
Egun alokairuak hipotekak baino 60 euro garestiagoak dira, eta gazte askok euren diru sarreren %40 baino gehiago bideratzen dute errenta ordaintzeko, Jaurlaritzaren azken txostenaren arabera. Honen aurrean, etxebizitza-premia duten gazteen gehiengoek Gobernuak babesturiko... [+]