Gerraren aitzakian Turkia nola ari den eraldatzen Kurdistango Diyarbakir

  • Turkiak Kurdistango Diyarbakir eta beste hiri nagusietan gogortu duen “terrorismoaren kontrako guduak”, helburu politikoaz gain ekonomiko eta urbanistikoa ere baditu: artilleriak suntsitutako edo biztanleen ihesagatik hustutako auzo osoak desegin eta luxuzko eraikin berriak eraiki, agintearekiko otzanak ez diren herritarrak kanporatu, oroimen historikoa itxuraldatu.

Sertac Kayar argazkilariaren irudian, Diyarbakirreko herritarrak ehun eguneko setioak Sur auzo historikoan egindako kalteei begira eraikin bateko terrazatik. Matthieu Gosse geografoak idatzi duenez, “Surren eraldatze autoritarioaren itxura zehatza oraindi
Sertac Kayar argazkilariaren irudian, Diyarbakirreko herritarrak ehun eguneko setioak Sur auzo historikoan egindako kalteei begira eraikin bateko terrazatik. Matthieu Gosse geografoak idatzi duenez, “Surren eraldatze autoritarioaren itxura zehatza oraindik ez da ezagutzen. Hala ere gauza bat bada ezin konponduzkoa: lehengo ‘statu quo’ egoerara itzultzea ezinezkoa da. (...) Nazioarteko hedabide handien isilpean, Turkia husten ari da Diyarbakirgo auzo historikoa, kenduz bere mamia eta eraitsiz bere hiritartasunaren oinarriak: ‘hirizidio’ bat [urbicide, jatorrizko frantsesean] ari da gertatzen”.

Turkiako gobernuak askotan erakutsi du maisu dela etekina ateratzen giza tragediei. Marmara eskualdeko 1999ko lurrikara ikaragarriak agintariei aukera eman zien Istanbuleko auzo osoak eraitsi eta zerotik berriz altxatzeko. Berdin ari da 2016an Kurdistango hirietan.

“Zorionez oraingoan Turkian ez du naturak katastroferik eragin. Baina krisi humanitario eta kulturazko bat bai ari da gertatzen. Turkiako armadaren eta PKKren arteko borroketan Diyarbakir hirian, Anatoliako Hego-ekialdean, Sur auzo historikoaren zati handiak hauts bihurtuta geratu dira. Ez bakarrik UNESCOk Gizadiaren Ondaretzat jotako lekuak, herritarren bizitokiak ere suntsitu dituzte. Biztanle gehienek ihes egin dute Surreeko auzune batzuetatik ehun egun iraun duen setioan”.

Istanbuleko Sabanci unibertsitatean hirien transformazioa eta giza bazterketa ikertzen dituen Defne Kadioglu Polatek The Ecologist hilabetekarian argitaratutako “Turkey’s war on Kurdish cities - clearing the way for ‘urban regeneration’?” artikuluan azaldu du Erdoganen gobernuaren estrategia.

Edozein klasetako krisiei korporazio handiek etekina nola ateratzen dieten Naomi Kleinek azaldu zuen “The Shock Doctrine” obra famatuan, tituluaren bigarren zatiak ez baitu alferrik argitzen: “Hondamendi Kapitalismoaren indartzea”. Alegia, inbertsiogile handiek ondo baliatzen dituztela krisi ekonomikoa, naturazko hondamendiak eta gerrak beren agenda neoliberaletan jauzi berriak egiteko.

AEBetako New Orleans aipatzen da kasu arketipiko bezala, Katrina ekaitzak eragindako katastrofearen ostean bihurtu baitu “Ameriketako hiririk neoliberalena”, uholdeen aurretik han zegoen ehun sozio-ekonomikoaren eta milaka herritarren kalterako. New Orleans gaur arras gentrifikatutako hiria da, etxetik joatera behartu zituzten jendeetako askok ezin izan du itzuli eta Louisianako hiriburua inbertsiogile handien mende geratu da.

Egia esan, Diyarbakirren eraldaketak lehen urratsak 2009an emanak zituen, hiriko udalak –orduan Kurdistan autonomoaren aldekoak– onartu zuenean baimenik gabeko etxeak eraistea, haietako biztanleak hiritik 20 kilometrora eramanez “aldi baterako”. Auzotar askok, ordea, ez zuten onartzen betiko kale zaharretatik urruntzea.

Orain gerrarekin aurkitu du Istanbuleko gobernuak prozesua azkartzeko modua. Diyarbakirgo arkitektoen buru Merthan Anikek salatu du Surren militarrek egindako operazioak gobernuari balio izan diola hedabide nagusien bidez saltzeko Diyarbakir eta Surren eraldaketa urbanistikoari arnas berria emateko, bertako agintariei galdetu ere egin gabe.

HDP alderdiko legebiltzarkide Feleknas Ucak protesta egin du Sur auzune historikoa zaintzeko aitzakiarekin gobernua ari delako kontsumo zentro bilakatzen, kafetegi, hotel eta saltoki handi berriekin. Kurdistango Udalerrien Elkarteak ohartarazi du “kultur genozidio” planaz.

Kurduek badute hirigintzako manipulazio handion beldur izateko motiborik, 1999an Marmara inguruetako lurrikara beldurgarriaren ondotik, Kentsel Dönüsüm programa abiarazi zuen gobernuak Turkia osoan, eta harrez geroztik “etxegintza sektorea esponentzialki handitzeaz gain gutxiengo etniko eta erlijiosoen bizileku ziren auzo osoak goitik behera eraldatu dituzte”, Defne Kadiogluren aburuz.

Hirizidioa Anatolian

Matthieu Gosse geografia irakasle frantsesak Diyarbakirren kasua azaldu du Orient XXI hedabide elektroniko berrian: “Diyarbakirgo auzo zaharra birrindu eta birmoldatu dute gerraz”.

Kurduen matxinada hasi ostean, 2015eko udazkenean talde armatuak –funtsean Gazteria Abertzale Iraultzaileko (YDG-H) eta Babes Zibileko Taldeetako (YPS) gazte urbanoz osatuak– gotortu ziren bai Diyarbakirgo Surren eta bai Cizre, Silopi, Nusaybin edo Yüksekova hirietan. Handik 2016ko martxoa bitartean, Diyarbakirren kasuan, setio egoerak eta gudu armatuek eraldatu dute hiria, auzo zahar historikoaren eta 1980tik aurrera Kurdistango herrietatik iritsitako baserritar txiroen barrio berriaren nahasketaz antolatua.

Borroka gogorrenak martxo erdialdean eten direlarik, 950.000 biztanleko Diyarbakirrek kargugabetuak dauzka udal ordezkari nagusiak, tartean alkatea bera. Armadak ezarri ditu bere banderak eta eslogan nazionalista turkiarrak duela gutxi arte autonomista kurduek kontrolatzen zituzten eraikinetan. Sur auzo zaharra inguratzen dituen harresiaren ate guztiak daude hormigoizko blokez zerratuak, salbu eta bost.

2013ko apirilean Diyarbakir aztertzen aritu zen Gossek; apiril honetan bi eguneko bisitan aurkitutako aldaketak kontatu ditu. Auzo guztiek ez dute berdin sufritu. Melikahmet auzoaren hegoaldean, Lalebey, Alipaşa, Ziya Gökalp edo Abdaldede karrika inguruetan etxe asko daude metrailatuak, hormetako graffitiek erakusten dute PKKren aldekoak asko zirela hemen: “Lehen kale estuotan bizi soziala handia zen, haurrek sekulako giroa jartzen zuten. Harresien inguruko belardi handiak, lehen jendez gainezka egoten zirenak, oraingoan hutsik zeuden. Ageri da biztanle gehienek ihes egin dutela, eta borrokak baretu ostean ez direla itzuli”.

Iskenderpaşan edo Melikahmet auzoetan, aldiz, apenas aurkitu du geografoak bala arrastorik eraikinetan, ikusten diren grafiti gehienak turkieraz daude eta gaur egun ere polizia turkiarrek kontrol arinagoa dagite horietan. Jende askoz gehiago geratu da hemen.

Egoera okerrena Sur ekialdean aurkitu du: Fatihpaşa, Hasırlı, Savaş, Cemal Yılmaz…. 15.000 biztanleak behartu dituzte joatera. Auzoan sartzea debekatuta dago. PKKren aldeko (IDG-H, YPS) milizietako gazteak hemen gotortu ziren, ez da jakin zenbat, ehunka batzuk, baina –dio Gossek– Diyarbakirgo jendeak ez zien jarraitu. Gudari guztiak hil edo preso hartu zituzten.

Turkia auzo honen parte osoak ari da eraisten, lekukorik gabe, gerran hasitako txikizioa osatzeko, bulldozerrez eraisten etxebizitza bloke osoak, eskonbroz kargatutako kamioiak eten barik irteten dira handik.

Martxo honetan bertan Ankarako gobernuak erabaki du desjabetzea hego Surreko  6.292 etxebizitza, Udalaren eraikinak eta eliza kristauenak. Ahmet Davutoglu lehen ministroak esana zuen: “Sur berreraikiko dugu Toledo bezala”. Matthieu Gossek idatzi duenez: “Davutogluren berreraikitze proiektuak AKPren pentsamoldearen araberakoa dirudi: gentrifikazio autoritarioa, txiroak urruntzea, iraganaren irakurketa ideologikoa, kartoizkoak diruditen dekoratuen gisako hiri paisaiak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Espetxe zigorra ezarri dio Turkiak Beritan Canözer kazetari kurdu feministari

Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Iranen heriotza-zigorra jaso duen Pakhshan Azizi feminista kurduaren espetxekideek justizia eskatu dute

2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]


2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-21 | Justus Johannsen
Beste bi kazetari kurduren hilketa
Turkiaren zapatako harri koxkorra

Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]


Sebahat Tuncel
“Ohikoa bihurtu da politikari kurduak espetxeratzea”

Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]


2024-07-22 | Justus Johannsen
ANALISIA
Turkia Irakeko Kurdistan konkistatzen ari da, PKKren aurkako borrokan

Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]


2024-03-20 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
“Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du”

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
“Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori”

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
“Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen”

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


2023-05-22 | Aitor Aspuru Saez
“Osasun sistema oso ahula dugu, ahaleginak ISIS, Turkia eta Al Asaden kontrako defentsan bideratu direlako”

Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko osasun esparruko ardurak ditu Ciwan Mustafak eta herri kurduak lideratzen duen proiektu politikoaren osasun ministrotzat jo daiteke. Mediku-Ekintza Koordinakundea gobernuz kanpoko erakundearen laguntzarekin Eusko Legebiltzarrean... [+]


Bederatzi kazetari kurdu askatu dituzte, zazpi hilabete preso eduki ostean

Epaiketaren lehen eguna amaituta eta bederatzi kazetari kurduak askatu dituzte. Urte erdia pasatxo preso eduki dituzte "terrorismoa" egotzita. Ankarako espetxean zeuzkaten eta orotara hamaika kazetariri erakunde terroristako kide izatea egozten diete.


Turkiako ezkerrak bat egin du Erdogan boteretik botatzeko

Parlamentuan ordezkaritzarik lortuko ez duten beldur, ezkerreko alderdi gehienek Kemal Kiliçdaroglu zentro-ezkertiarraren aldeko botoa eskatzea erabaki dute, egungo presidentearen aurkari nagusia dena.


Eguneraketa berriak daude