“Plastikoa zoragarria da! Hori ukatzerik ez dago. Arazoa beste bat da: ez daukagu gaitasunik sortzen dugun plastiko-hondakin guztia kudeatzeko, eta osasunerako kaltegarria da”. Horregatik plastikorik gabe bizitzea erabaki dute Javier Barrios eta Marion de La Porte Sinplástico kooperatibako kideek. Nola? Alternatibak bilatuz, eta bezeroei eskura jarriz: sukaldeko tresnak, norberaren eta etxeko garbitasunerakoak, jakiak eramateko ontziak... Gutxika egiten ari diren lana da, “zaila baita gaur egun plastikorik gabeko gauzak aurkitzea”, baina dagoeneko 500 produktutik gora daukate salgai euren webgunean: www.sinplastico.com. Denda Bilbon daukate.
Zenbatu dituzue inoiz etxean dituzuen plastikozko gailuak? Eta sukaldean egunero erabiltzen dituzuenak? Horietako zenbat dira biziraupen luzekoak eta zenbat erabilera bakarrekoak? Badago plastikorik gabe normal antzean bizitzerik? Jakin-minak eraman zuen Javier Barrios plastikorik gabeko alternatibak bilatzera. Artean Equo alderdian ari zela “makillajea, janaria, jantziak eta beste hainbat produktu ekologiko saltzen zituzten dendak bazirela ikusi nuen, baina ez, ordea, etxerako tresnen saltokirik”.
Bila eta bila Kanadan aurkitu zuen eredua eta horrek bultzatuta ekin zion, De La Porterekin batera, Sinplástico ekimena gauzatzeari. Oraindik gogoan dauka behinola semearentzat kristalezko biberoi baten bila aritu zenekoa: “Hemengo farmazietan ez nuen aurkitzen, baina hemen salgai zeuden biberoi-markek Frantzian eta Britainia Handian saltzen zituztela ikusi nuen!”; araudi aniztasunaren ondorio. Plastikoa egiteko erabiltzen den A bisfenola (BPA) delako kutsatzaile hormonala (ikus ARGIAren 2504. zenbakia) 2011n debekatu zuten Europan umeen biberoietan; Danimarkan, Austrian eta Belgikan umeentzako gainerako produktuetan ere debekatuta dago; Frantziako Estatuan 2015ean jakietarako ontzi guztietan debekatu zuten. Espainiakoan debekua, oraingoz, plastikozko biberoietara mugatzen da.
Osasunean kalterik ez eragiteko gehienezko BPA proportzioa zenbat mugatu beharko litzatekeen ez dago argi, eta Europak arreta printzipioa aplikatu zuen umeen biberoien kasuan; eragin zezakeen kaltearen aurrean, badaezpada, debekatu. Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritzak, a priori, muga ezarrita dauka: 0,005 mg/eguneko/gorputz kiloko.
“Kontsumo-muga produktu bakarrari ezartzen diote, eta hortxe dago tranpa”, dio Marion de La Portek: “Hainbat eta hainbat plastikozko produktu ditugu egunero inguruan eta arauak ezartzen duen muga gainditzen dugu, luze gainditu ere! Horregatik da garrantzitsua arreta printzipioa, indarrean dagoen arauak ez baitu kontuan hartzen substantzien metatzea, ezta haien arteko erreakzioa ere”. AEBetan sei gobernuz kanpoko erakundek egin berri duten ikerketa baten arabera, esaterako, BPA daukate jaki-laten %67k.
2014ko irailean ekin zioten informazioa hedatzeko webguneari eta azaroan, berriz, saltokia jarri zuten abian. Azaldu digutenez, herritarrek kontzientzia hartzea dute helburu eta jendeak bere burua babesteko neurriak har ditzala. “Kalitatezko produktu osasungarriak lortzeko egiten dugun esfortzua –ez bakarrik dirutan– alferrikakoa da, jaki horiek hutsean ontziratzuz, plastikozko ontzietan prestatuz edo tupper eta antzekoetan gordez kutsatu egiten baititugu”.
Marion de La Porte
eta Javier Barrios:
“Kalitatezko produktu osasungarriak lortzeko egiten dugun esfortzua alferrikakoa da, jaki horiek hutsean ontziratuz, plastikozko ontzietan prestatuz eta antzekoetan gordez kutsatu egiten baititugu”
Tentuz dioskute hori guztia; asmoa ez baita alarma sortzea. “Kontua ez da jendea beldurtzea, baizik eta informazioa ematea jakinaren gainean egonda har ditzaten erabakiak”, zehaztu du De La Portek. Azaldu digutenez, plastiko ororen arazorik larriena informazio gabezia da.
"Hamaika plastiko mota dago eta bakoitzak osaera bat dauka, ezkutatzen den osaera. Horregatik, gure bezeroekiko daukagun konpromisoa da dendan biltzen ditugun tresna guztien inguruko gardentasuna”, dio Barriosek. “Salmenta arduratsua egin nahi dugu, eta filtro lana egiten dugu ekoizleen eta erosleen artean”. Horretarako, banatzaileek bidaltzen dizkieten produktuak probatzen dituzte aldez aurretik. Hilabeteak igaro ditzakete bezeroei produktua eskaini baino lehen. Ekoizleekin zuzen-zuzeneko harremana lantzen dute, produktuen osagaiak ondo identifikatzeko, inolako plastiko arrastorik izan ez dezaten.
Lan horretan aurkitu dituzte Berrizen zartaginak, sakotontzi herdoilgaitzak Jundizen, esponjak Galizian, kosmetika Bilbon, AEBetan ur-botila herdoilezinak, Palentzian brotxak, hilekorako kopak Almerian, Britainia Handian erosketetarako poltsa-kitak –hari eta tinta naturalez beren-beregi egindakoak–, haginetarako haria Alemanian...
“Produktu naturalen alde egiteaz gainera, ontziak eurak ere garbiak izatea proposatzen dugu”, diosku Barriosek. “Behin baino gehiagotan guk geuk ohartarazi behar izan diegu ekoizleei, bidali diguten zer horrek plastikozko heldulekua zuelako edo ile naturalez egindako egurrezko orrazia plastikozko banakako poltsetan bilduta bidali digutelako!”. Kontzientziazioa, beraz, bezeroekiko eta ekoizleekiko lantzen dute Sinplásticon. “Alternatibak egon badaude eta guk haiek bilatu eta batzen ditugu bezeroari eskura jartzeko. Beraz, ez izan pesimistak, alternatibak egon badaude!”.
Uste baino errazagoa dela diote plastiko-kontsumoa gutxitzea. Izan ere, iraupen luzeko plastikozko gailuak ordezkatzea zailagoa den arren, erabilera bakarreko gauza asko erabiltzen ditugu egunero. Dioskutenez, “kontsumitzea botoa ematea da; eta guk kontsumitzeko beste modu bat aukeratu dugu”. Horretarako #yovivosinplastico konpromisoa gure egitea proposatzen digute: 1) ingurumenarekiko konpromisoa, plastikozko poltsa gutxiago kontsumituz; 2) osasunarekiko konpromisoa, beirazko edo altzairuzko ontziak erabiliz; 3) hurrengo belaunaldiekiko konpromisoa, material ekologikoak aukeratuz; 4) neure buruarekiko konpromisoa, hilero ekintza bat garatuta plastiko barik bizitzeko. Horra, bada, Sinplástico egitasmoa.
Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Zaldibar Argitu ekimenak adierazi du "gogaituta" dagoela instrukzio fasearen iraupenarekin, bost urte igarota, oraindik ez baitira kaleratu auziaren ondorioak.
Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.
Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.