“Baratze bat nahi dizüt egin / amets sekretuenekilan / liliak egün jauntzi eijerrenetan / mila kolorez dantzan bihotzetan” zioen Pier Paul Berzaitzek abestian. Nork dio, bada, baratzea ez denik adierazpen artistiko? Kolore, ehundura nahiz konposizio ugari topa daitezke letxuga eta alberjinia artean, tripak ez ezik irudimena elikatzeko ere balio dutenak. Irudimen hori bultzatzeko asmoz, elikadura burujabetzaren inguruko sorkuntza lehiaketa abiatu dute Bizilur Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundeak eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorraren aldeko elkarteak: Sutondotik Plazara. “Lehiaketa bidez elikadura burujabetzaren inguruan hausnarketa eta gogoeta piztea eta jendea horren inguruan pentsatzen jartzea da ideia”, azaldu digu Miren Saiz Alzugarai Bizilurreko kideak.
Lau kategoria horietako batean aurkez daitezke lanak. Ilustrazioak eskuz eginak nahiz digitalak izan daitezke, eta argazkiak jatorrizkoak edo ukituren bat dutenak. Ikus-entzunezko edozein motako lana aurkez daiteke, gehienez bost minutuko iraupena duena, eta narratiba atalean, berriz, edozein generotako lanak: kontaketak, poemak, artikuluak, ipuinak… Gizarte osoari zabaldutako lehiaketa da Sutondotik Plazara. Dena den, bada antolatzaileek bereziki mugiarazi nahi duten jende bat: “Unibertsitate giroko jendea eraldaketarako agente garrantzitsu da, eta iaz haien lan dezente jaso genituela kontuan izanda, aurten ere horrela izatea espero dugu”, dio Saiz Alzugaraik.
Kategoria bakoitzeko irabazleentzat egongo diren sariez gain, bestelako hiru sari berezi ere jarri dituzte antolatzaileek: “Begirada feminista” saria, “Denok baserritarren eskubideen alde” saria eta “Publikoaren - Donostia 2016 saria” Azken honen irabazlea interneteko bozketa bidez erabakiko du publikoak, uztailaren 15etik aurrera.
Diru-saritik harago, irabazleek Elikadura burujabetzaren inguruko Bigarren Europar Forumean (Nyelleni Europe) parte hartzeko aukera izanen dute, Errumanian.
Lanak aurkezteko epea maiatzaren 2an ireki zuten www.bideberriak.eus/lehiaketa webgunean, eta uztailaren 15era bitarte egonen da irekita. Beraz, hartu aitzurra, bideo kamera nahiz arkatza eta ekin sormenari!
Baserritarrek badute oporrik? Galdetu dute eskolan. Ezezkoa erantzun dute ikasleek. Orduan, egunero lanean, baserritar izan nahiko zenukete etorkizunean? Eta inork baserritarra izan nahi ez badu, nork egingo du guretzako janaria? Airean gelditu da galdera.
Pertsonaren osasun... [+]
Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]
Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]
Nork bere baratzea gehiago ezagutzeko tresna da agenda hau, agenda arrunt baten eran oharrak apuntatzeko erabilera izateaz gain, landareekin egiten ditugun lanak apuntatzeko ere prestatuta dagoena”. Halaxe definitu du Jakoba Errekondok, irakurle, zazpigarren urtez... [+]
Azaroak 26, larunbata. Ordurako bete da Hernaniko Plaza Feministako aretoa. Eta sarri ez bezala, ordurako hasi da Garbiñe Larrea Iturralderen azken liburuaren aurkezpena. Han da bera, landareen babesean, hamabi sendabelarrez osatutako palaxuaren atzean. Iridiologo... [+]
Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak "Duina" izeneko lanketa kolektiboaren ondorioak aurkeztu ditu. Baratze ekologikoen ekoizpen kostuak eta lanorduak zehatz ezagutzeko Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 baratze proiekturen datu xeheak jaso dituzte. Ondorioetako... [+]
Hiri handitik ezin ateratzeak ernatu du nigan berde behar bitxi bat, orain artean sekula ezagutu gabea. Ados, beti izan zait atsegingarri berdetasuna begiestea mendian, basoan, golf zelaian, baina oraingo hau da, seguru obligazioak behartua, ia-ia bitala, arnasten dugun airea... [+]
97 udalek, 36 kontzejuk, udalaz gaindiko 5 erakunde publikok, landa-garapeneko 3 taldek, 18 alderdi eta talde politikok, 2 sindikatuk, Nafarroako osoko 158 elkarte eta kolektibok eskatzen diote Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari garai honetako nekazaritza-lan... [+]
Espainiako Gobernuko Nafarroako ordezkaritzak oharra bidali die udalei. Bertan adierazitakoaren arabera, nekazariek beren herrietan edo albokoan dauden baratzeetara joan ahalko dute, "betiere elikagai hori biziraupenerako ezinbestekoa bada".
Konfinamendu egun hauetan, zalantza sortu da autokontsumorako baratzeetara lanera joaterik ote dagoen. “Baratzeak aisialdirako eta entretenimendurako leku soiltzat hartuz ari dira arauak interpretatzen, gizartean eta lurraldean duten eragina eta garrantzia kontuan hartu... [+]
Koronabirusaren kontrako gerra, Covid-19ak ekarritako krisia, 2020ko Larrialdi Handia, etxe guztiak presondegi bihurtu zireneko urte hura... ez dakigu nola deituko dioten gaur bizi dugun emerjentziari. Naturak, bitartean, bere zikloekin aurrera darrai lasai ederrean,... [+]
Zazpi urte inguru daramatzate Busturialdeko (Bizkaia) Ortutik Ahora proiektuko kideek kontzientziak eta dastamenak astintzen. “Elikadura ikuspegi agroekologikotik lantzen dugu”, azaldu du Sergio Gonzalez Sanchez proiektuko kideak. Beren jarduna hiru ataletan banatzen... [+]
Baratzeari begiratzeko molde berri bat plazaratzen hasi zen Gilles Clement duela 25 urte. 1991n argitaraturiko Le jardin en mouvement (Baratzea mugimenduan) liburuarekin bazterrak inarrosi bazituen ere, laster arrazoia eman zion denborak. Orduz gero, erresistentziarako teoriak... [+]