Ederki izerdituta lortutako miraria

  • Lasarte-Orian euskararen bilakaera. Atzera begira, aurrera begiratzeko mahai-ingurua. Hizlariak, Mailu Arruti, Pello Sasiain eta Marga Iturriza, harro daude lortutakoaz. Atzera begira hasi eta irribarrea ateratzen zaie.
    Biztanleen %80 inguruk euskararik ez zekien udalerriaz ari dira hizketan. Egun, gazteen %85 da euskaraz hitz egiteko gai. Iturrizak “miraria”ren bi giltza esaldi bakarrean bildu ditu:  trebetasun politikoak eta gaitasun teknikoak bat egin zuten.

    ARGIAk Ttakun kultur elkartearekin batera antolatu zuen mahai-ingurua maiatzaren 12an, bi eragileek antolatutako Lasarte-Oria ikusteko beste betaurrekoak ekimenaren barruan.

Ezkerretik eskuinera, Onintza Irureta (moderatzailea), Pello Sasiain (EAko zinegotzi ohia), Marga Iturriza (Sasoeta -Zumaburu ikastetxeko irakaslea), Mailu Arruti (AEK-ko irakasle ohia), eta Ttakun kultur elkarteko Arantxi Zulaika eta Naiara Mujika.
Ezkerretik eskuinera, Onintza Irureta (moderatzailea), Pello Sasiain (EAko zinegotzi ohia), Marga Iturriza (Sasoeta -Zumaburu ikastetxeko irakaslea), Mailu Arruti (AEK-ko irakasle ohia), eta Ttakun kultur elkarteko Arantxi Zulaika eta Naiara Mujika.(Arg:Dani Blanco)

3.000 biztanletik 18.000ra

Berezia baita Lasarte-Oria. 1986an hartu zuen udalerri izaera, aurrez Lasarte Hernanikoa zen eta Oria Urnietakoa. 1950eko hamarkadatik 80ko urteak arte ezagutu zuen immigrazioa, batik bat Espainiako Estatutik. Michelin enpresak eta beste hainbatek erakarri zituen langileak. “Lasarte-Oria etxe pilaketa baino ez zen, ez herri izaerarik, ez nortasunik”, esango du Mailu Arrutik. Pello Sasiainen ustez, bertakoen jarrera azpimarratzekoa da, “kanpotarrak bere aberriaren izkina batera etorri ziren, hemengoek bertoko sentiarazi zituzten, malgu jokatu zuten haiekin. Badirudi elite batek pentsatutako prozesua izan zela, baina herriak lan oso garrantzitsua egin du. Gure aitona-amonek jarrera humano eta inteligentea izan zuten”. Gaineratuko du ordea, bertakoek bazekitela bereizten nor zertara etorria zen, lanera batzuk, estatuaren zeregina betetzera beste batzuk.

Bi hiztun komunitate

Arrutik bi auzo nagusiak egiten ezagutu ditu, Zumaburu eta Sasoeta, eta banaketa fisikoa ere aitortzen du: “Mojen komentuko horretan zegoen muga”. Ikastetxeetan desberdintasuna agerikoa zen: “Garaian jarri behar da. Beldur asko zegoen, frankismo bete-betean geunden. Euskaldun askok ez zuten ikastolaren aldeko apustua egin. Eskola publikoan ematen zuten izena hizkuntza-konplexuagatik: izan dadila gu baino gehixeago, ikas dezala espainolez...”.

Marga Iturrizak irakaskuntzan bi komunitateak ederki bereizita zeudela uste du: “Ikastolak prestigioa mantentzeko eta indartzeko lana zuen eta eskola publikoaren helburua euskaraz ez zekitenei ematea zen. Batzuek mantentzeko eskubidea zuten eta besteek jasotzekoa. Eskola publikoan ere bazeuden bi komunitate, batzuk euskararen aldekoak eta besteak erabat kontrakoak. Horri buelta eman behar zitzaion”.

Sasiainek plaza hizkuntza gaztelania ezagutu zuen, tarteka euskaraz entzuten bazen ere, etxean erabiltzekoa zen: “Jende batek jakin zuen ordea esaten hemen bazela plazaratzen ez zen hizkuntza bat, eta kanpotarrek ikasi zuten euskararekin harremana zuten neurrian hemengoak zirela. Euskararen berreskurapena ideia handiekin lotzen da, baina gure aurrekoen izaeragatik, kanpotarren aurrean hartu zuten jarrerak emaitza batzuk izan zituen”. Arrutiren ustez, aldiz, egoerak bestelako norabidea hartu zuen euskarazko eskola behar zela ikusi zenean. Arruti bera Landaberri ikastolako lehen promoziokoa da: “Ez zen hizkuntza berreskuratzea bakarrik, nazio ikuspegia, herria eraikitzeko gogoa zegoen eta bide bat ikusi zen irakaskuntzatik”. Iturrizaren ikasleak udan al pueblo joaten ziren. Irakasleak galdetzen zien: “Baina zu non jaio zara?” “Lasarten!”. “Orduan aitonaren herrira joan zara”.

Euskarak prestigio gutxi zuen Iturriza eskolan zebilenean: “Gurasoekin lan handia egin behar zen. Ezkutua altxatzen zuten. Ez zuten hain garbi euskaraz ikasi behar zenik. Horren aldeko apustua egin genuen, baina hala egiteak ez zuen esan nahi  denek egin zutenik”.

Lehen erronka haiek

Ehuneko 80k ez zekien euskaraz. Portzentaje hori ibili zen bolo-bolo mahai-inguruan. Gaur egun erabileraz kezkatuta baldin bagaude, “orduan DYAko sorosleak joan zitzaizkion euskarari eta ahoz ahokoa egin zioten”, dio Arrutik. Euskara ikasi behar zuen jendeak hizkuntza salbatuko bazen. Arrutik berak esango digu: “Bihotz eta anima ibili ginen helduen euskalduntzean. Ikaragarria da 50 urte pasa eta gero atzera begiratu eta lortutakoa. Harro egon beharko genuke. Orain dauzkagun ezagutza eta erabilera tasak? Gaztetxoen erabilera? Ez da kasualitatea, ingurura begiratu eta gure tankerako herriek errespetu pixka bat badigute gai honetan. Beste gauzetan igoal ez, baina honetan bai”.

Eskola publikoan, Iturrizak ezagutza eta erabileraz gain erronka gehiago nabaritu zituen. Ikuspegi soziolinguistikoaren beharra, are ikuspegi psikosoziolinguistikoaren beharra nabarmendu du, bestela aktibismoan erortzeko, eta emankorrak ez izateko arriskua zegoelako. Motibazioa eta atxikimendua sendotu beharra azpimarratu du. Eta hiru “k”k aipatu ditu: kontziente, konpetente eta koherente izatea. Sasiaini harrigarria zitzaion erabiltzen ez zen hizkuntza ikasteko gogoa bazegoelako, eskaera zegoelako. Ezagutza zen lehentasuna.

Arrakastaren giltza: adostasun politikoa

Arruti, Iturriza eta Sasiainek, hirurek uste dute Lasarte-Orian euskara erdigunean jartzea lortu zela, beste guztiaren gainetik, eta horixe izan dela herriaren berreuskalduntzearen giltza. Hala dio Arrutik: “Oso modan dagoen bizikidetzarekin lotuko dut. Ezberdinen arteko,  ez dakit nola deitu... itun isil, idatzi gabeko bat egin zen. Jendeak bat egin zuen egoera linguistiko gogorrari aurre egiteko. Badakigu euskaldunak ados jartzen ez garela oso iaioak. Kostako zen, baina eskerrak, eta eskerrik asko. Beste gauza batzuekin ez gara batzen, baina hizkuntzarekin hordagoa jo zen eta ondo atera zen”.

Iturrizak ez zituen ezagutu “ituna”ren garaiak, baina antzeman zuen herrira heldu zenean ikuspegi politikoen gainetik egiten zela lan: “Abiapuntu anitz horretatik oso sare konpetentea egin zen. Ttakun zen pieza bat, eta beste bat Udaleko Euskara Zerbitzua. Euskararen alde bat egite hura klabe handienetakoa izan zen. Giltza horrekin toki askotara joan gintezkeen”.

Sasian “ituna”ren garaian EAko zinegotzia zen. Badaki zerbait gaiaz: “Batzuetan erakundetzea politika eremutik egin dela ulertzen da. Hemen ez da horrela izan, gurasoak, euskararen inguruko taldeak, ikastetxeak, udala... denek osatu dute puzzlea”.  Eta adostasun politikoaz esango du: “Kontserbadoreak, iraultzaileak, ezkerrekoak, eskuinekoak, abertzaleak, erdikoak, goikoak... denak batzea beste gauzetan gatazka iturri bazen, euskarari zegokionez aukera izan behar zuela erabaki genuen. Jende gehiena alde jartzea lortu behar genuen, eta alde jartzea lortzen ez genuenak errespetuz jardun zezala euskarari buruz”.

24 urtez alderdi sozialistak gehiengo absolutuarekin agindu zuen Lasarte-Orian, eta jarrera frentistarik ez duela izan dio Arrutik, “ezta gutxiagorik ere. Euskara erdigunean jarri zen, aurkako jarrerak neutralizatu ziren. Hori belaunaldi batean lortzea kristorena da. Oraingo alkateak, alderdi sozialistakoak, euskaraz hitz egiten du. Orain dela 30 urte zeinek pentsatu behar zuen hori?”.

Sasiainek aurrekontuez daki: “Hernanik hainbesteko aurrekontua bazuen, bada guk zerbait gehiago. Hori bai, gauza batzuk ez genituen konpondu, adibidez, AEK eta udal euskaltegiarena, baina arazoa ez zegoen herrian”.

turrizak “ituna”ren garaia esaldi bakarrean bildu du: “Urte batzuetan trebetasun politikoa eta gaitasun teknikoa izan genituen Lasarte-Orian, eta orduan ... pufff! oso sare indartsua hedatu zen”.

Zer lortu da?

Laburpena egiteko eskatu diegu mahaikideei. Arrutik bost mezutan egin du sintesia: “Hizkuntzaren inguruan ezberdinen baturak eman dituen ondorioak iruditzen zait herri gutxitan gertatu direla; kontrako jarrerak neutralizatu dira, herriaren %80k ez zekien euskaraz eta orain %80 edo gehiago euskararen alde daukagu; 50 urtean lortu da hori eta ikaragarria da, eta ez da hizkuntzarekin bakarrik lortu eta ez dakit oso kontziente garen horretaz; herri mugimendutik sortu da, ez da berria baina hemen bada berezitasuna; jendeak oholtzara igotzeko lotsa galtzea lortu da”. Sasiainek bi zutabe nagusi azpimarratu ditu lorpenen artean: ezagutza eta prestigioa.

Eta hemendik aurrera zer?

Lau urtean behin egiten duten Euskararen Maratoia aurkeztu berri dute eta Arrutiri gustatu zaio aurtengo erronka: 300 lagun euskaraz egiteko prest eta 3.000 lagun euskara entzuteko gogoz: “Bazirudien ezagutzak ekarriko zuela erabilera baina ikusi dugu ezetz. Katalanak ez bezala, ez diogu gureari eusten, sumisoak gara, edukazioz egiten dugu gaztelaniaz. Euskaldunok erronka daukagu horretan”.    

Iturrizak inertzian erortzeko beldurra du: “Mailuk esan du atzera-bueltarik ez dagoela, baina ekipo motibatua mantentzea erronka da. Gainera, hurrengo belaunaldiari transmititu behar zaio. Lana dago egiteko, lan aberasgarria eta pozgarria”. Sasiainen ustez, ezagutza eta erakundetzea beharrezkoak dira, baina erabilera indartu behar da. Erabilera prestigioarekin lotzen du, gazteen atxikimendua lortzeko euskararekiko arduraz aritzea proposatzen du, alegia, aurreko belaunaldiekiko eta ondorengoekiko dugun arduraz jokatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
Hizkuntza politika “sendoak” eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Europar Batasunean euskara, katalana eta galiziera ofizialtzearen erabakia atzeratu dute, eta Espainiako Kongresuan hasi dira erabiltzen

Euskalgintzaren Kontseiluak "atsekabez" hartu du berria, baina atzerapenaren ostean onartuko duten esperantza du. Bestalde, gaurtik aurrera hizkuntza horiek erabili ahal izango dira Espainiako Kongresuan. Kontseiluak kezkaz hartu du euskal alderdietako politikariek... [+]


2023-08-31 | Ilargi Manzanares
Andorrak gutxieneko katalan maila eskatuko du bertan bizitzeko

Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.


Euskara, ofiziala Europan eta Nafarroan ez?

Ostegunean jakin genuen: Espainiako Gobernuak eskatu du galiziera, euskara eta katalana hizkuntza ofizialak izan daitezela Europako erakundeetan. Zergatik? Kataluniako alderdi politikoek behartu dute horretara, negoziazioetan.


Kontseilua: “Nafarroako Gobernu akordioa atzerapausoa da euskarari dagokionez”

Atzerapausoa. Horrela baloratzen du Euskalgintzaren Kontseiluak, hizkuntza auziari eta euskararen sustapenari dagokionez, Nafarroako Gobernu berria eratuko duten alderdi politikoek sinatu duten 2023-2027 legegintzaldirako akordio programatikoa.


Nafarroako Gobernua murrizketak egiten ari da hizkuntza eskoletako euskara taldeetan

Hamabi irakaslek 2.040 idazlan zuzendu eta 680 ikasleren ahozko probak egingo dituzte 18 egunetan, “kontuan hartu gabe idazlan bakoitza bi irakaslek zuzentzea litzatekeela gure helburu ideala, bigarren iritzi bat izateko”. Jaume Gelabert Iruñeko Hizkuntza... [+]


Berritzeguneetako lanposturako proba gaztelaniaz egin ahal izango da, deialdia aldatu baitu Jaurlaritzak

EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]


Hizkuntz eskubideen aurkako erasoei aurre egiteko dinamika prestatuko du Kontseiluak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Hezkuntza Legean edo Administraziorako Euskararen Legean eragin nahi du Kontseiluak; Nafarroan, ofizialtasunaren aldarrikapena ardatzean jarri; eta Lapurdi, Baxe Nafarroan eta Zuberoan, berriz, ikasleek azterketak euskaraz egiteko eskubidea... [+]


2022-11-18 | Lide Iraola
Mitxel Elortza Exea, Pantailaldiako bolondresa
“Euskal Herriko zinemetan eskaintzen diren filmeen %1 da euskaraz”

Pantailaldiaren Arabako ordezkaria izan da Mitxel Elortza Exea. Ekimena arrakastatsua izan dela uste du herritarren parte hartzeagatik, baina astebetez euskarazko ikus-entzunezkoak soilik ikusteko erronka egunerokoan bete dadin lan asko geratzen da egiteko Elortzaren ustez... [+]


2022-11-17 | ARGIA
Euskaltzaindiak euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatu du

Euskararen Legea aldatzeko eskatu du Euskaltzaindiak eta bat egin du Euskararen Nafar Kontseiluak irailean egindako adierazpenarekin. Gogorarazi du euskararen akademia dela lurralde guztietan, hizkuntzari dagokionez, "instituzio aholku-emaile ofiziala".


Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik?

Arangurengo Gongora jauregian Irulegiko eskuaren aurkezpenean María Chiviteren diskurtsoa izan da, askoren harridurarako, Aranzadiren aurkikuntzaren garrantzia azpimarratzeko indartsuenetakoa eta mamitsuenetakoa.


2022-10-17 | Sustatu
XXI. menderako Hizkuntza Politikaz hausnartzeko zita

Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrenean, Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta UEUk elkarlanean antolatu dute XXI. menderako hizkuntza politikaz jardunaldia, XXI. mendeko erronken aurrean zer hizkuntza politika behar dugun argitu eta... [+]


Denontzat

Hizkuntza-politikari buruzko debateen aurrean –ei, ei, aber, ez joan oraindik, eman aukera bat artikulu honi– sentitzen hasia naiz Bill Murray pelikula hartan bezala: planteamenduren bat egiten da, kontua korapilatzen da bateko eta besteko iritziekin, kinki-kanka... [+]


2022-09-29 | ARGIA
Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzeko adierazpenarekin bat egin du ARGIAk

1986ko Euskararen Legea aldatu eta Nafarroa osoan euskara ofizial egiteko eskaera zuzena egin dio Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Gobernuari, irailaren 16an onarturiko adierazpenean. ARGIAk bat egin du adierazpenarekin, IKA euskaltegiak abiarazitako atxikimendu... [+]


Eguneraketa berriak daude