Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko Sortzen elkarteak 25 urte egin ditu aurten eta urteroko jaiaz gain –Hernanin izango da aurten, EskolHarria biharko herria lelopean–, hainbat ekintza antolatu dituzte hilabeteotan. Eskola herritarrak eta parte-hartzaileak mahai-inguruan izan gara, Mariam Bilbatua HUHEZIko irakasle ohia eta Gari Torregrosa Iruñeko Izartegi haur eskolako zuzendaria entzuten.
Mariam Bilbatuak hartu du hitza lehenengo. Bere esanetan, dimentsio bikoitza ematen dio eskola parte-hartzaileak hezkuntzari: ikastearen dimentsioa eta elkarlanean aritzearen dimentsioa. “Estrategia sozialak dira bizitzeko aukera ematen digutenak; bestearekin elkarrekintzan hazi eta hezten gara, eta horrela eraikitzen dugu gure ikaste prozesua eta garatzen ditugu konpetentziak”.
Era berean, dio, bi ulermen mota garatu behar ditu gizakiak: ulermen intelektuala eta giza ulermena. Ulermen intelektuala da ingurua ezagutzea; giza ulermena berriz, bestea ulertzea da, besteen arazoekiko enpatia izatea. “Gauza horiek ez dira berez ikasten, eta hezkuntza-erronken barruan sartzen da ezaugarri horien garapena”.
Ikasle-irakasleak ikaste prozesuan inplikatzeko, ikaskidetzan oinarritzea da giltza, esaterako talde kooperatiboetan lan eginez. Ikasleen identitatea, autonomia eta konpromisoa areagotzen du horrek, Bilbatuaren hitzetan. Talde lanak, ordea, ez du bermatzen ikasle guztien parte-hartzea: ikaskidetzaren printzipioak dira emozioekin lotutako ikas-prozesuak martxan jartzea, taldean eraikitako eta negoziatutako helburu partekatuak izatea eta taldea osatzen duten pertsona guztiak ezinbestekoak direla sentitzea.
Ikasleez gain, irakasleen integrazioa lortzea ere izan behar da helburua. Irakasleek hausnartu behar dute martxan jarri dituzten prozesuen inguruan, eta irakasleek talde identitatea sortu behar dute: “Erronka baten partaide sentitu behar dute, eta erronka horren erantzukizunak taldearena izan behar du, ez norbanakoarena”.
Emozioekin lotutako ikas-prozesuak martxan jartzea, taldean eraikitako eta negoziatutako helburu partekatuak izatea eta taldea osatzen duten pertsona guztiak ezinbestekoak direla sentitzea; horra ikaskidetzaren printzipioak
Gehitu du Heziberri eta LOMCE bezalako legeek irakaslearen dependentzia areagotzen dutela eta goitik beherako ereduek ez dutela irakasleen inplikazioa lortzen: “Eredu horiei aurre egiteko behar ditugu ikaste komunitate profesionalak”. Komunitate hauek eztabaida eta hausnarketa dituzte ardatz, eta ezagutza partekatzeko hizkuntza bateratua dute: “Gauzak aztertzeko eredu beraren barruan kokatzen dute komunitatea”. Talde konpromisoa da funtsa eta profesional bakoitzak sentitzen du kidearen beharra, denen parte-hartzea ahalbidetuz eta elkarrenganako konfiantzatik abiatuz. Komunitateak sortzeko, baina, instituzioen babesa behar da: “Irakasleek lan egonkorra behar dute, ikas-komunitateak garatzeko aukera eta baldintzak izango dituztenak”. Administrazioaren konfiantza ere inportantea da: “Kontrol burokratikoen sistema bultzatzen dute administraziotik eta horrek ez du laguntzen horrelako proiektuak garatzen”.
Hezkuntza ez formalak (aisialdiak, komunikabideak…) eragina du ikasleen formazioan eta garapenean. Irakasle ohiak azaldu du eskola komunitateak kontzientzia horretatik garatu behar direla, eta horretarako, beharrezkoa da hezkuntza sareak sortzea: “Eragile sozial, politiko eta kulturalek eta hezkuntza komunitateak helburu komunak behar ditugu”. Hala, hezkuntza formal, informal eta ez formalean aritzen diren eragileen gogoeta bultzatu behar da: “Eragile guztien parte-hartzea bermatu behar dugu, eta hori ahalbidetuko duten mekanismoak garatu”. Martxan jartzen diren proiektuak sozializatu eta ebaluatu behar dira, bere ustez.
“Familiok eta hezitzaileok batera sortzen dugu proiektua eta denok helburu bera dugu: haurraren ongizatea”. Gari Torregrosa Iruñeko Izartegi haur eskolako zuzendariaren hitzak dira. 1976an jarri zuten martxan haur eskola, herri mugimenduaren eskariak bultzatuta. 1995. urtean momentu zailak izan zituen, baina gurasoen eta hezitzaileen borrokari esker, ez ixtea lortu zuten.
2006an berritu eta gaur egun 0-3 urte arteko haurrak jasotzen ditu Txantrea auzoko heziketa zentroak. Metodologia ugari erabiltzen dute, eta ideia bat dute oinarri: “Haurra gaitasunez beteriko pertsona da”. Entzumen aktiboa lantzen dute haurrekin zein familiekin, beren beharretara egokitzen saiatzen dira. Emozio eta sentsazio ugari lortzeko espazioak eskaintzen dizkiete haurrei, eta haiek erabakitzen dute zer landu: “Esperimentatzeko askatasuna ematen diegu”. Horretarako, “ondoan”izaten dute laguntzailea, ez aurretik, ez eta atzetik ere.
Familien parte-hartzea sustatzen da eta ikasturtean zehar egiten dituzten bileretan, eroso egoteko mekanismoak jartzen dituzte, “familiak zaindu egin behar direlako”. Egunerokoan, gurasoak haurren bila barruraino sartzen dira, gardentasun eta konfiantzaren seinale. Senideentzako eremuak ere badituzte ikastetxean: “Gurasoek beren seme-alabekin igaro ditzakete bi ordu arratsalderen batean, eta hori baliatzen dugu egon daitezkeen dudak edo zalantzak argitzeko”.
Auzoko hainbat elkarterekin ere harremanak garatzen ari dira, tartean Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekin. Praktika programa bat jarri dute martxan eta eskola horietako hainbat ikaslek egin dituzte praktikak haur eskolan. Auzoko musika taldeen edota ipuin-kontalarien bisita ere izan dute, besteak beste.
Mahai-inguruaren amaieran, publikoan dagoen irakasle batek hartu du hitza, eta ondo laburbildu du gogoeta orokorra: “Komunitateko kideek posible dela sinetsi behar dugu: ideiak eta bideak arakatu, ahalegina egin, elkartu eta apustua egin, guztion artean”.
Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]
Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan azpikontrataturiko zenbait zerbitzutan ez da euskara eskatzen, eta ondorioz, haurrekin zuzenean ari diren langile batzuek ez dakite euskaraz, adibidez autobusetako zaintzaileen artean. Hala salatu dute Behatokiak, Sortzen elkarteak eta... [+]
Sortzen elkarteak Iruñeko urteroko festari eutsi zion atzo Takonera parkean, baina eguraldia dela eta ekitalde ugari bertan behera utzi behar izan zituen, batez ere goizaldean eta eguerdian. Goizean, hala ere, Hodei magoaz gozatu zuten gazte eta helduek eta arratsaldean... [+]
Takonerako lorategien inguruan egingo da festa etzi, maiatzaren 19an. Bi gune hartuko ditu: Vista Bella eta Bosquecillo kalea. Aurtengo leloa da Euskaratik guztion eskola sortzen eta, zentzu horretan, euskarak bustiko du jai eguna. Ondorengo lerroetan egunean zehar bertan izango... [+]
Sortzen euskal eskola publiko berriaren aldeko elkarteak antolatzen duen jaia maiatzaren 19an egingo da, Iruñeko Takonera lorategien inguruan.
Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren bidez 800.000€ bideratu dira dagoeneko zonalde zigortuko ikastolak eta AEK indartzera eta, Sortzen elkartearen bidez, sare publikoan D ereduko taldeen sorrera sustatzera. Hala ere, oraindik Nafarroa hegoaldean euskarak... [+]
Iruñeko Antoniutti parkean Sortzen Jaia ospatu da gaur. Milaka eta milaka lagun batu dira euskararen ofizialtasuna eta hezkuntza publikoaren alde.
Sortzen Elkarteak Besarkatu Ekimena ospatu du igandean Erriberrin, “euskarazko hezkuntzari ate berriak irekitzen ari diren familiak besarkatzeko”.
Hamabost udalerri eta bederatzi eskola publiko ditu Sakanak. Sortzen Elkartearen baitan dauden herri eskolak dira eta eskola eta herria, biak bat eginik, “hori da Sortzen Elkartearentzat nahi eta amesten dugun Hezkuntza Sistemaren oinarria: herriaren beharrei erantzungo... [+]
Abesti honekin alaituko du Afu taldeak aurten Maiatzaren 20an Iruñeko Antoniuti parkean egingo den festa. Egun on!, esan nahi du Sortzen elkarteak egunero eta horretarako jarrera hau bultzatuko duen EuskaraKilo pertsonaia sortu dute, iazko IkasKilo barraskiloari segida... [+]
Zenbat jaialdi berdin (edo oso antzeko) ezagutu ditugu azken urteotan Euskal Herrian? Izenagatik desberdinduko genituzke agian, baina egitarauari eta antolaketari begira zenbat makro-festa ikusi ditugu herri batean eta bestean? Gastatzeko gure ahalmenaz gaindiko dirua genueneko... [+]
Milaka lagun elkartu dira Sortzen elkarteak antolaturiko D ereduaren aldeko festan. Urte osoan egindako lana ospatzera Iruñera hurbildu diren pertsonei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek eta Sortzen hezkuntzaren burujabetza lortzeko sortu zela gogorarazi dute.
Maiatzaren 21ean Iruñean ospatuko duten jaiaren etekin ekonomikoaren parte bat Nafarroako zonalde diskriminatuan dauden D ereduko lerro berriak laguntzeko bideratuko dute, Haizea egitasmoarekin.