"Paralisiak jota daude Latinoamerikako ezkerreko gobernuak"

  • Latinoamerikako herri mugimenduak ikertu eta bizi izan ditu barrutik Raul Zibechi uruguaitarrak (Montevideo, 1952). Hainbat herrialdetan azken urteotan agintean izan diren ezkerreko gobernuen zikloa amaitu dela argi du. Lorpenak gorabehera, gobernu horien ezintasunak agerian utzi ditu berriki gurean, Komite Internazionalistek antolatutako hitzaldian.

“Komunitatea eta eskualdea ardatz dituen boterea berrasmatu behar da, estatu logikatik at”. Argazkia: Iñigo Azkona
“Komunitatea eta eskualdea ardatz dituen boterea berrasmatu behar da, estatu logikatik at”. Argazkia: Iñigo Azkona

Nolakoa izan da herri mugimenduetan egin duzun ikerkuntza?

Nekazari mugimenduak, indigenenak eta hirietakoak aztertu ditut, haiekin denbora batez bizitzen. Mugimendu jakin batera hurbiltzerakoan nire teknika burua ahalik eta garbien eramatea da, aurreiritzirik gabe, eta bizitzea, egunerokotasunean murgiltzea.

Mugimendu antisistemikoak deitu nahiago duzu.

Edo “gizarteak mugimenduan”, mugimendu sozial edo sindikalen dikotomia klasikotik irten nahi dudalako. Mugimendu sozialen kontzeptua AEBetan eta Europan sortu zen, 60ko eta 70eko hamarkadetan rol handia izan zuten mugimenduak definitzeko: eskubide zibilen aldekoak, emakumeen aldekoak, gerraren aurkakoak… Estatuari edo ugazabari gauza batzuk galdatu eta horiek lortzeko mobilizatzen dira. Latinoamerikan, horrez gain, badute berezko ikuspegi bat, euren mundua eratzen dute. Esaterako, MSTkoek lurrak eskuratu dituzte Brasilen, jabe handiei kendutako 25 milioi hektarea, eta horietan gune kolektiboak antolatu dituzte; ekoizpen kooperatibak sortu eta 1.500 eskola eraiki dituzte.

Beste era bateko harremanak, beraz.

Bai, eta eskoletan pedagogia sortu dute. Hor ez du zentzurik mi mama me mima irakasten ibiltzeak edo garbigailuez mintzatzeak. Lan eginez eta jolastuz ikasten dute, ez irakurketa-idazketa pedagogia klasikoarekin. Ezaugarri afrikarrak daude hor, lurraldearen eta arbasoen garrantzia…

Auzolanak garrantzi handia du hor.

Lan kolektiboak berebiziko rola du mundu horretan, hemen auzolan eta Latinoamerikan minga edo tequio izenez ezagutzen dena. Borroka sozialen indarretako bat da eta identitatea ematen du.

Indigenen pentsamoldeak ere eragiten du.

Jatorrizko herrien ekarpena Identitatea da, ondo bizitzearen ideia lantzen dute, ingurunearekin harmonian. Ingurumenaren aldeko aktibista erradikalak direla esan daiteke, eta oso espiritualak: ospakizun kolektiboei garrantzia ematen diete. Chiapasen deiadar batez deitzen dira batzarrak, antzina Euskal Herrian egiten zen moduan.

Nola aldatu du ezkerraren ikuspegia indigenismoak?

Mugimendu indigenek, bereziki EZLNk, ezkerrari lagundu diote garapen kapitalistatik kanpoko garapen ereduak badirela ulertzen. Sozialismo erreala kapitalismoaren jarraipen garapenzalea izan zen. Gure zibilizazio krisia ekoizpen materialean oinarritutako ereduarena da eta indigenen mugimenduak ulertzen lagundu digu egungo zibilizazio krisia ez dela munduaren amaiera, mundu baten amaiera baizik.

Herri mugimenduen eta ezkerreko gobernuen artekoak?

Ezkerreko gobernuak daudenean borroka sozialak behera egiten du gehienetan, baina denetarik egon da: harreman onak, txarrak eta azpiratzeko saiakerak. Correaren gobernuak, esaterako, oso harreman gorabeheratsua izan du indigenekin.

Defentsa jarrera sumatzen zaie ezkerreko gobernuei.

Oso agerikoa: Argentinan galdu dute gobernua, Ekuadorren Correak datorren urteko hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki du, Maduro agian kenduko dute erreferendum bidez eta Bolivian Moralesek erreferenduma galdu berri du. Ez dira gai izan euren baitan ordezko buruzagi berriak aurkitzeko. Horrek, higadurari gehituta, ekiteko aukera eman dio eskumari, berriro boterea hartzeko. 2013tik ari naiz ziklo progresistaren amaiera iragartzen. Ezintasun handiak erakutsi dituzte, herri mugimenduek salatu dutenez. Posible egin dute pobrezia jaistea baina ez ezberdintasuna, ez dira gai izan aberatsenek osatzen duten %1 boteretsu horri aurre egiteko.

Zer gertatzen ari da Brasilen?

AEBen eta kapitalismoaren erasoaldia dago ezkerreko gobernuen aurka, baina horren aurrean paralisi politikoa dute gobernu horiek. BPGren %4ko jaitsierarekin itxiko da urtea. Oraino PTren bidelagun izan den eskumak indarra hartu eta bizkarra eman dio Lulari, kaleak ere irabazi ditu ustelkeriaren erruz. Litekeena Dilma Rousseffen kargugabetzea izango da.

Venezuelan ere kudeaketa txarra salatu duzu.

Petrolioa 130 dolarrean zegoenean diru asko zegoen Venezuelan, ustelkeriara edo eraginkorrak ez diren politiketara bideratu zen diru hori. Orain, upela 30 dolarrean dagoela, zuloa dute kutxan. Chavez gobernura iritsi zenean, Venezuelaren esportazioen %90 petrolio gordina zen. Egun %95 da: 17 urte izan dituzte eta ez dira gai izan ekoizpena dibertsifikatzeko. Arrautza egosiak inportatzen dira, atera kontuak, zentzugabekeria da hori. Nazionalizatu diren enpresa batzuetan ekoizpena erdira jaitsi eta langile kopurua bikoiztu egin da. Kudeaketa txar hori gobernu aurrerakoien erantzukizuna da, ez besteena.

Zer zentzutan birfundatu behar da pentsaera kritikoa?

Oraino pentsamolde eurozentrikoa egon da: marxismoa, anarkismoa, Foucault eta beste. Oso ondo dago baina askapen adibideak badira Latinoamerikan: Tupac Amaru, Tupac Katari, Haitiko iraultza… Nazio-estatua baino, komunitatea eta eskualdea ardatz dituen boterea berrasmatu behar da, estatu logikatik at.

Erbestez erbeste

“Klase ertaineko familia eskuindar batean sortu nintzen. Gaztetan familiaren giro itogarritik ihes egin nahi izan nuen, eta ondoren herrialdetik, horretan militarrek lagundu bazidaten ere. Tupamaroen FER ikasle mugimenduan ibili nintzen eta 1973ko kolpea izan zenean Argentinara alde egin behar izan nuen. Handik urtebetera han ere kolpea eta hanka, Espainiara. Bertan oso garai interesgarria bizi izan nuen, auzo elkarteetan, NATOren aurkako “mugida”-n... Uruguaira 40 urterekin itzulita, Eduardo Galeanok sortutako Brecha aldizkarian idazten hasi nintzen eta berehala gizarte mugimenduak ikertzeko Latinoamerikan barna ibiltzeari ekin nion”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Eguneraketa berriak daude