Patras (Grezia), K.a. 709. Musika ekitaldi batean “Patrasko Perekides, erritmo emaileak” musikariak zuzentzeko makila bat erabili zuela geratu zen jasota buztinezko taula batean. “Erdian kokatu zen, eserleku altu batean eserita, urrezko bastoi bat astintzen, txirula nahiz zitara joleak inguruan zituela (...) Perekidesek urrezko makilarekin agindua eman zuenean, eskarmentudun artista guztiak batera hasi ziren jotzen”.
XVI. mendean Giovanni Perluigi da Palestrinak ere makila handi bat erabiltzen omen zuen musikariei erritmoa markatzeko. Baina ziurrenik horiek salbuespenak besterik ez ziren izan. Luzaroan orkestretako lehen biolina edo concertinoa izan baitzen kideei noiz sartu behar zuten adierazten ziena.
XVII. mendean zenbait orkestra zuzendarik oinekin lurra joaz edo txaloka markatzen zuten erritmoa, baina emanaldi luzeetan oso nekagarria zenez geroz eta maizago lurra bastoi batez jotzen hasi ziren. 1687ko urtarrilaren 8an, Jean-Baptiste Lully Te Deum bat zuzentzen ari zen, Louis XIV.a Frantziakoa gaixotasun batetik onik atera zela ospatzeko. Denbora makila luze batez adierazten ari zela, nahigabe, behatz bat jo zuen lurra jo beharrean. Zauria gangrenatu zitzaion, baina Lullyk ez zien utzi sendagileei behatza anputatzen eta infekzioa zabaldu egin zen. Martxoaren 22an hil zen. Manchesterreko Hallé orkestraren emanaldi baten kronikak dio Daniel Turk zuzendariak ere 1810ean makila bat erabili zuela, baina lurra jo beharrean airean astintzen zuela. “Makila astindu beharraren beharraz, argi-armiarma jo zuen eta kristal zatiak gainera erori zitzaizkion”. Bietako bat, edo makila txikitzen zuten edo zuzendariek euforia baretu behar zuten. Eta zuzendari grinatsuak lasaitzea zailagoa zirudienez, lehenengo aukeraren alde egin zuten.
Itxuraz, Carl Maria von Webber konpositorea izan zen, 1817an, Dresden antolatutako kontzertu batean, ziri mehe eta arina, egungo batuten antzekoa, erabiltzen lehena. 1832an Felix Mendelssohn Londresera joan zen bertako Orkestra Filarmonikoarekin hainbat kontzertu ematera. Batuta erabiltzeko asmoa zuen, eta hasieran biolin-joleek kontra egin arren, azkenean makilatxoaz zuzendu zituen musikariak. Ez dakigu biolin-joleak garai batean zuten boterea ala begi bat galtzeko beldur ziren, baina hurrengo urtetik aurrera Londresko Orkestra Sinfonikoan batuta erabiltzea ohiko bihurtu zen.
Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024
-----------------------------------------------------
Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da.
Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024
---------------------------------------------------------
Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
'Tristan und Isolde' opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]