Nuestro pueblo despertará / David Jaime y la República vasconavarra (Txalaparta) Jose Mari Esparza Zabalegiren liburu ziztagarria eta kitzikagarria da. David Jaime tafallarra zen, politikaria. Hona, egungo beste idazle tafallar batek haren inguruan idatzitako nondik norako zenbait.
1936ko gerraz ongi idazteko, funtsezkoa da Euskal Herriko historia ongi ezagutzea. Hartara, alde batekoen zein bestekoen “memoria” eta biktimen “erreparazio” duina egin ahal izateko, justizia egiteko.
Xede horretan, norbanakoen morala, etika edota ideologia ongi arakatzea berealdikoa da. Jose Mari Esparza Zabalegiren Nuestro pueblo despertará / David Jaime y la República vasconavarra liburuan ezaugarri horiek guztiak ongi uztartuta daude. Liburuaren ideologia azpimarratu nahi dut, haatik. Jendeok ez ditugu ezagutzen iragan mendean gure herrian loratu ziren mugimendu politikoak, ezta urrik ere. Esaterako: nor izan zen David Jaime? Ba al dakigu euskal herritarrok República vasconavarra ekimen gartsua izan zela? Zer dakigu gure historia berriaz? Zer dakigu euskal politikaz?
David Jaime gure herria iratzarriko zen esperantzaz bizi izan zen, gerra aurretik, gerran, zein gerra ondorenean. Kanbon (Lapurdi) lurperatu zutenean, bere memorian “euskal errepublikaren” eta “gure herria iratzarriko da” ideiak eraman zituen hilobira.
David Jaime Dean tafallarra zen (1887-1949). Euskalduna, baiki, euskal hiztuna. Euskaraz idazten zuen. Idatzi, nori? Bada, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako lehendakariei –Jose Antonio Agirre eta Fermin Leizaolari– idatzi zien euskaraz. “Abertzale” ez zen batek “abertzale” zirenei euskara herri honen funtsa zela oroitarazten zien. Abertzale edo nazionalista izan gabe, Jaimek funtsezko ezaugarritzat zituen euskara eta euskalduntasuna. Ez bakarra, bistan da.
Errepublikanoa eta liberala zen: “Askatasuna da gizakiaren idealik adierazgarriena. Berau gure animoetatik ez da desagertzen, ez bada gure bihotza zimeltzen eta gure espiritua doilortzen direlako. Ez dago hogei urterekin errepublikanoa ez den espiriturik”, pentsamoldea bere egin zuen.
1936ko Gerra Zibilean gertatu zenaz gaingiroki dakigu, eta batez ere, euskal nazionalismoaren inguruko gertakarien arabera eta haren ideologiaren arian gauzatua. Euskal errepublikanismoren aurrekariez eta II. Errepublikaz gehiago jakiteko, David Jaimek –eta haren kideek– urratu zuten bidea ezagutzea zinez garrantzizkoa da, baldin eta Euskal Herria bere osotasunean ulertu eta integratuko badugu.
David Jaimeren kideak ez ziren soilik Alderdi Errepublikanokoak, kideak ziren ere euskal nazionalistak, abertzaleak, sozialistak, komunistak, anarkistak… Falangistak, erreketeak edota monarkikoez beste, ia gainerako guztiak. Nola egin bat, nola elkartu, ordea, Francoren altxamendu faxistaren aurka? Dilema hori bizirik dago gaur egun ere. Francoren ondorengoak bizirik egon ez ezik, haiek baitira nagusi Espainiako Estatuaren aparatuan. Historiaz ari zaigu liburugilea, eta aldi berean, zeharka, egungo egoera politikoa ulertzeko gogoetatzera garamatza.
Eusko Jaurlaritzaren berri badugu, 1936koaz eta gaurkoaz. Baina ba al dakigu Nafarroako Kontseilua izan zela? Nafarroan abertzaletasun errepublikanoa loratze bidean zegoela, gerrak errotik moztu zuena? 1977ko trantsizioa iruzurra izan zela pentsatzeko motibo asko dago, baita PSOEk orduan hartu zuen jarrera doilorra (ez zen bakarra izan, kasu) eta egungo bere jarrera ere, kritikagarriak direla. Bada, liburua irakurrita mina eta jakin-mina areagotuko zaizkizu. Nafarroako sozialistek jokatu duten rola “ederki paratua” ageri da. Eta izen baten arrastoari segida eman nahi badiozu, honatx: Victor Manuel Arbeloa.
Euskal historiako protagonista askoren izenak eta gertakariak daude liburuan. Bakoitzari dagokion heinera ekarriak, historia interpretatzea ez baita samurra. Horrek artxiboko lan gaitza eskatzen du. Horretaz asko daki Esparzak, eta berriz ere ongi baino hobeto frogatu ditu bere talentua eta lanerako tirria. David Jaime Kanbon lurperatuta dago, eta horregatik ere Iparraldearen orduko egoeraz jabetzeko ere balio digu liburuak. Iparraldeko historiaren heina eta gaur egungoa neurtzen jakiteko baliagarria.
Jose Mari Esparzaren idatz molde ziztagarriak akuilatuko zaitu alaiki. Gure historiaren pasarte gogorrak ere ederki gozatzen baitaki luma zorrozdunak. David Jaime herrikidearen espiritu anaikidea du Jose Mari Esparzak. Gure historiako protagonista ezezaguna. Gainerakoak liburu kitzikagarri honetan dituzu. Jendeok iratzartzen bagara, iratzarriko da Euskal Herria.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.