Maiatzak 1, etxe-aldaketen eguna

Urte askoan maiatzaren lehena etxez aldatzeko eguna izan zen New Yorken. Kaosak hartzen zuen hiria egun hartan. Argazkia: Harry t. peter bilduma
Urte askoan maiatzaren lehena etxez aldatzeko eguna izan zen New Yorken. Kaosak hartzen zuen hiria egun hartan. Argazkia: Harry t. peter bilduma. A

New York, 1820. Hiriko araudiak lege berri bat jaso zuen: beste datarik zehaztu ezean, etxebizitzen alokairuen kontratuak maiatzaren lehenera arte egongo ziren indarrean. Itxuraz, egun horretan kontratuak eten eta, beraz, etxez aldatzeko ohitura lehendik zetorren, eta arauak fenomenoa ofizialdu besterik ez zuen egin. Batzuek diote kolonizatzaile herbeheretarrak egun horretan iritsi zirela Manhattan uhartera eta horregatik aukeratu zela data; beste batzuek, Ingalaterran ospatzen zen May Day-ak eragin zuela erabakia. Kontua da “etxe-aldaketak egun bakarrean egitea ohitura zaharra” zela, “hiria txikia zen, biztanleak urriak ziren eta gehienak etxe berean urte luzez bizi ziren garaikoa”, John Pitard New Yorkeko Elkarte Historikoaren sortzaileetako batek 1832an edo 1833an Eliza alabari gutun batean azaldu zionez.

Hiriaren oparotasun biziak biztanle berri samaldak erakartzen zituen. Hainbeste jendek bizitokia izan zezan, etxebizitzen eraikuntzak eta alokairuen merkatu espekulatiboak nabarmen egin zuten gora. Hala, alokatzaileek errenta neurriz kanpo igotzeko aprobetxatzen zuten maiatzaren leheneko legea, eta maizter askok urtero arrazoizko prezioan beste etxe bat bilatu behar zuten. Denek egun berean egiten zuten aldaira.

Goizeko 9etan hasten zen gurdien joan-etorri nahaspilatsua. Konderriko milaka orgazain biltzen ziren hirian, egun bakarreko pagotxaren bila. Altzariak batetik bestera garraiatzeko eskaera gero eta handiagoa zenez, haiek ere prezioak puztu zituzten. Hainbat astetako jornala ordu gutxi batzuetan irabazteko joan-etorri asko egin behar zituzten, gainera, eta presak kaosa areagotu zuen.

Frances Trollope idazle ingelesak honela deskribatu zuen anabasa: “Maiatzaren 1ean New Yorkeko populazio izurritik ihesi ebakuatzen ari direla dirudi”. Davy Crockett abenturazaleari moving day-ak iritzi kontrajarriak eragin zizkion 1834an: “Broadwayera itzuli ginenean, hiri osoa kalamitate latz batetik ihesi zihoala iruditu zitzaidan (...) Jolasean daudela dirudi, dibertimendu hutsez aldatzen direla etxez”. George Templeton Strong abokatuaren arabera: “Hiria ez dut sekula ikusi halako egoera kaotikoan. Etxeek barrenak kalean husten dituztela dirudi. (...) Zibilizazioaren aro nomada eta migratzailetik ez dugu aurrera egin, Tartariako estepako behizainak bezalakoak gara”.

XX. mendeko lehen urteetan, milioi bat inguru newyorktar aldatzen ziren etxez maiatzaren 1ean. Baina bi mundu gerren ondorengo estualdiek ohituraren gainbehera ekarri zuen. 1945ean New York Times-ek legea indargabetu zutela jakinarazi zuen: “Etxebizitza eskasiak etxe-aldaketaren eguna ezabatu du”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


Herbehereetatik etxera

2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea  itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]


Grezia, mende erdia monarkiarik gabe

Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.

Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Jack Danielen izena, Nathan Greenen izana

Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


“Jadanik ez gara zuen tximinoak”

Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Eguneraketa berriak daude