Black, lesbian, mother, warrior

Audre Lorde idazle eta aktibista 
New Yorkeko Harlem auzoan jaio zen.
Audre Lorde idazle eta aktibista New Yorkeko Harlem auzoan jaio zen.

Eta poeta. Nor da soilik gauza bat, kolorea eta sexua, klasea eta adina, auzoa eta zigorrez jotako arbasoak: “Eta hemen eserita hausnarrean nabil/ nire buruetako zeinek biziraungo duen/ askapen hauen guztien ondorenean”.

Danele Sarriugarteren gustua, momentu honetan opatzea halako ahots bat… Munduko Poesia Kaieretan irekitako leiho honetatik sartu da haize bat indartsua: “eta ez nator euria bezala/ gorazarre edo ikur gisa, lurraren mesedegarri./ Emakume nator/ ilun eta ireki/ batzuetan gaua bezala abailtzen naiz/ leun eta izugarri/ baina soilik hil behar dudanean/ gero atzera altxatzeko”.

Audre Lorderen (New York, 1934-Saint Croix, AEBak, 1992) poesia identitateari buruzko hausnarketa sakona da. Zentzu horretan, bakoitzaren baitako izpiritu guztien aberastasunari kantatzen dio. Aktibista da, leuna da, gogorra ere bai: afroamerikarren historiak hala erakutsita, mesfidatia du letra, eta bitala eta inkontzienteki askea, ostera, musika. Harlemera eroango zaitu, esklabo ontzira igoko zaitu, eliza ezagutuko duzu, sukaldea, iraultza. Audre Lordek idazten du bere sabeleko minaz, baina emakume beltzen mina da egundo lehenengoz kontatua. Eta Maya Angelou edo beste batzuen antzera, badauka blues bat sakonekoa eta imitatzen zaila, aho zapore gazi gozo bat uzten diona halabeharrez irakurleari amaieran. Ez da tristura. Ez da alaitasuna. Bizitza da: “aspaldiko gogortasunaren arrastoek dir-dir dagite izarrek nola/ hiltzen erakusten didate eta temati esaten/ heriotza ez dela gaitz bat”.

Audre Lorde irakurtzeko modu asko daude, noski. Politikoa da bat. Bera da ahapaldirik ahapaldi poesiaren izate kolektiboa errebindikatzen duena. Irakurketak izan behar du finean beltza eta feminista. Bera beltza eta feminista da, eta barrura begira idazten duena ere kanporako da, eta hala egiten du bat gainontzekoekin, arbasoekin, munduarekin. Identitatea plurala dela oharturik, Lorderentzat kondizio desberdinik ez dago, bere izatearen ertzetan egiten du bat zapaldu guztiekin, are zapaltzaileekin ere: “azeri eta oreina/ askan/ ez guztiz elkarrekin/ baina bai bata bestearen manerak/ ikasten”.

Lorde irakurtzeko modu asko daude, noski, eta lirikoa ere bada bat. Sufrimenduaren apologia egin gabe, bide berrietan arakatuz, hizkuntza bera eguneratuz eta diskurtsoei buelta emanez lortu du sartzea antologietan.

Lorde irakurtzeko modu asko daude, noski. Hauxe bat.

Audre Lorde

Munduko Poesia Kaiera

Susa, 2016

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude