Donostian festa hasi besterik ez da egin

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Burura datozkit Herreran turista chicak erakartzeko zentro komertziala, Loiolako bizilagunek puntako ikuskizunez gozatzeko antzoki ederra, edo Alde Zaharrean euskal gastronomia modernoenarekin esperimentatzeko gune berezitua. Kulturaren aitzakian gerturatuko diren bisitarien begietara itxuratu beharko genuke pixka bat hiriburua, ezta?

Antzerako zerbait egin zuten Marseillan 2013an, Kultur Hiriburutzaren urtean. Total, zer egingo dugu, bada, erdi utzita dauden auzo zaharkituekin? Atzerritar txiroak erakartzeko bakarrik daude gune horiek, eta gu, hiriburuko jende “garbia” dirua galtzen ari gara auzo horietan eraiki ahal eta egiten ez dugunarekin.

La fête est finie (Festa amaitu da) dokumental frantsesean ondo azaltzen dute Marseillaren historia hori, 2013ko Europako Kultur Hiriburutzak ekarritako transformazio urbanistikoarena, hiriaren paisaia aldaketarena, betiko portu industriala turistak paseatzeko gune bilakatzearena, auzo zaharrak hustu eta bizilagunak leku oraindik-eta baztertuagoetara desplazatzearena, bazterretatik hiriaren erdigunera datorren jendea zaintzeko kontrol polizialen areagotzearena... Nola zen hori? Ah, bai, gen-tri-fi-ka-zi-o-a.

Troiako zaldiarekin egiten duen konparaketa gustatu zait asko: Europako Kultur Hiriburutza opari eder bat bezala entregatzen dizute, baina behin hirian sartutakoan...

Nicolas Burlaud zuzendariak oinarrizko errekurtsoekin osatutako dokumentala euskaratu du ARGIAk, Donostiako Kultur Hiriburutzaren inguruan eztabaida sustatzeko sortutako Donostiaren 2016 ertzak egitasmoaren barruan. Antiguo auzoko Txantxarreka Gaztetxean egin da lehen emanaldia, baina ez da bakarra izango; eta asko Donostian bertan eskainiko badira ere, herri guztietarako da baliagarri, kulturaren eta kolpe urbanistikoaren gaia mahai gainean jartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023-10-25 | ARGIA
Pello Zubiriaren ‘Planeta Prekarioan’ liburua argitaratu du ARGIAk, XXI. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak

Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]


2022-12-06 | Garazi Zabaleta
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]


2022-11-25 | Estitxu Eizagirre
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
“Sendabelar baratzea”: Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]


2022-11-04 | Garazi Zabaleta
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]


2022-10-27 | Garazi Zabaleta
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

Honezkero 2023. urtera begira jartzea gehitxo irudituko zaio norbaiti akaso, baina errealitatea da bi hilabete eskas falta direla urte zaharrari agur esateko. Baratzea, landareak, lorategia nahiz fruta-arbolak dituztenentzat ia ezinbesteko tresna bihurtu den Ilargia eta... [+]


Lurrak herria adina behar du lurra herriak

Lurra herriari deika kanpainaren bigarren kolpea iritsi da. Pandemia garaian jarri zuten martxan proiektua ARGIAk eta Euskal Herriko agroekologia mugimenduak elkarlanean. Kutsatze arriskua zela-eta azokak debekatu zirenean, saltoki handiak irekita mantentzen ziren bitartean.


2022-10-10 | ARGIA
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Urriaren 13an Alegian aurkeztuko du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak Ilargia eta Landareak 2023ko agenda. Ilargiaren arabera datorren urtean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du, bai baratzean, basoan, lorategian eta fruitu-arboletan. Aurtengo agendaren gaia animaliak da,... [+]


PODCASTA | Txori Urdinak liburuari ahotsa jartzen

Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes... [+]


2021-11-07 | Estitxu Eizagirre
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren egilea
“Markatu nauten ikasleak dira liburu honen oinarria”

Bidean liburua kaleratu berri du Koldo Rabadan Izagirrek ARGIArekin. “Aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa” da eta ikasleekin izan dituen pasarteetatik abiatuta kontatzen du egun lanean ari den eskola eraldatzera eraman dituen pausoen oinarriak. Ikasleen... [+]


2021-11-04 | ARGIA
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren aurkezpena
“Akatsak izan behar du ikasteko oinarri, baina zenbatetan onartzen dugu akatsa eskolan?”

Koldo Rabadan Izagirre irakasle eta psikopedagogoak ARGIArekin kaleratu berri duen Bidean liburua aurkeztu du azaroaren 3an Donostiako liburutegi zaharrean. ARGIAko kazetari Estitxu Eizagirreren galderei erantzun die bertan. Sarrera modura, Eizagirrek azpimarratu du Rabadan... [+]


2021-11-03 | Estitxu Eizagirre
Koldo Rabadan Izagirre | "Bidean" liburuaren egilea
“Markatu nauten ikasleak dira liburu honen oinarria”

Bidean liburua kaleratu berri du Koldo Rabadan Izagirrek ARGIArekin. “Aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa” da eta ikasleekin izan dituen pasarteetatik abiatuta kontatzen du egun lanean ari den eskola eraldatzera eraman dituen pausoen oinarriak. Ikasleen... [+]


Eguneraketa berriak daude