Emakume errepresaliatu eta erresistenteak: eguneroko lubakiak

Elgetan omendu dituzte eguneroko lubakiak defendatu zituzten emakumeak. Emakume errepublikarrek 1936ko gerran zigor bikoitza jaso zutela esan ohi da: faxismoari aurre egiteagatik eta emakume izateagatik. Oroimenaren zoko ilunean geratu dira jazarpen hura eta etxera ogia eramateko ahalegina. Etxea baitzuten lubaki. Frontean aritu ziren haietako asko: miliziano, erizain, lubakigile, erreportari, zaintzaile. Baina norberak parean aurkitzen duen hori ere bada lehen lerroa, Intxortan, Saturraranen edo beste edozein tokitan, erresistentzia baita balio duena.

Argazkia: Ekaitz Zilarmendi

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.