Eszenatokiak utziko ditu Los Chikos Del Maíz taldeak denboraldi luze baterako. Aurretik ordea, Andoaingo gaztetxean izango dira apirilaren 23an. Euren ibilbidea izan dugu hizpide Nega abeslariarekin.
Valentziako rap talde konprometitu bat: noiz eta nola sortzen da Los Chikos del Maíz?
2004an hasi zen dena, ni 13 Pasos izeneko proiektu batean nengoen, baina denbora luzea zeraman geldirik. Toniri [taldeko beste ahotsa] berdina gertatzen zitzaion La Nota Más Altarekin. Elkarrenganako miresmen handia genuen. Arratsalde batean elkartzea erabaki eta bost kantuz osaturiko tracklist bat egin genuen. Beste guztia historia da.
Lehen lana argitaratu zenutenetik denbora igaro da. Gogorra da musikarion bizitza? Zertan hobetu da zuen rap-a?
Proiektuak hamar urte bete ditu duela gutxi, musikatik bizitzen bost urte daramatzagu gutxi gorabehera. Errepidea gogorra da, etxetik kanpo lo egin, etxetik kanpo jan, ez da erraza. Nire kasuan ordea, berogailuak konpontzea edo hodiak soldatzea baino nabarmen hobea da gaur egun dudan bizitza. Ez zara aberats egiten –are gutxiago guk egiten ditugun kantu eta hitzekin–, baina zure buruaren nagusia zara eta ez zaitu inork esplotatzen, hori da garrantzitsuena.
Iruditzen zait gaur egun egiten dugun guztia neurtuagoa eta askoz landuagoa dela. Maiz naturaltasuna gal dezakegu, baina guztia profesionalagoa da.
“Zentsuraren alde ekonomikoaz ez da inoiz hitz egiten: zuk kontzertu hori kontuan hartzen zenuen alokairua pagatzeko. Eta pikutara doanean zer?”
Konpromiso sozialak eta gazteriarekin konektatzeko erraztasunak egiten du zuen taldea berezi. Erraza da konpromisoa eta ospea uztartzea?
Zaila da mobilizazio politikoen garai hauetan leku guztietara heltzea. Mila lekutatik deitu eta eskatzen digute babesa: kartzelaratuak, Alfonen kasua, Andres Boladorena, euskal gazteria… Hainbeste kasu eta injustizia daude, behartuta gaudela selektiboak izatera. Zoritxarrez, ezin gara leku guztietara heldu. Bestalde, fakturak ordaindu beharra dago eta ezin da beti militantzia hutsagatik jo. Nik uste borroka konstantean bizi dugula hau guztia, nolabaiteko oreka lortu nahian. Ahal duguna egiten dugu.
El miedo va a cambiar de bando (“beldurra aldez aldatuko da”) Riot Propagandaren lelo izatetik, Podemos eta Mareen eslogan izateraino: noraino heltzen da zuen influentzia?
Gustatuko litzaigukeena baina ahulagoa da. Hala ere, lelo hori beti egon da hor, guk kantu batean txertatu genuen, baina jakinduria kolektiboaren emaitza da.
Arnaldo Otegiren eta euskal preso politikoen arazoa presente izan duzue beti. Nola ikusten duzu ezker abertzalearen buruzagia datozkion erronka berrien aurrean?
Indartsu eta aukera askorekin ikusten dut. Gainera, jasan duen kartzelaldia intelektualki eta politikoki formatzen jarraitzeko erabili duela uste dut, eta hori abantaila moduan erabili dezake. Erronka ugari ditu, ezker abertzalearen barne gatazketatik hasi eta Podemosen igoera ikusgarriraino. Esan beharrik ez dago, garai oso garrantzitsuak datoz Euskal Herriarentzat, baita Espainiako Estatuarentzat ere. Uste dut momentu historiko eta erabakigarria bizi dugula maila guztietan.
Espainiako Estatuan protesta kutsuko rapa egiten duten talderik garrantzitsuenetakoa zarete. Nola dago hip-hop eszena Espainian? Deskafeinatuta jarraitzen du?
“Garai garrantzitsuak datoz Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan. Momentu historikoa bizi dugu”
Oso deskafeinatuta. Hor daude, baina ez daude. Batzuetan desertuan oihuka ari denaren sentsazioa dut. Hemen biziko ez balira bezala da. Gaur egun famatuak diren hainbat rapero Twitter bidez jarraitzen ditut eta gehiengoak ez du errefuxiatuen edo azken atentatuen inguruan deus idatzi. Beste planeta batean biziko balira bezala da.
Mozal Legea medio, aldizkari honetako Axier Lopez zigortu dute bere kazetari lanagatik. Zuen ibilbidean ere maiz zentsuratu zaituztete. Nola sentitzen zara horrelakoen aurrean?
Frustrazio handia sortzen du, inpotente sentitzen zara. Badakizu, gainera, zentsura beti norabide jakin batean doala. Federico Jiménez Losantosek eskopeta hartu eta Podemosekoak hilko dituela esaten duen bakoitzean badakizu ez zaiola ezer gertatuko. Eskuinak edozein astakeria esan dezake. Hipokresia izugarria bizi dugu gaur egun Espainiako Estatuan. “Je suis Charlie Hebdo” esaten duten berdinek zure kontzertua zentsuratzeko eskatzen dute. Are gehiago, gaizkileak garela argudiatuta gure kontzertua bertan behera uzteko eskatu zuen Getafeko PPk. Ustelkeriagatik kide ugari inputatuta dituzte orain.
Alde ekonomikoa ere hor dago, horretaz ez da inoiz hitz egiten. Zuk kontzertu hori kontuan hartzen zenuen alokairua ordaintzeko eta bat-batean kontzertua pikutara doa. Horrelakoetan malabarismoak egitera behartuta gaude.
Nola egin aurre askatasun falta horri?
Ez da erraza. Gaur egun internet da medioen diktadura eta zentsura bera gainditzeko dugun tresnarik eraginkorrenetako bat. Lehen bezala, ordea, horrelako erasoak eragozteko dugun gauzarik indartsuena herrigintza eta ahoz ahokoa da.
Zentsura ez da oztopo izan, La estanquera de Saigon zuen azken lanaren bide luzean. Izugarrizko arrakasta izan da Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan. Espero zenuten tsunami hori?
Ez, ezta inondik ere. Eromena izan da. Diskoak oso ondo funtzionatu du leku guztietan.
“Mila lekutatik eskatzen digute babesa. Hainbeste injustiziarekin, ezin gara leku guztietara heldu”
Hip Hopa Euskal Herriko musikaren agendan sartzea lortu duzue. Nabaritzen al da boom hori kontzertuetan?
Zaila izan da, Euskal Herrian Euskal Rock Erradikala bezalako mugimenduek pisu handia izan dute eta gaur egun oraindik rock/punk tradizioa indartsua da. Hamarkada bat daramagu Euskal Herrian jotzen eta nabaritu dugu azken urteetan nola rapak bere lekutxoa egin duen Herriko Taberna, txosna eta herri mugimenduaren beste guneetan. Oroitzen naiz urte batean Bilboko Aste Nagusira heldu eta Pasión de Talibanes kalean egur bizian entzutea, momentu hura antologikoa izan zen. Gaur egun rapa sumatzen den zerbait da Euskal Herrian, eta euskaraz kantatzen duen gero eta talde gehiago dago.
Nolakoa da euskal publikoa?
Egiari zor, geldo fama duzue. Barnealdeko herrietan jendea geldoagoa dela nabaritu dut. Hori ez da txarra, jendea leku askotan horrela da, beraien izaeraren parte da. Kontzertuan salto txikiena eman ez duena emanaldiaren amaieran zoriontzera etortzen zaizu eta bere bizitzako kontzerturik onenetariko bat izan dela esaten dizu, erokeria da.
Euskal Herrian bizi izan dugun plaza harrigarriena Gasteiz izan da. Kontzertuaren hasieratik amaiera bitartean salto, oihu eta bultzakaden eromen kolektibo konstantea izan zen emanaldia, ez dugu erraz ahaztuko.
“Eskuinak edozein astakeria esateko askatasuna dauka”
Publikoaz harago, jotzeko dagoen lekurik onenetarikoa da Euskal Herria. Soinuan beti profesionalak daude eta musikaria asko zaintzen da. Bestetik, gastronomia eta paisaiaren plus-a duzue. Uda osoa hemengo herri eta hirietan jotzen pasa ostean, iraileko oporraldia Lekeition eta Mundakan pasa nuen. Ezin Euskal Herriaz nazkatu!
Apirilak 23an, La Estanquera de Saigonek Andoainen hartuko du lur 2zio taldearekin batera. Zer aurkituko dugu kontzertuan?
Emankizunaren hainbat ezaugarri aldatuko dugu. Gogo handia dugu gaztetxe batean jotzeko. Maiz festibal eta antzoki handietan jotzeak errealitatetik aldentzen zaitu, jatorrietara itzultzea gauza ederra da.
Kantu berriez asko hitz egin da, noizko izango da kalean zuen proiektu berria?
Maiatzaren erdialdean lau kantuz osaturiko EP bat argitaratuko dugu La Estanquera de Saigonen amaiera modura. Horren ostean denbora luze baterako agur esango du Los Chikos del Maízek. Hurrengo urtean Riot Propaganda itzuliko da eta ostean bakarkako lanetan murgilduko gara.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025
--------------------------------------------------------
Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.
Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]
'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.