Apirilaren 17an Hernaniko Biteri Kultur Etxean lau hizkuntza gutxitutako kantu inprobisatuak uztartu zituzten oholtzan: Sardiniatik Simone Monni eta Paola Dentoni; Zinar Ala kurdua; Herrialde Katalanetatik Christian Simelio eta Anais Falco eta bertako Arrate Illaro eta Maialen Lujanbio. Hurrengo emanaldiak: apirilaren 20an Iruñean, 21ean Markina-Xemeinen, 22an Uztaritzen eta 23an Aramaion.
Estaturik gabeko lau herritako lau hizkuntza gutxituetan egiten den kantu inprobisatutik zertxobait eraman genuen golkoan emanalditik. Eta hiztunon poza, konplizitate beroa, Maialen Lujanbiok hasierako eta amaierako agurretan seinalatu zuenez, gozatu genuen emanaldia ez baitzen izan “mundu mailakoa, baizik unibertsala”; eta emanaldi eleanitza posible izan zelako “gaztelania eta ingelesetik derrigor pasa gabe”. Inprobisatzaileek amaitu ostean laburpena euskaraz irakurri genuen atzeko pantailan. Hala, erritmo egokian jarraitu genuen zuzeneko jarduna.
Bat egin genuen Zinar Alarekin, Alemanian bizi den kurduak publikoari derrigorrezkoa zuela gure kolaborazioa adierazi baitzigun, ezagutzen zituen euskarazko hitz guztiak erabiliz, Ankarako Espainiako enbaxadak ez baitzien bi inprobisatzaile kurduei etortzen utzi. Ulertzekoa, kurduek kantagai sarri mina izatea, dengbêja bidez herriaren historia eta ezinezko maitasunak harilkatzea, Iritsiko da Eguna bertso jarrietan entzun genuen gisa.
Sardiniarrek ere eguneroko gaiei heldu zieten, zabalean planteatuta, erdi librean ariko bailiran: landako bizitzaz eta hirikoaz aritu ziren. Entzuleontzat harrigarriena kantakera izan zen: Cantadoreek inprobisatu ahala, atzean ahots oso grabez oinarrizko akordeak pausatzen zituzten bi koro egilek (Stefano Cara eta Michele Deiana) janzten baitzuten kantua. Ideia bera modu ezberdinetan ematen du cantadore bakoitzak, eta doinuaren solemnitatean ironia fina erabili zuen Simone Monni gazteak, esaterako, udaberriaren edertasunarekin batera zementua larreetara azkar hedatzen dela kantatuz, (sasi?)metaforikoki. Han eta hemen eguneroko borroka txikiak (kasu honetan, elikadura burujabetzarena) berak direla ohartzeko ere balio izan zigun emanaldiak, Paola Dentonik amaitu baitzuen kantaldi hura gogoratuz “ez dugu landa utzi behar jaten ematen digun lurra baita”.
Katalanek glosa, garrotina eta corrandak kantatu zituzten, Gerard Diezek soinu txikiarekin lagunduta. Publikoak bakoitzaren leloak kantatu genituen. Ez zuten aukerarik galdu euskaldunokin partekatzen dituzten erreferentziak erabiltzeko. Bertso politikoenak hauek kantatu zituzten, umore kolpez jantziak. Esaterako, Christian Simeliori bakarka aritzeko gaia jarri zion Maite Berriozabalek: “Lapurra izan zara, baina lanean hastea erabaki duzu”. Simeliok bota zuen orain legalagoa dela egiten duena, “ulertuko duzue, PPko zinegotzia naiz”. Gaiak planteatzeko modua eta hauei ekitekoa hemengo bertsolarien oso parekoa dutela ikusi genuen. Horren lekuko, Anais Falco eta Maialen Lujanbiok egin zuten saioa, biak corranda doinuan, eta Lujanbiok itzultzailerik behar ez zuela, elkarri erantzunaz. Emanaldiko puntu gorenetakoa izan zen.
Arrate Illarok Sardiniako Simone Monnirekin eginiko saioak ere utzi zuen kolpe ederrik.
Amaierako agurrak biribildu zuen emanaldia, guztiek Herrialde Katalanetako doinu berean kantatu baitzuten, bakoitzak bere herrialdeko instrumentuz lagunduta. Elkarrekin oholtza gaina soilik ez, egun osoa partekatzearen emaitza, inondik ere. Lehen emanalditik bigarrenera jauzi handia nabaritu bada konplizitatean, kantu inprobisatuak besteenekin josteko moldean, nolakoak izango ote dira hurrengo emanaldiak? Ez galdu bizitzeko aukera, edo gutxienez, bideoz ikustekoa (bertsoa.eus-en).
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]