Irakurketa batek eramaten zaitu beste irakurketa batera, eta irakurketa horrek eramaten zaitu hirugarrenera, eta hirugarren horrek beste batera, etcetera, etcetera. Halako katean iritsi naiz neroni, bidenabarkoan aspaldi handian zain neukan Alberto Barandiaranen Mundu txikia narrazio bildumara. Juan Garzia Garmendiaren Akaso irakurri berri –zehatzago Bele jolasak ipuina, zeinean, sexu afera batzuk tarteko, mendeku txiki bat hartzen den eskolako fraideen kontra–, irakurri nuen Barandiaranen kazetari lana: Irungo La Salle, 1970eko hamarkada, gehiegikeriak ikasleen kontra. Baina Berriako artikuluak bazuen ifrentzua, baliokide bat fikziozkoa, Martxel, hain zuzen Barandiaranek fikzioan egin duen sartu-irten bakarrekoa.
Hasiera-hasieratik da kolpagarria: “Nik, esperientzia, Adrianarekin –eta gero, atera zitzaidan–: eta Sebastianekin (...) Apaizgaitegiko arduradunetako batekin”. Eta zeinen ondo islatzen duen, ez bakarrik esperientzia lazgarria, baizik eta, beste hark esango lukeen bezala, euskaldunen paralisi komunikatiboa. Baina ez da bakarra. Hartu bestela Ekaitz, euskara errefusatzen duen haurra, hizkuntza afektiboa gaztelania baita, hain erreala. Hartu Elvira, ikusteko iraganeko gerrak zeinen presente dauden orainean, zeinen presente leizea, kolpe batean Sagardia Goñi familiaren hura gogora ekartzen diguna –ez ahaztu: emaztea eta haren sei seme-alaba leize-zulo batetik behera bota zituzten 1936an–. Edota Kotte, ikurrinaren legeztatzearen 25. urtemugaren aitzakian, etorri ez zen iraultzaz mintzo dena –“erosotasuna aukeratu du: onartu du bere porrota, ez du mundua aldatu, kito”–, ibili ziren bideak zalantzan jartzen dituena –“Oraindik barruan zagok. Ez zian zigorren murrizketarik onartu. Berak, orduan, bai”–. Eta orain ondo pentsatuta, periodikoetan irakurritakoak izango dira narrazioetako ez gutxi. Baina liburukoak ez dira batere periodistikoak: neskato etorkin baten bizikizunak, desirak, desberdintasunak; amona zaharrak kantatzen ziona ulertzeko gai ez den biloba; aita baten kezkak ama baten absentzian. Guztiak, istorio ustez txikiak. Baina ondo dio Kotte ipuineko protagonistak, bizitzaren kasualitateak, kazetari denak: “Argazki txiki baten bidez, argazki handia egin nezakeela”. Kasu honetan ere, argazki txiki askoren bidez, mundu txiki askoren elkarketarekin mundu zabalago bat erakutsiko zaigu, gure mundua deitzen diogun horretatik sobera urrun ez legokeena.
Irakurketa batek eramaten zaitu beste irakurketa batera, eta irakurketa horrek eramaten zaitu beste batera, eta azkenerako irakurketa guztiak dira bakarra eta bera. Gure mundu txiki hau osatzera irits daitekeena.
Idazlea: Alberto Barandiarain
Argitaletxea: Susa, 2005
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]