Gero eta gehiago hitz egiten dugu burujabetzaz eta independentziaz, aldeko garenok behintzat. Halere, nire ikuskeratik ez datoz bat hitzoi emandako garrantzia eta edukiak. Hitzetan jartzen dugu indar handiagoa, edukien garapen ordenatuan baino. Horrek kezkatu egiten nau. Aldaketa sakona eskatzen duten halako hitz globalak edukien ibilbide-mapa iradokitzaileaz gizendu gabe hitz hutsalak suertatu daitezke, jatorri politikoaz hitzon aldekoak garenon lasaigarri, baina haratago zabaltzeko zailtasunez. Gaurko agertokia da horren adibide, mugatuta gaude.
Independentzia, burujabe garela egin dezakegun hautua da, beste hautu batzuk ere aukeran daudela. Hortaz, nire hiztegian burujabetza hitza nahiago, bestea baino. Burujabetzak, kontzeptuz, ez du aparteko azalpenik behar, oso ulergarria baita hitzaren esanahia. Independentziak, ostera, exijentzia handiagoa dauka, are gehiago Europako eredu nahasi eta konplexuan. Hortaz, gaur eta hemen, ulerterrazagoak diren hitz globalen aldekoa naiz ni, eta burujabetza lehenetsi. Gainera, denbora ematen digu horrek Euskal Estatuaren aldekoei Estatua ezaugarritzen joateko, Estatua sortzeko prozesua ez baita sarri irudikatzen dugun beste sinple. Zergatik tematu hainbat sektoretan bereganatzen zaila izan daitekeen terminologia erabiltzen?
Politika ulertu eta egiteko modu berriaz ari garela, hiztegia bera eguneratu beharraz ere ari beharko genuke. Kasurako, ez ditugu herritarrak burujabetza prozesura “erakarri” behar, prozesua bera zabaldu behar da jendartean, burujabetzaren beharra konpartituz. Baina horretarako, hitzetatik haratago, prozesua bideragarria ez ezik gizarte duinerako beharrizana ere izan badela zabaldu behar dugu: bertatik bertara erabaki. Eta horretan pedagogia falta handia sumatzen dut oraindik ere; sentitu legez esaten dut. Agian, abertzaletasuna bera, bere adiera klasikoan behintzat, oztopo bihurtu da gehiengo batek burujabetza sozialaren alde egiteko.
Bada esanguratsua gertatzen zaidana. Azken sasoian hurbileko prentsan hainbat gogoeta irakurri ditut prozesu subiranistaren gainean. Eta onartu egiten dut, freskotasun gehiago sentitu dut “politiko” ez direnen testuetan “politiko” direnenetan baino. Adierazgarria zait, idazkera pentsaeraren ondorioa delako. Burujabetza sozialaren aldeko formazio sozio-politiko global batek freskotasun hori “erakarri”, orain bai egokia aditza, egin beharko luke; eta freskotasun sortzaileek gehiago inplikatu beharko lukete politikaren politikan, ikuspegi berriak eta berrituak sendotze aldera. Nire ustez, burujabetza sozialaren inguruan eman behar da eztabaidarik handiena etorkizun hurbilean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]
Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]