AEB

Eta krisi handiak Trump eta Sanders errun zituen zazpigarren urtean

  • Lanak izango ditu AEBetako establishmentak Hillary Clinton eramateko Etxe Zuriraino. Lehenbizi Bernie Sanders zaharra menderatu beharko du, nork esan XXI. mendean inork arrakasta lortu behar zuenik AEBetan sozialismo hitz tabua beregain hartuta. Eta ondoren Donald Trump, mendebaldeko pailazo populisten karikatura boteretsua. Horiekin azaleratu da 30 urteko esperimentu neoliberalak eta azken zazpi urteko krisi handiak AEBetako klase ertainetan zabaldutako askotariko beldurra.

Ezkerrean Bernie Sanders, demokraten sailean Hillary Clintoni hautagai izateko gerra gogorra ematen ari zaiona. Eskuinean Donald Trump, errepublikarren aparatuek eta beste indar askok geldiarazi nahi izan duten arren hautagaitza kasik seguru lortuta dauka
Ezkerrean Bernie Sanders, demokraten sailean Hillary Clintoni hautagai izateko gerra gogorra ematen ari zaiona. Eskuinean Donald Trump, errepublikarren aparatuek eta beste indar askok geldiarazi nahi izan duten arren hautagaitza kasik seguru lortuta daukan enpresaburu eskuindar populista. Biak ageri dira AEBetako jende askoren haserrearen yin and yang bailiran, bakoitzak bere moduan mamitzen duelarik amerikar askok sentitzen duten bidegabekeriaren eta gaizki tratatuak izatearen amorrua.

Bi hautagai anti-sistema beren alderdien aparatuekin erraldoiekin borrokan AEBetako lehendakaritza hartzeko, horra 2016ko udaberriak ekarri digun ikuskizun txundigarria. Bata krisitik irteteko neurri sozialistak aipatzen, bestea hitzetik hortzera zangopean erabiltzen demokrazia yankiaren printzipio oro. Asier Blasek zorrotz azaldu berri duenez ARGIAn (“AEBetako primarioak aldaketa sozialaren sintoma“) orain eztabaida ez da jokatzen Obamaren eta Tea Party mugimenduaren artean, orain eztabaida Occupy Wall Street eta eskuineko populismoaren artekoa da.

Ari Shavit idazle israeldarrak Ha’Aretz egunkarian idatzi du Donald Trump azaldu denetik Iparramerikako lehen lerroan berari gutxiago galdetzen diotela Israelen palestinarrak zanpatuz Benjamin Netanyahuren gobernuak egiten dituen desmasiez: “Nola iritsi da [Trump] clown distiratsu bezain arriskutsu, higuingarri eta arlote hau Etxe Zuria okupatzetik hain gertu?”. Hiru beldurrek eraginda, erantzun du Shavitek berak.

Hasteko amerikar nortasuna galtzeko beldurra, funtsean biztanle zuri eta kontserbadoreek sentitzen dutena; beltzez gain latino, asiar eta abarren ugaritzearekin herrialdea eskuetatik ihes egiten ari balitzaie bezala. Estutasun ekonomikoak daude gero, AEBetako klase ertain famatua ahultzeak ekarritakoak. Eta azkenik AEBen gainbeheraren beldurra, “amerikarren mendea” izandako XX.a bukaturik albiste guztiek aipatzen dituztelako Txinaren indar gero eta handiagoa, Errusiaren probokazioak, yankiak Ekialde Hurbileko gatazken zingiretan harrapatuta irten ezinik...

Michael Hirsh Politico magazineko zuzendariak uste du (“Why Trump and Sanders Were Inevitable“) azken 30 urteotan   errepublikarrek bezala demokratek berdin sustatu dituztenez globalizazioa eta eredu neoliberala, denbora kontua baizik ez zela 2008ko krisiak establishmentaz kanpoko liderrak erne araztea, izan Sanders eta Trump edo beste ezberdin batzuk.

“Urteotan ugariak izan dira abisuak: 90eko hamarkada amaieran globalizazioaren kontrako manifestazioak, errepublikarren artean Ross Perot eta Pat Buchananek jokatutako papera, 2011n Occupy Wall Street mugimendua... “Eta batez ere gertatu da klase ertainaren irabaziak gainbehera etorri direla, bitartean aberats oso aberatsak gero eta isolatuago bizi zirelarik; horra kaltea mantso egiten duen benetako azido soziala”.

Gaurko gizarte ez-igualitarioaren oinarrian den politika neoliberala errepublikarrek antolatu zuten arren, ondoren Bill Clinton eta Obama berak sustatu dute neoliberalismoaren mantra, defizit publikoak gutxitu eta aberatsenei zergak murriztea, aberatsago bihurtutako aberatsek pilatu ondasunak azpikoak bustiko zituelakoan euri meheak bezala.

“Trump eta Sanders dira –dio Hirshek– amerikarren egonezinaren yin eta yang; bakoitzak bere modura azaltzen du amerikar askok sentitzen duten justiziarik eza”. Baina amerikar amorraraziok ez dira denak industriaren ondorengo informazioaren gizartean lekua bilatu ez duten jende formazio gutxiko eta kualifikazio urrikoak, unibertsitateko diploma atera berria duten gazte langabetu ondo prestatu asko ere berenganatu dute.

Horietako batzuek maite dute Trump dei egiten duenean mugak ixtera etorkinei, gure gazteei lanpostuak kentzen dizkieten ustezko lapur horiei. Beste batzuek nahiko lukete Sandersek preso sartzea Wall Streeteko marrazoak eta munduarekin itun justuagoak sinatzea. Hirshen analisiaren arabera, batak bezala besteak berenganatzen dituzte haserre daudenak opilaren zati txikiegia egokitu zaielako, gauzak aldatzeko ohiko alderdiek ez dutela balio uste dutenak.

Globalizazioak kaltetuak

Dani Rodrik Harvardeko ekonomialariak esana du klase ertainaren zanpatze gupidagabea kantzer bat dela luzaz artatu ez dena. Trump eta Sanders bikotearen fenomenoa ekarri du merkatu kapitalistak bere burua txukun arautuko zuelako uste sinplistak, azkenean eskuinean eraikuntzako aberats aho handia eta ezkerrean sozialista buru soildua aurkitu diren arte antiglobalizazioak, antiliberalismoak, etorkinen kontrako haserreak eta Wall Streeten aurkakoak topo egiten duten bidegurutzean.

Askoren burutazioetan klaserik gabeko gizartea omen zena, AEBetakoa, urteotan bilakatu da 1914ko Europa aristokratiko hartakoa baino are desberdintasun handiagokoa, Thomas Pikettyk erakutsi duenez. Hein handi batean mundializazioak ekarri du hori, maila goreneko profesional eta ugazabak aberastu ditu eta gainerakoak proportzioan pobretu. Zeren eta mundu globalizatuan kapitala tximistaren abiaduran mugitzen den bitartean eskulanak –langileak– itsasontziz, trenez edo hegazkinez bidaiatu behar duelako.

AEBetako langileei konkurretzia egiten diete atzerriko langile txiroagoek, baina bitartean Wall Streeteko konpainiek inoiz baino irabazi handiagoak dauzkate. Langileen artean, goi mailako enplegatuen eta gainerakoen soldatak sekula baino urrunago daude elkarrengandik. Eta ugazaba traketsena konpainiatik despeditzen da urrezko prima jasota.

Rodriken aburuz, “orain ezin da defenditu nazio gisa denok txalupa berean goazenik. Azkenean hasi baikara ulertzen globalizazioaren etekinak hein handienean eskuratu dituztela kualifikazio handiena eta mugitzeko ahalmen gehiena zutenen eskuetara, kapitalean esku hartu zezaketenetara”.

Economic Policy Instituteren kalkuluetan, AEBetako langileen soldatak izozturik geratu dira 70eko hamarkadatik; aldiz, gizartearen gaineko aldean den %1aren irabaziak %156 handitu dira eta gailurraren puntan den %0,1arenak berriz %362.

Baina finantzen 2008ko eztandak are gehiago nabarmendu zuen amerikarren arteko leizea, erdi mailakoei hondamendia ekarri baitzien. Erreserba Federalak kalkulatu du klase ertain izendatu daitezkeen horretako etxeetan urteko diru sarrerak jaitsi zirela 2007ko 126.400 dolarretatik 2010eko 77.300 dolarretara.

AEBak atzeraldi handitik ateratzen ari dira ekonomia arras aldatu batekin. Hainbeste aipatutako beroaldi berriak soilik aberatsenei ekarri die abantaila, akzioen igoera dela eta. Joan den otsailean Harvard Gazettek plazaratu du yankien arteko %20 txiroenek 2014an ez zutela jaso AEBetako aberastasunaren %3,6 baino: 1974an %5,7 jasotzen zuten. Duela 40 urte AEBko aberastasunaren erdia biltzen zuten herritarren %40aren artean eta gaur %20ren eskuetara mugatu da opil zati hori bera.

Indar faktikoek lortu lezakete Clinton izendatzea lehendakari baina sustraiko arazo horiek konpondu gabe ez dituzte matxinada berriak saihestuko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]


Kontserbadoreei aldea iraulita, liberalak faborito dira Kanadako parlamenturako hauteskundeetan

Astelehen honetan egingo dituzte Kanadako Komunen Ganberarako hauteskundeak, Trudeau lehen ministro ohia ordezkatu duen Mark Caneyk data aurreratu ostean. Liberalen lidergo aldaketak kontserbadoreei aldea nabarmen murriztea eragin du, eta inkesta gehienek bozetan garaile irtengo... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


AEB-en muga-zergak
Inperialismoa da, ergela!

Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


2025-04-16 | Gedar
Arma nuklearrei buruzko elkarrizketak izaten ari dira AEBak eta Iran

Washington eta Teheran Iranen programa nuklearraren inguruko bilerak egiten ari dira. Errusiara ere joango omen dira Irango ordezkariak aste honetan.


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


2025-04-09 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergen gerra ekonomikoa, Sun Tzuren ikuspuntutik

Trumpen muga-zergen inguruan, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


Eguneraketa berriak daude