Nafarroako Gobernuak onartu berri du hondakinen kudeaketarako plana, hiru oinarri nagusik gidatuta: prebentzioa, berrerabiltzea eta birziklatzea. Orbanik gabeko plana ez da, azkenean errefusaren %15 zementu lantegian erraustea proposatzen baita. Hala ere, norabide egokian da, 2025erako hondakinen %10 gutxitzea aurreikusten baitu, organikoen %75 birziklatzea eta ontzien %90. Paperetik errealitatera zenbat dagoen ikusi behar orain, eta egiazko jauzia egiteko kontzeptu klabeetan nola egiten den aurrera, esaterako birziklatzearen derrigortasunean.
Gaur egun, alabaina, ez da txantxetakoa bide hori guztia errauskailurik gabe egin nahi izatea. Kontrastea berehala dator: Gipuzkoak Zubietako errausketa proiektua berpiztu du, lurralde hau hondakinen kudeaketan Nafarroa baino askoz aurreratuagoa denean. Markel Olanoren gobernuarentzat ezinbestekoa da errauskailu bat egitea eta Uxue Barkosen gobernuak erabaki du ez dela errauskailurik behar. Galdera berez dator: zergatik batean bai eta bestean ez?
Berriro berotuz doa hondakinen gaia Gipuzkoan, inoiz guztiz hoztu ez bada ere. Hori adierazten dute errausketaren aurkako Zubietako martxak edo Andoaingo joan den larunbateko manifestazioak.
Zero eremutik urrutira ere iristen ari dira mugimenduaren errepikak. Gipuzkoan gaikako bilketan txapelduna den Debagoienan, Bergarako Epeleko Hondakin Ez Arriskutsuen Zabortegia hondakin nahasien zabortegi bihurtu nahi du Diputazioak. Debagoiena Eredu herritarren plataforma sortu da asmoari aurre egiteko eta aireratzen duten galdera ez da txantxetakoa: Debagoienan azken bost urteetan %80ko gaikako bilketa lortu bada, beste eskualdeetan zergatik ezin da?
Ez baita mirari bat han egindakoa, ez diru kostu handikoa, ez gaitza bideratzeko. Udalen borondate politikoa besterik ez da behar izan. Herri batzuetan atez ate, besteetan edukiontziz, klabe garrantzitsuena honakoa da: ez dago hondakinak nahasian biltzen dituen edukiontzirik. Bide honetan giltzarri izan zen atez atekoak egindako bidea eta baita Arrasaten EH Bilduren eta EAJren artean txip bidezko edukiontzien inguruan izandako akordioa ere.
Adi, baina, “derrigorrarekin”, hitz madarikatua baita askatasun liberal eta sakratuen gizarte honetan: ez derrigortu hondakinak gaika biltzera, baina bai guztiz birziklagarriak diren hondakinak erretzera.
Errausketaren apologian oinarrituta bada ere, jeltzaleen artean bada Zubietako errauskailua auzitan jartzen duenik: Zabalgarbin erre badaiteke, zertarako negozioa Kantabriara eraman? Luis Alberto Aranbarri Amatiñok horixe iradokitzen du bere blogeko Gipuzkoaren gezurra artikuluan: “Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde berekoak balira, Gipuzkoak egingo al luke erraustegi berririk Zubietan? Denok ere normal samarrak bagina, elkarrekin osatzen dugun bi milioitik beherako biztanlegoak ez ote luke aski izango erraustegi bakarraz? Erotu al gara?”.
Gipuzkoan azken hilabeteetan bilketa sistemaz erreferendum ugari egin dira. Denetan irabazi du txip bidezko edukiontzien sistemak. Pista bat bada, zalantza barik. Baina ba al dakigu zer pentsatzen duten errauskailu proiektuaz? Bilketaz galdetu eta tratamenduaz ez? Ez al litzateke logikoagoa eta demokratikoagoa errauskailuaz ere galdetzea?
Lezoko alkate jeltzalearen dimisioa izan da egoeraren azken neurgailua. Aurreko udalak ezarrita (EH Bildu) Lezon atez ateko eredua egon da indarrean oraintsu arte; oraingo Udalaren (EAJ) eta EH Bilduren arteko akordioaren ondorioz, bio-hondakinak eta errefusa atez ate bilduko dira eta papera eta plastikoa edukiontzien bidez. EAJren GBBk ez du akordioa ontzat eman eta EAJko Lezoko alkateak dimisioa eman du. Beraz, ez kontsultarik? Ez akordiorik?
Botoei baino hondakinei begiratzen dienaren begitik, eta bere xumean, Gipuzkoako Zero Zabor mugimenduak eredugarri izaten jarraitzen du. Etxegabetzeenaz gain, ba ote da egun Euskal Herri osoan herri mugimendu eraginkorragorik?
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]