Braemar (Eskozia), 1881. Ameriketan Fanny Van de Grift Osbournerekin ezkondu ondoren eta handik itzuli berri, Robert Louis Stevenson idazle eskoziarrak udako oporrak sorterrian igaro zituen, emaztearekin eta seme-alabaordeekin batera. Egun euritsu batean, Lloyd Osbourne semeordearekin marrazten ari zela, 12 urteko mutikoak uharte baten mapa egin zuen akuarelaz. Idazleak ezin izan zion istorioak asmatzeko senari eutsi eta mapako hainbat tokiri izena jartzen hasi zen. Semeordeari esan zion altxor bat zegoela uhartean ezkutatuta, Eskeletoaren Uharteak hainbat sekretu gordetzen zituela, gizon bat hantxe abandonatuta utzi zutela...
Biharamunean Stevensonek Altxor Uhartearen lehen ataleko zirriborroa idatzi zuen. Eta hurrengo bi asteetan, egunero beste atal bat idatzi zuen. Kapitulu bakoitza amaitutakoan, senitarteko berriei ozen irakurtzen zien eta haiek iruzkinak eta iradokizunak egiten zizkioten; horietako asko behin betiko kontakizunean erantsi zituen.
Beste askotan bezala, osasun ahuleko idazlea gaixotu egin zen Braemarren eta, Londresera itzultzean, aitari erakutsi zion eskuizkribua, hark ere iritzia eman zezan. Aitak iradokita erantsi omen zuen, besteak beste, Jim upelean ezkutatuta dagoen pasartea.
1881eko urriaren 1ean Young Folks aldizkarian argitaratu zen istorioaren lehen kapitulua, eta hamazazpi aste geroago azkena. 1883an nobela lehenengoz osorik argitaratu zen, liburu moduan; Stevensonen lehen arrakasta izan zen, kritikari eta salmentei dagokienez. Eta Altxor Uhartea berehala piraten munduaren paradigma bihurtu zen.
Eragin izugarria izan zuen piratez dugun pertzepzioan. Mapetan X-ez markatutako altxorrak, uharte tropikalak, sorbaldan papagaia duten hanka bakarreko itsasgizonak, piraten anbiguotasun morala...
Lloydek berak eskatu omen zion Stevensoni istorioan emakumerik ez sartzeko eta, ondorioz, Jimen ama da nobelan agertzen den bakarra. Horrenbestez, beste topiko batzuekin batera, piraten mundua gizonezkoena zela uste izan dugu luzaroan, Pretty Peg, Anne Bonney, Mary Reade, Jeanne de Belleville, Madame Ching eta benetako beste emakumezko pirata askok errealitatea oso bestelakoa zela adierazi arren.
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]
Negua beti gertatu izan zait malenkoniatsu. Leihotik begira eta oroitzeko garaia, besterik ez. Udazkenaren eta udaberriaren tarteko burokrazia saihestezina, paramentu bertikal batean zuriz margotzea ostera gainean nahi dena islatzeko. Ez da nire kontua bakarrik, elurra bustia... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
“Uste dugu distopien eta orokorrean errealitate indibidualista eta etsituaren ofentsiba kulturalaren aurrean utopiak irudikatu behar ditugula, mentalki eta emozionalki indartsuagoak izateko”, erranez banatu berri ditu ipuin eta itzulpen lehiaketako sariak Sukar Horia... [+]
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]