Euskarazko ereduan 77 aurrematrikulazio jaso dituzte Euskararen Legearen araberako eremu ez euskaldunean. Nafarroa osoan, ikasle berrien %29,49 eman dute izena D ereduan.
Euskararen Legearen araberako eremu ez euskaldunean izena D ereduan eman duten 77 haurretatik 40 hiru urtekoak dira, eta 37 beste mailetakoak. Horiez gain, eremu ez euskalduneko beste 52 haur eremu mistoan aurrematrikulatu dituzte, handik gertu bizi direla eta, zehazki Lizarran, Garesen, eta Iruñerrian.
D eredu publikoaren sorrerak ez du matrikula beherakadarik eragin legearen araberako eremu ez euskalduneko ikastola itunpekoetan: 73 aurrematrikulazio jaso dituzte orotara. Datua azken urteotakoen oso antzekoa da. Horretaz gain, eremu ez euskalduneko 23 haurrek eremu mistoko ikastoletan eman dute izena. Beraz, bi sareak aintzat hartuz, eremu ez euskaldunean 188 haur aurrematrikulatu dituzte D ereduan. Iaz 126 izan ziren.
Hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendozak nabarmendu duenez, “hezkuntza derrigorrezkoa bi hizkuntza ofizialetan jasotzeko eskubidea Nafarroa osoan bermatzen den lehen aldia da”. Mendozak azaldu du dagoeneko harremanetan jarri direla D eredua zabalduko duten ikastetxeetako zuzendaritzarekin eta familiei beharrezkoa den informazio guztia emanen dietela.
2013an jaiotako 6.075 haurretatik 5.866 aurrematrikulatu dituzte. Ikasleen %29,49 euskarazko D eredura joanen dira; eta %70,51 G eta A ereduetara. G gaztelera hutsezkoa da. A ereduan euskara ikasgai moduan dute. Baina A ereduko datu bereizirik ez dute eskaini. Bestalde, 3.530 haurren familiek sare publikoaren aldeko apustua egin dute, eta 2.262k itunpekoaren aldekoa.
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]
Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]
"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]
Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.
Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]
Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda da, eta lehenengo egunaren jarraipena %75etik gorakoa dela adierazi dute sindikatuek: "Grebak jarraipen zabala izan du". Eusko Jaurlaritzak berriz, jarraipena... [+]
Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.