Taula gainetik kontatu zuen, hogeita hamalau urte lehenago, Bizkaia Maite kantuarekin izan zuten arazoa, 1981eko Zuberoa / Askatasunaren Semeei diskorako abestiak antolatzean, bat kanpoan gelditzen zelako, orduko biniloak behartzen zuen iraupena gaindituta.
Berehala eta aho batez erabaki zuten, Lertxundiren hirugarren disko luze hartan lanean ari zirenen artean, Bizkaia Maitek behar zuela kanporatua.
Gero, Madrildik etorri zen notizia, diskoen fabrikan bazutela konponketaren bat binilo hartarako eta bazuela Bizkaia Maitek tokia beraz, nahi izanez gero.
Egun, Lertxundik uste du, orduan bitan pentsatu gabe eta besteekin ados baztertzea erabaki bazuen ere, inoiz sortu duen kanturik ederrena dela Bizkaia Maite.
Segidan, aldamenean nuen kantuaren letren egile Joxanjel Irigarairi eskaini zion Lertxundik 2016ko abenduaren 15eko Bizkaia Maiteren interpretazioa.Hogei urte lehenago, Joxanjel aurkezle aritu zen Bilboko Kafe Antzokiaren inaugurazio ekitaldian.
Handik urtebetera-edo, galdetuko nion: “Orduan, nire aitak Zuberoari buruz –demagun– pentsatzen duena… heuk asmatua duk?”.
Lertxundiren musika-geografia imajinatuak, ezen ez imajinarioak. Amodio triangelu bizarro bat, erpin nagusiak Orreagan, Stonehengen… eta hirugarrena? Dudan nago! Cohenen Viena, Pessoaren Chiado? Ailegatzen ari zait aire mediterraniar delizius bat ere, greziarra edo… eta baita niuorleansianoa izan nahi duen eztarriko hots bat, nabarmen guturalagoa.
Gauza da Lertxundi emanaldiaren lehen berrogei minutuak kanturik ezagunenak jo gabe osatzeko. Ondoren ere, gutxi. Kantu horiek idatzi izanaren truke, arima deabruari saltzea justifikaturik ikusiko luke batek baino gehiagok, baina Lertxundik bete betean eusten dio anbizio artistikoari, eta horretarako –kantu ez hain ezagunak ongi pasarazteko– lagun ditu sonoritate zaindua eta primerako taldekideak (Untzu, Ramirez, Zeberio, Zugasti…), ezagun denez perfekzionista handia da-eta, emanaldiaren aurretik soinu gardentasun bila ordu luzeak ez alferrik, horixe baietz, ematen dituena.
Aurtengo Errege Egunean, hirurogeita hamalau bete ditu Benitok.
Joxanjel udazkenekoa da.
Zenbat gara?
Ohar ez-nolanahikoa zekarren idatzirik hogeigarren urteurrenaren sarrerak: “Kontzertua zutik bakarrik ikusi ahal izango da”.
Hirurogeita hamalau urte betetzeko hogei egunen faltan zela aritu zen Benito Lertxundi zuzenean Bilboko Kafe Antzokiaren hogeigarren urteurrenean, 2015eko abenduaren 15ean.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.
Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.
Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]
Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"
88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.
Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]