Austeritatearen kontrako “B plana”

Kapitalismo basatia –gaur egun neoliberalismo deitzen dioguna–, Europan eta Europar Batasuneko instituzioetan dago. Bozetan hautatuak izan ez direnek (multinazionalak, bankuak, inbertsio funts handiak...) euren lobbyekin eta presioarekin EBren batzordeak kontrolatzen dituzte, euren intereseko araudi eta legeak markatuz. Kapitalaren edo merkatarien Europa izenez ezagutzen dugun horren parte dira. Presio talde horiek inposaturiko doikuntza politiken ondorioak langileek eta herritarrek jasaten dituzte: langabezia eta txirotasuna, soldata eta pentsio eskasak, murrizketak osasungintzan, hezkuntzan eta menpekotasun laguntzetan...

Errealitate horren aurrean, Europako ezker politikoa, jendartea eta sindikatuak isolaturik eta elkartu gabe egon dira. Greziak 2015ean erakutsi zuen EBn konkista sozialak defendatu ahal izango ditugula soilik lortzen badugu mugaz gaindiko mobilizazioak sortzea. Zentzu horretan, onuragarriak dira austeritatearen kontrako Europako “B plana” eraikitzeko egiten ari diren saiakerak. Lehen pausoak Alemanian eman dira, Varoufakis greziar ministro ohiaren eskutik, DIEM25 proposamenarekin. Pasa den asteburuan Madrilen izan du jarraipena proposamen horrek, eta bertan euskal ordezkariek ere hartu dute parte.

Zutabe hau idazten ari garenean, oraindik ez dakizkigu Madrilgo europar gailur alternatibo horren ondorioak. Ea denok batera urratsak emateko oinarriak jartzen diren, eta Europar Batasunaren politikek eta kapitalismoak inposaturiko austeritatea, desoreka, pobrezia, langabezia, iruzur fiskala eta abarren kontra elkar hartuta borrokatzen hasten garen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezkerreko pentsamendua
Eskuinaren berrindartzea Latinoamerikan

Ezkerraren krisiak Latinoamerikara salto egin du. Orain gutxira arte eskualdeko mapa ia guztian gobernu aurrerakoiak topatu zitezkeen. Baina gauzak aldatzen ari dira azken hilabeteetan. Hiru hauteskunde presidentzialistek inflexio puntua markatu dute: Daniel Noboak Ekuadorren... [+]


Lenin gogoan

Tariq Ali idazle pakistandarrak kontatzen du Lenin hil ondoren buro politiko sobietarrak momifikatzeko hautua egin zuela, familiaren erabateko ukoarekin. Stalinek, Leninen figura erabili nahi zuen bien artean jarraikortasun historiko eta politikoa zegoela adierazteko. Izan ere,... [+]


Atzerantz ala aurrerantz matxinatu?

Gizarte- eta protesta-mugimenduen historia aztertzen denean, ikergai oparoenak Aro Garaikidekoak izaten dira. Iturriak ugariagoak dira, gatazkak ere bai, eta gainera, ikertzaileok ikergaiaren mundu ikuskera konpartitzen dugu. Hau da, aurrerabidearen eta progresoaren galbahetik... [+]


2023-05-31 | ARGIA
Maria Mies soziologoa hil da, ekofeminismoaren aitzindaria

Maiatzaren 15ean hil da Maria Mies (1931-2023) soziologo alemana 92 urterekin, azken hamarkadotan ekofeminismoak eduki duen erreferentzia teoriko nagusietakoa.  Silvia Federici eta beste batzuekin batera, Miesek landu zuen feminismo antikapitalistaren ildo teorikoa,... [+]


Angel Prado. Demokrazia komunala
“Ez dugu irla bat izan nahi”

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


2023-01-25 | Aurélien Berlan
Gure beharren asetzea, geure gain

Aurélien Berlan filosofo eta baratzezainak denbora erdiz idatzi eta kurtsoak ematen ditu eta beste denbora erdia ‘bizirauteko lanetan’ ematen du, baratzean bezala etxean. 2021eko azaroan La Lenteur argitaletxe txikian plazaratu du ekologia politikoaren mundu... [+]


Brasilgo hauteskundeak: herrialde guztiz polarizatu baten erakusgarri

Urriaren 30ean egingo dute hauteskunde orokorren bigarren itzulia: Jair Bolsonaro ultraeskuindarraren eta Luiz Inácio Lula da Silva Lula ezkertiarraren artean aukeratu beharko dute. Ez da edonolako aukeraketa: egungo presidente Bolsonarok politika ultrakontserbadore eta... [+]


2022-10-03 | ARGIA
Herriz herriko aurkezpen bira egiten ari da Kimua ekimena

Euskal Herrian "paradigma iraultzaile berria" zabaldu eta garatu nahi duen Kimua ekimen herritarra zenbait herritan aurkezpen bira osatzen ari da. Hala Bedi irratian Kimuako kide batekin hitz egin dute proiektuaren inguruan gehiago jakiteko.


“Gerra gelditu” eskatzean nori laguntzen ote diozu: Vladimir Putini, munduari, NATOri, ukrainarrei...?

Ukrainako gerraren kontrako protestak izan diren arren leku askotan, nabarmena da gerraren kontrako mobilizazioak motel dabiltzala munduan. Herritarrak ez ote dira ikaratzen gerra suntsitzailea Europan ikusita? Pare bat aste barru dena bukatuko dela espero dute? Ala telebista... [+]


Eguneraketa berriak daude