Osakidetzan, euskaraz eskainiko ez dizutenez, zuk eskatu

  • Odol analisiak, historia klinikoa, traumatologoaren txostena... ez dituzu sekula euskaraz irakurriko, ez bada aurrez euskaraz jasotzea eskatu duzula. Eskariak eskaintza aupatuko duela uste du Aitor Montes Aramaioko medikuak. Iaz Arrasaten bezala, orain Oñatin egin dute osasun informazioa euskaraz eskatzeko kanpaina.

Aitor Montes eta Garazi Sagasta, Arrasateko Jai Zale tabernan herritarren eskaerak biltzen, 2015eko martxoan.Argazkia: Aitor Montesek utzia

“Osasun arreta euskaraz eskatzen badugu, orduan ikusiko dute horren beharra, eta hasiko dira eskaintzen. Zenbat eta gehiago eskatu, orduan eta gehiago eskainiko dute”, adierazi dio Aitor Montesek Goiena agerkariari. Uste horrekin, otsailaren 17an, Oñatin, Bidebarrietako erabilera anitzeko gelan eskaera bilketa egin dute.

Eskaera bilketa egiteak honakoa esan nahi du: Aitor Montes medikuak eta ekimeneko beste kideek dokumentazio klinikoa, ekografia, pediatria, ginekologia eta traumatologiako zerbitzuak eta erresonantzien emaitzak euskaraz jasotzeko eskaera ereduak prestatu zituzten. Ordenagailuetan eskaera ereduak ireki eta herritarrek zein eskaera mota egin nahi zuten esatea besterik ez zuten.

Ekimeneko kideak eskaerak edo kexak Osakidetzara helarazteaz arduratuko dira, eta horretarako hizkuntza eskubideen urraketak azaleratzeko dauden bi bideak erabili dituzte. Batetik, Eusko Jaurlaritzako Elebide zerbitzura bidali dituzte, eta bestetik, Akuilari aplikazio estreinatu berria erabiliz Hizkuntz Eskubideen Behatokira.

Oñatikoa ez da lehen saiakera. 2015eko martxoan Arrasaten egin zuten estreinakoa. Aitor Montes medikua eta Garazi Sagasta erizaina Arrasateko Euskal Herrian Euskarazkoekin elkartu ziren azken horiek kudeatzen duten Jai Zale tabernan. Kexa poteoa deitu zioten kanpainari, eta ostiraletako tabernaz tabernako prozesioa baliatuz, hainbat herritarrek eskaerak bete zituzten.

Ekinaldi hartan, arratsalde batean, 78 kexa eta iradokizun jaso zituzten. Halako saioek izan dezaketen eragina azpimarratu nahian, Montesek 2013an Elebiden jasotako kexa kopuruarekin alderatu du: osasun arloari lotutako 20 kexa. Aramaioko medikua baikorra da eta dio Arrasateko eta Oñatiko bilketa modua erabilita 2.000-3.000 eskaerara heltzeko aukera dagoela. Hasierako argumentaziora itzuliz, eskariak eskaintza behartuko duelakoan, gaur-gaurkoz Osakidetzak ez baitu euskarazko osasun arretarik bermatzen.

Zergatik ez gara kexatzen?

Osasun arloa ez da hizkuntz eskubideak errespetarazten hasita euskal hiztunak borrokalarien ibiltzen diren eremua. Bi behintzat izan daitezke arrazoiak.

Batetik, osasun zentrora gerturatutakoan pazienteak sarri uzten ditu bigarren mailan hizkuntz eskubideak, osasunez pattal dabilelako, zer daukan ez jakin eta kezkatuta dagoelako… nahikoa lan bere buruarekin. Bestetik, Osakidetzaren egitura konplexuak ere ez du batere laguntzen hizkuntz eskubideak urratzen direnean kexa nola bideratu asmatzen, eta helburua lortzen.

Horregatik, Arrasateko eta Oñatiko ekimenen bultzatzaile Aitor Montesen iritziz, osasun langileek beraiek asko egin dezakete euskal hiztunen eskubideak errespetatzeko baliabideak eskaintzen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


Gorputz hotsak
“Oso arriskutsua da pentsatzea edonork irakatsi dezakeela zeinu hizkuntza”

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]


2024-09-11 | ARGIA
Euskararen aldeko ekintzengatik zigortu du Gorka Torre Baionako auzitegiak

Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.


2024-09-06 | ARGIA
Udaltzain guztiek euskaraz jakitea eskatu du Kontseiluak, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziari erantzunez

2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]


Donostiako autobus gidari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.


2024-06-06 | Euskal Irratiak
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasteko aukera ezbaian Parisen

Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Euskaldunen Harrotze Astea deitu du EHEk apirilaren 22tik 28ra

Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.


Eguneraketa berriak daude