Jolasaren bidez sexismoa lumatzen

  • Generoaren eta parekidetasunaren inguruan eztabaidatzeko Elhuyar Fundazioak sortutako solas-jolasa da Bizentaren Lumak. Gazteak –eta ez hain gazteak– gaiaren inguruan hausnartzera eta konpromisoak hartzera bultzatu nahi ditu jokoak.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ikasleak. Ustez kasualak eta puntualak diren egoerek errealitate oso bati erantzuten diotela ikusi eta ikasi zuten.

Josu, 14 urte: “Burua nahasita daukat. Familia ez dut jasaten. Zergatik tokatu zaizkit niri guraso hauek? Lagunak dira niretzat garrantzitsuena, baina horiek ere berehala kritikatzen naute. Ez ditut mutilen kirolak gustuko. Lodiegi nago? Neskekin gusturago sentitzen naiz, baina beraietako bat ere ez naiz. Homosexuala izango ote naiz? Hori diote besteek, ‘armairutik atera, behingoz!’”.

Egoera anitzak bizi dituzten 27 pertsonaien istorioak planteatzen dira Bizentaren Lumak jolasean, ondoren parte-hartzaileek hainbat kontzepturekin lotu beharko dituztenak: sexismoa, genero-identitateak, Queer teoria, heteroaraua, maitasun erromantikoa, androzentrismoa, eta abar.

Bizenta Mogeli, emakumezko lehen euskal idazleetakoa izanari, omenalditxoa egin diote egileek jolasaren izenarekin: “Beste proiektu batean geundela, Bizenta Mogelen idatzi batzuk topatu genituen. Berak galdetzen zuen, ‘zer egiten dut nik beste baten lumak jantzita, idazle bizitza egiten?’, kontziente baitzen jarduera hura ez zela emakume bati zegokiona”, azaldu digu Naiara Arri proiektuaren arduradunak.

Mogelek hausnarketa hori XIX. mendean jada egin bazuen ere, bistan da egun oraindik generoaren eta parekidetasunaren inguruko gogoeta eta eztabaida beharrezko direla. Helburu horrekin sortu dute, bada, Bizentaren Lumak.

Tresna faltari erantzunez

Berdintasunaren gaia gazteekin eta euskaraz lantzeko material falta zegoela ikusita abiatu zuen proiektua Elhuyarrek. Urtebete eman dute gutxi gorabehera jolasa sortzen, baina ideia lehenagotik zetorren Aizpea Otaegi Elhuyar Aholkularitzaren koordinatzaile nagusiaren arabera: “Babes ekonomikoa behar genuen ideia aurrera ateratzeko, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektua babestu izana bultzada izan zen horretarako”.

Beste hainbat lanetan lehenagotik erabilitako Play&Decide metodologia aukeratu dute jolas honetarako ere: taldetan banatuta gai zehatzen inguruan hausnarketak, argudioak eta eztabaidak erraztean oinarritzen da eredua.  

Bizentaren Lumak jolasean aurkezten zaizkigun istorioak gertuko senti ditzake edonork. Otaegiren ustez, istorioak “aitzakia” dira azken batean: orokorrean, gure egunerokoan tartea eskaintzen ez diegun gai horien inguruan hitz egiteko tresna. Istorio-txarteletako bizipenak informazio-txarteletako kontzeptuekin lotu behar dituzte partaideek, eta solasaldia aberasteko eztabaidagaiak erabil ditzakete. Adibidez, 3. eztabaidagaia, Gizonen papera berdintasunean: “Emakumeak gizonik gabe elkartzea eta antolatzea diskriminatzea da. Gizonek nahitaez parte hartu behar dute mugimendu eta politika hauetan”.

Luzerako eman dezaketen gaiak.

“Istorioek lotura zuzena dute gure bizitzekin”

Solas-jolasa atera zutenetik hainbat saio egin dituzte Elhuyarrekoek toki ugaritan. Horietako bat Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ikasleekin egin dute, Emakunderen Berdintasun Foroaren baitan.

6-7 pertsonako taldetan banatu ziren ikasleak, eta talde bakoitzean dinamizatzaile bat zegoen. Horiek ere ikasleak ziren, partaideak beren gune naturalean egoteak asko aberasten baitu eztabaida, Arriren ustez: “Kanpotik datozen bideratzaile batzuk egonda, askotan, politikoki zuzena dena errepikatzeko arriskua dago”. Dinamizatzaileek saioa baino lehen lanketa egiten dute Elhuyarrekin, eta horiek ere “ahalduntze prozesu nabarmena” bizitzen dutela adierazi digu Arrik.

Hasi zen jolasa. Lehen minutuetan tentsio pixka bat nabari zen partaideen artean, giroa nahiko isila zen eta hitza hartzea kostatu zitzaien. Denborak aurrera egin ahala, ordea, partaideak askatzen joan ziren, lasaitzen, eta pixkanaka aretoan zurrumurrua zabaldu zen. Irribarreak eta algararen bat ere tartekatzen ziren taldeetan, baina orokorrean eztabaida seriotasunez hartu zuten ikasleek.

“Nire lehengusu bat antzeko kasuan dago” edo “lagun bati gertatu zitzaion hori” bezalako esaldiak entzun ziren gazteen artean. Ordubetetik gora hizketan egon ondoren, gainerako taldeekin beren gogoetak eta hartutako konpromisoak elkarbanatzeko tartea izan zuten ikasleek.

Bizipenei izena jartzen

Jolasa “oso interesgarria” iruditu zitzaien gazteei: “Hainbat kontzeptu argitzea beharrezkoa da, gaur egun oraindik askok feminismoa gizonezkoenganako diskriminaziotzat hartzen baitute, eta ez parekidetasunaren aldeko borroka bezala”. Denek azpimarratu zuten askotan izandako bizipenei izena jartzea eta kontzeptuekin lotzea aberasgarria izan zela oso. Izan ere, ustez kasualak eta puntualak diren egoerek errealitate oso bati erantzuten diotela ikusi eta ikasi baitzuten.

Bestalde, partaideetako askok jolasean bizitakoa ingurukoekin partekatuko zutela ere aipatu zuten dinamizatzaileek: “Ziur nago askok koadriletan edo beste gune batzuetan komentatuko dituztela saioan ateratako hainbat ideia eta eztabaida” diote. “Egunerokoan ditugun jarrerak eta jokabideak aztertu eta horiekin kritiko izatea ahalbidetu digu jolasak”, gaineratu zuten parte-hartzaileek.

Eskolan, aisialdi taldeetan, gaztetxeetan, guraso elkarteetan

Bereziki gazteei zuzendutako jolasa izanik ere, publiko-xedea 14 urtetik gorako edozein talde izan daiteke Elhuyarreko kideen arabera. Aukeratu beharreko istorioen artean adin eta egoera askotako pertsonaiak egonik, taldearen izaeraren arabera aukeraketa eta eztabaida maila aldatu egiten da: “Istorioak gazteengan pentsatuta daude eginak, baina denok izan gara gazteak edo denok ditugu gazteak inguruan, eta askotan, gainera, gazteei gertatzen zaizkien gauza berak gertatzen zaizkie zaharragoei ere. Beraz, materialak adin guztietarako tresna gisa balio du”, azaldu du Otaegik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Zuen etxean ere emakumeak arduratzen al dira opariak erosteaz?

Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Zumaiako festetan gutxienez hiru eraso salatu dituzte

Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.


Haurrei zuzenduta dauden iragarkietako genero estereotipo errepikatuenak

Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]


2021-10-14 | June Fernández
Kamera aurrean
Gaztea, argala eta liraina izan behar duzu... emakumezkoa bazara

Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.


Non daude emakume entrenatzaileak?

Eta zuk, txikitxo, honetan [kirol zehatz batean] jokatzen duzu?”. Horixe galdetu zion irakasleak nazioarteko emakume jokalari bati, gizonez betetako entrenatzaileen formakuntza-saioan. Esaldiaren paternalismoaz mintza ninteke, edo maila hartako kirolari hori bere esparruan... [+]


2021-07-06 | Estitxu Eizagirre
Desgaitasun bat izatea eta adina, diskriminaziorako arrazoi nagusi EAEn

Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn ikerlana argitaratu du. Bertan agertzen diren datu ugarien artean, bat hauxe: azken urtean pairatutako diskriminazioetan, gehien agertu direnak adinari eta desgaitasunei lotutakoak izan dira. Grafikoan... [+]


2021-05-07 | Edu Zelaieta Anta
Seme sinpatikoak

Aita sinpatikoak izeneko zutabe bat argitaratu zenuen aldizkari honetan bertan, duela ia hamahiru urte. Eta, nolabait, haren segidakoa izan daiteke orain idazten hasi zaren beste hau: Seme sinpatikoak. Oraingoan, arestiko izenburuak agertzen duenez, semearen roletik ari zara,... [+]


2021-02-16 | Estitxu Eizagirre
Adikzioa duten emakumeek zailago dute tratamendua eskuratzea eta mantentzea

Mendekotasunen bat duten emakumeek askotan ez dute tratamenduetara jotzen, zigor soziala saihesteko. Eta tratamendua hasten duten emakumeen erdiek sentitu izan dute uzteko gogoa, batez ere gizonez osatutako taldeetan konfiantza falta sentitzen dutelako eta askotan jarrera... [+]


Oñatiko institutuko mutil eta neskek gona jantzi dute, Mikelekin elkartasunez

Ikasgela bateko gazteek egindako gogoeta institutu guztira zabaldu eta azkenean ikastetxe guztiak egin du bat aldarrikapenarekin: gonaz jantzita agertu dira Oñatiko neska-mutilak, arropak ez duelako generorik. Goienak kontatu duenez, elkartasuna adierazi nahi izan diote... [+]


Gona eramateagatik eskolako psikologoan bukatu du Mikelek

15 urteko mutil bilbotarrak aspaldiko desioa bete zuen urriaren 27an: eskolara gona jantzita joatera ausartu zen, baina ikaskideen irainak jasateaz gain, hirugarren ordurako ikastetxeko psikologora bidali zuen irakasleak. Psikologoak, ikasleari galdetu ostean bere burua mutil... [+]


2020-10-15 | ARGIA
Mayaren udal gobernuak indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak mespretxatzen dituela salatu dute

Herritar batek eraso sexisten aurkako kartelez galdegin ostean, Enrique Maya Iruñeko alkateak erantzun zion kartel horiek kenduko lituzketela aukera eta momentu egokia bilatuz gero. Mayaren adierazpenak salatu ditu Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak.


Eguneraketa berriak daude