Europar asko kexu diren arren dagoenekoz etorkin gehiegi hartu dituztelako etxean, 2016an ohartuko dira errefuxiatuen krisia hasi baizik ez dela egin. Kalkulurik kontserbadoreenetan milioi bat gehiago iritsiko dira aurten, funtsean Ekialde Hurbiletik. Krisi ekonomikoarekin batera gertatu delarik, Europaren arkitektura politikoa kolokan jarri du infernutik ihesi bizimodu bila iritsitako jendeon etorrerak.
Europa ez dago mundu mailako errefuxiatuen krisiaren abangoardian, idatzi du Foreign Policy aldizkarian Christian Carylek: “Hedabideetako kronika eta irudietan erakusten zaizkigulako jendeak Hungariako soroetan barrena eta leporaino betetako itsasontzietan iristen Mediterraneoko kostaldera, uste izan dugu gauzak horrela direla. Baina errealitatea oso bestelakoa da planeta mailan. Datuek erakusten dutenez, lekuz aldatutako jende gehiena bizi da zer eskainirik ez daukaten herrialde behartsuetan; ez du aldatzeko itxurarik eta etorkizunean kalte handiak eragingo ditu honek”.
Jordaniak, esaterako, ia 700.000 errefuxiatu dauzka bere kanpalekuetan, askotxo ahalmen ekonomiko gutxiko herrialdearen 6,6 milioi biztanleentzako. Carlylek oroitarazi du hain aspaldikoa ez den adibide historiko bat, alegia Pakistan hasi zela egonkortasuna galtzen 1980ko hamarkadan Afganistandik milioika iheslari iritsi zitzaizkionean. Esan nahi baita, Libano, Turkia, Jordania eta enparauetako egonkortasun politiko eta soziala ez dituela onik utziko uholdeak.
Baina europarrak ez ditu horrek kezkatzen, Danimarka edo Holandako herritarrari ez aipa Jordanian estuago dabiltzanik. Europako herritarrek sentitzen dute bere bizimodua dagoenekoz aski aldatu dietela etorkin berriok, berdin da beren inguruetan ugari ez badira ere: telebistan ikusi dituzte hurbiletik. Aski dituzte orain artekoak, diote... ohartu gabe uhin gehiago datozkiela atarira.
Ez da gehiago paradisurik Europan. Danimarkak eta Suitzak bitxiak eta dirua kenduko dizkie iheslariei. Alemaniak berdin. Norvegiak atzera Errusiara bidaltzen ditu siriarrak. Suedia, Holanda, zer esanik ez Hungaria edo komunista izandako herrialdeak... Asko urritu behar izan du gizatasunak herritarren artean, politikariek hauteskundeen emaitzei begira horrelakoak erabakitzen dituztenerako.
2016ko udaberritik aurrera uholde berria prebenitzeko ahaleginean, Europar Batasunako gobernuek ugaritzen dituzte proposamenak. Alanbre hesi gehiago eraiki. Fronterak itxi. Soberan diren iheslariak sorterrira deportatu. Greziari mugak zaintzen laguntzera militar gehiago bidali. Turkiari ordaindu errefuxiatuak bere lurrean luzaroago eduki ditzan.
Turkia, Grezia eta Alemaniak protagonismo berezia daukate etorkin olatu erraldoiaren kudeaketan, Paul Mason kazetari ingelesak azaldu duenez “Europe’s refugee story has hardly begun“ (Europako errefuxiatuen istorioa hasi besterik ez da egin) kronikan.
Channel 4 telebista publikoko kazetari famatuaren ustean Alemania erabaki zailen aurrean dago: “Asilo bila datozenak hartu ahal izateko prest bazaude Estatuaren aurrekontuetan defizita onartzeko, nola esplikatu Angela Merkelen murrizketa basatiek zanpatu dituzten herritarrei dirurik ez zeneukala azpiegitura eta beste inbertsioetarako?”.
Egia da Alemaniara jo dutela iheslari gehienek, iaz milioi bat inguru. Herri eta hiri askotako bizimodua aldatu du horiek aterpetu beharrak: harrerarako txoko probisionalak, etxebizitzak, elikatu, hizkuntza irakatsi, umeak eskolaratu, helduei lana bilatu ... Adibietzat, ARTE telebista franko-alemanak otsailaren 2an erakutsi du hori nola egiten duten Sasbachwalden herrian, 2.400 biztanleko udalerrian 700 errefuxiatu sartuta. Gurean famatu egin den Baigorriren kasuak –ziento erdi, kopuru handia hemengoentzat– hutsa dirudi Sasbachwaldenen aldean.
Koloniako eraso sexistek harrotu zituzten hautsak, baina hori baino askoz gehiago da, II. Mundu Gerratik Europan ezagutu duen masa mugimendu handienak Alemaniako gizartea eta ekonomia astindu ditu. Iheslarien aterpetzearen inguruko negozioak berotu ere bai: kontainer gisako etxe probisionalak saltzen dituztenak eta segurtasun konpainiak zorioneko daude, aspaldiko negoziorik borobilena egokituta.
Politika versus bihotz oneko jendeak
Etorkin uhina Turkian barrena datorkio Europari, eta Turkia atzeraldi politiko orokor batean murgilduta dago, Paul Masonek moral implosion definitu duen prozesuan. Recep Tayyip Erdoganek Kurdistango eskualdea gerra eremu bihurtu ditu. Cumhuriyet aldizkariko bi kazetari bizitza osorako espetxera kondenatu nahi ditu, ikertu ondoren argitaratu dutelako Ankarako agintariek Estatu Islamiarra armaz hornitu dutela.
“Ez da epaile bitxi baten erabakia –dio Masonek– Erdoganek berak eskatu du 30 urteko zigorra. Eta Erdoganen Turkiak oraindik nahi du Europar Batasunean sartzea, OTANen bazkide izaten segitzen du eta gaurdaino Bruselatik inork ez dio hitz bat esan”.
Batetik Europar Batasuna gero eta eskuineratuagoa, Turkia bestetik, zepoan harrapatuta daukate Grezia. Diplomatikoki masakratua izateko zorian. Kontrola ezinezko itsas hegi eder bezain konplikatu baten jabe izanik, Bruselatik ultimatuma ere bidali zaio, hilabete gutxitan lortzen ez badu Turkiatik datorren iturria butxatzen Schengen itunetik kanporatuko dutela. Greziarrei iseka egiten hasita, badira proposatu dutenak Grezia isolatzeko burdin hesi berri bat eraikitzea... Europar Batasunakoa ez den Mazedoniako aldetik!
Esku batean akuilua eta bestean azenarioa, diplomatiko alemanek filtratu dute Merkel prest legokeela Grezia saritzeko iheslariak geldiarazteko ahalegina: 400.000 errefuxiatu Greziako kanpalekuetan preso edukitzearen truke, greziarren zorra kitatzea.
Financial Timesen Gideon Rachmanek zehatzago aitortu du plana: “Eredua izan litezke II. Mundu Gerra ostean atzerriratuentzako eraikitako kanpamenduak. (...) Akordioaren hari nagusiak sinpleak lirateke. Greziak onartzen du Iparraldeko frontera zigilatzea Europar Batasunaren laguntzarekin, horrela blokatuz Europako Iparraldera datorren jende etorrera. Ordainetan, Alemaniak onartzen du Greziaren zorraren parte handi bat barkatzea eta Greziari laguntza berezia ematea iheslarien krisia kudeatu ahal izan dezan”.
2008ko krisi ekonomiko erraldoiak, horrela, jauzi berri bat ezagutuko luke Greziarentzako: ekonomia suntsitu dizugu, gizartearen oreka eraitsi, arnasa ere ukatu, baina orain kontratatuko zaitugu atzerritarren poliziatzat.
Politikakerietatik at, zorionez, jendea geratzen da, Paul Masonentzat: “Isilik eta erretolikarik gabe, errefuxiatuei laguntzeko mugen gainetik sekula ikusi den elkartasun mugimendu handiena piztu da. Elizak, GKEak, udalak, zerbitzu sozialak, gehi agenda handietatik at bizi diren jende korrienteak... horiek guztiak ari dira pertsonak salbatzen, jana, edana eta arropa ematen, eta baita etxean bezala senti daitezen ahalegintzen ere”.
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]
2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
2024ko balantzea egin du Irungo Harrera Sareak. Aurreko urtearekin alderatuta saretik migrante gehiago pasa dira, eta Gautxori taldearen harrerak laukoiztu egin dira. 6.000 pertsona inguru artatu dituzte guztira.
Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]