Izan ala ez izan. Eman balore politikoa ala ez eman. Eskubideak bete ala ez bete. Aldatu ala ez aldatu. Eta ez aldatzearen aldeko hautua egin du Nafarroako Gobernuak; euskaldunek erdal hiztunek baino eskubide gutxiago izan dezaten erabaki du. Gogorra eta latza, baina hala da. Euskal hiztunen komunitateak kolpe latza hartu du Hezkuntza Sailak erabaki duen Enplegu Publikorako Eskaintzarekin.
Bi gai nagusi zeuden erabakitzeko. Bata, EPEaren plaza kopurua. José Luis Mendozaren Hezkuntza Sailak azarotik defendatu izan du 2016rako 334 plaza aterako zirela, 228 euskaraz eta 92 gaztelaniaz. Azkenean, Madrilgo Gobernuaren helegitearen ondorioz, 200 plaza bakarrik aterako ditu, horietatik 108 euskaraz eta 92 gaztelaniaz. Banatu daitezke plazak beste era batera, segurtasun juridikoak euskarazko 120 plazetan bakarrik eragin ez dezan, baina bego: Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak erabaki arte, neurri zentzuzkoa izan daiteke eta onargarria. Autogobernuaren defentsa oinarri hartuta aurrera ere egin zitekeen, baina horrekin bestelako eztabaida batean sartuko ginateke.
Onargarria ez dena da irakasleen zerrenda bakarrarekin egin duena. Suhiltzaileak, medikuak, erizainak eta funtzio publikoko edozein esparru meritu eta gaitasunen araberako zerrenda bakarretan oinarritzen dira. Ez Nafarroan bakarrik, Espainiako Estatuko erkidego guztietan da hala.
Nafarroako hezkuntzan ez, hemen bi zerrenda dira, bata klaseak euskaraz ematea hautatu behar duen irakasleentzat eta bestea gaztelaniaz ematearen aldeko hautua egiten dutenentzat. Euskalduna behartzen dute bakarrik plaza batzuetarako aukera izatera, berak osotasunerako gaitasuna duenean. UPNk eta PSNk jarritako sistema da, haien arabera bestela euskaldunek abantaila dutelako gaztelaniaz bakarrik dakitenen aurrean. Gehiago dakizula? Bada, tori eskubide gutxiago. AFAPNA sindikatu nabarristak ere argi dio: “Euskarazko oposiziogileek aukera lukete gaztelaniazko eta euskarazko plazak lortzeko, eta gaztelaniazko oposiziogileek ez”.
Nafarroako euskaldunen aspaldiko aldarrikapena da hori eta pentsatzen zen oraingoan lortuko zela. Geroa Bai eta EH Bildu horren aldekoak ziren, eta Ahal Duguk eta Ezkerrak ere euskararen eskubide berdintasunaren aldeko jarrera agertu ohi dute. Teorian. Teorian diot, gero errealitatean argi ikusi baita beren baitako hainbat sektorek, CCOOk, UPNk, PSNk eta abarren jarrerak haiengan ere eragin handia duela. Gainera, José Luis Mendozak berak zerrenda bakarraren aldeko jarrera argia erakutsi zuen Euskara Kultur Elkargoan jardun zuenean.
Aukera oso egokia zen: Espainiako Gobernuak –ohi legez– modu txarrean blokeatu duela plaza kopuru bat, Gobernuaren nahia baldintzatuz? Ados, baina egin aurrera beste esparruan, zerrenda bakarraren asmoan. Bada ez bata, ez bestea. Zer irudi geratzen da? Gobernuak ez duela indarrik berak sinesten duena egiteko, bere baitan gutxiengoa duen indar batek –Ezkerrak– ziria sartu duela eta CCOO, UPN, PSN eta Diario de Navarraren presioa oso eraginkorra dela.
Badakigu boteretsuak direla, inozoa litzateke hori aintzat ez hartzea, baina aldaketaren gobernuaren desafioa horixe da, haiek nahi ez duten beste hainbat alorretan aldaketak eragitea. Egin daitezke aldaketak Sinboloen Legean, esparru sozialean neurri ugari onartu ditu jada Gobernuak, zerga erreforma, Opuseko instituzioei ematen zaien faborezko tratuen aurkako neurriak… baina euskarara iristean, ezin da. Etsigarria.
Berak onartua duen bezala, EPEaren gaiarekin gaizki hasi zen Hezkuntza Saila, eta gaizki bukatu du. Pedagogia falta leporatu zitzaion hasieran, eta berak onartu, eta berdin egin du amaieran, oraingoz bederen ez baitie azaldu euskaldunei zergatik ezin den abian jarri zerrenda bakarra.
Ekonomiak baldintzatuko ditu gobernuaren neurri asko, eta ahal dena egin beharko da, borondate handienarekin eta pedagogia askorekin. Baina hainbat neurri arre edo iso dira, eta zerrenda bakarrarena zen horietakoa. Aukera galdua, ahuldade irudia, etsipena eta amorrua sektore euskaltzaleetan, horiek dira EPEaren kapitulu honek utzitako ondorio nagusiak.
Gobernuan eta berau sostengatzen duten sektore politiko eta sozialetan ere zauriak utziko ditu erabakiak; topatu beharko dira bideak zorna ez daitezen, alternatibak ez baitu bestelako aukerarik uzten.
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.
Seme-alabek eskolan dituzten ratioekin kezkatuta, Arartekoari kexa helarazi zion guraso talde batek, eta orain zuzenean Parlamentuari egin diote eskaera, “legez berma dadin gure seme-alaben hezkuntzaren kalitatean oinarrizkoa den neurria, unean uneko aurrekontuez edo... [+]
Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]
Uribe Kosta BHI institutuko hainbat ikaslek salatu duenez, mezu "iraingarriak, matxistak eta homofoboak" jaso dituzte Batxilergoko beste ikaskide batzuengandik. Horrez gain, gaineratu dute mezuak irakasle bati ere bidali dizkiotela eta beste ikasle batzuen... [+]
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Euskal hezkuntza sistemaren itunpeko eskolen gainkontzertazioa eta zentro pribatuen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketari egokitu behar dira.
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]