2009. Errenteria. Gizon gazte bat atxilotua izan zen emakume bat bortxatzen saiatzeagatik. Hedabideek erasotzailea Magrebekoa zela azpimarratu zuten; biktimaren jatorria ez zuten zehaztu. Egun batzuk pasa eta gero, SOS Arrazakeriak salatu zuen hiriko magrebtarrek mehatxuak eta jazarpenak bizi zituztela. Lokutorioetatik “alde hemendik!” oihuka ibili zen talde batek emakume etorkin bat eraso omen zuen.
2010. Diario Vasco: “Lau errumaniarrek 14 urteko kartzela zigorra jaso dute, Irunen gazte bat bortxatzeagatik”. Titularrean ez, baina lehenengo paragrafoan esaten zuten neska jatorriz hegoamerikarra zela. Albistearen komentario gehienak xenofoboak ziren. Pentsa: zein izango zen irakurleen erreakzioa, kazetariak biktima ere etorkina zela esan balu titularrean! Eta biktimaren jatorria bakarrik aipatu balu? Eta, “Lau gizonek gazte bat bortxatzeagatik”, soilik idatzi balu?
2015. Kolonia. Alemaniako hiri horretan ehunka lapurreta eta sexu eraso salatu ziren Gabon zaharrean. Bertoko zein kanpoko hainbat hedabidek azpimarratu egin zuten atxilotuen artean errefuxiatu ugari zeudela. Alemaniako Gobernuak bi neurri errepresibo iragarri zituen: errefuxiatuak kanporatzeko legea gogortzea eta kalean polizia gehiago ipintzea. Berriro ere, hedabideetan eta sare sozialetan erreakzio xenofoboak nabarmendu ziren.
Komentario oso interesgarri bat irakurri nuen Interneten: “Erosotutako emakumeen nazionalitateari buruz informatu gaituzte ala denak alemaniarrak, ileoriak eta begi-urdinak direla jakintzat eman behar dugu? Badirudi batzuentzat erasotzaileen nazionalitatea oso garrantzitsua dela, baina biktimen gehiengoak errefuxiatuak izan balira, amorru berdina adierazi eta asilo politika aldatzea exijituko genuke?”.
Brigitte Vasallok purplewashing (garbiketa morea) kontzeptua erabiltzen du joera hau definitzeko. Alegia, emakumeen eskubideen defentsa etorkinak kriminalizatzeko aitzakia bezala erabiltzea. Koloniako albisteei buruz idatzi zuen Pikarako artikuluan nabarmendu zuen sexu erasoen arduradunak “gutarrak” direnean (Sanferminetan, esaterako) gizarteak indarkeria justifikatzen duela. Vasallok astebetez milaka irain eta eraso jaso zituen, “moro batek bortxa zaitzala desio dizut” eta antzekoak. Errenterian gertatutakoa gogorarazi zidan: “Gure emakumeak bortxatzera datoz” argudioarekin xenofobia elikatzen duten gizonak mozorro barik geratzen dira euren gorrotoa emakumeen kontra ere (etorkinak, arrazakeriaren kontrako aktibistak...) bideratzen dutenean.
2010. Bilbo. Hainbat elkarte feministek bilera bat antolatu genuen indarkeria sexista eta bereziki kaleko sexu erasoak, gizon etorkinei leporatzen ari zitzaizkielako kezkatuta. Aktibista zuriok aurreiritzi horren arrazoia argi geneukan: kalean ezezagun baten jarrera edo eraso matxista identifikatu eta salatzea gutxiago kostatzen zaigula gure etxean bertan, lan esparruan edo gaztetxean bizi ditugunak baino. Eta beste arrazoi bat: gizartearentzat lasaigarria da indarkeria matxista “besteen”, “kanpokoen” arazoa dela pentsatzea. Ordea, feminista etorkinen txanda heldu zen, eta gizon autoktonoekin bizitako egoera matxista eta arrazistak kontatu zizkigutenean aho bete hortz gelditu ginen. Esaterako, kalean norbait itxaroten egotea, bertoko gizon bat hurbildu eta txortan egiteagatik zenbat kobratzen zuen galdetzea. Horrelako indarkeriak ez dira hedabideetan agertzen. Erasotzaile horien kontra inork ez luke kanporatze agindurik eskatuko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]