Abian prozesua jarri dute martxan ezker abertzalean azken bost urteetako estrategia aztertu eta etorkizuneko oinarri berriak finkatzeko. 2010ean adostutako Zutik Euskal Herria agiriak gidatu du azken urteetako norabidea eta haren erabakirik garrantzitsuena borroka armatuaren amaiera izan zen. Horretan zalantzarik ez bada ere, berau gauzatu duen ETA erakundeak bizirik dirau oraindik, arma eta guzti gainera. Errealitatean agian ez du horren garrantzi handirik, baina sinbolikoki bai. Korapilo ugari askatu beharko ditu prozesu horretan ezker abertzaleak. Hemen batzuk.
Eragin esparrua. Sortuk gidatutako prozesua da hau, baina ezker abertzale osoari eragin gura diona. Beraz, zer da ezker abertzalea, nork hartzen ditu erabakiak eta nori eragiten dio? Auzia historikoa da, baina borroka armatuak iraun duen bitartean, ETAren esana giltzarri izan da, seguruenik borroka armatuak indar handia duten gainerako esperientzietan bezala. HBrengan oinarritutako herritarren batasuna klabea izan zen ilegalizazio garaien etorrera arte. Batasunak eta Sortuk bestelako antolaketa moldeak ekarri dituzte, baina lehenaren kasuan, ilegalizazioak ez zuen utzi inongo ereduren garapen politiko normalik. Sortuk izan du horretarako aukera egokiagoa, eta badirudi bera izango dela ezker abertzalearen ardatza. Ez dago garbi nola, eta hori da Abianek finkatu nahi duena. Historiara begira, argi da herritarren batasunaren formula arrakastatsua izan zela. Ezker abertzalea malgutasun handiz irakurtzea da klabeetako bat. Horrez gain, nola uztartzen da hori egungo hauteskunde formularekin?
Bitartekoak. Ezker abertzalea espazio soziologiko zabal moduan hartuta, ez dago zalantza handirik Batasunak eta Sortuk asmatu zutela borroka armatuaren amaiera bideratzean. Erabaki hori nola hartu zen asko eztabaidatu izan da, ea zilegitasunik bazuen ala ez, Batasunak hartu zuelako erabakia eta ez ezker abertzaleko erakundeetako ordezkari guztien artean. Eztabaida hor izango da betirako, baina gailentzen ari den errelatoa hori da. Dena den, oso argi dago ezker abertzalearen alderik kopurutsuenak –Batasunako militantziak– armen bidea amaitu nahi zuela. Zeresanik ez esparru soziologikora jota, armekin jarraitu gura zuen minoria oso txikia zen.
Ildo politikoa. Baina bistan da Sortuk ez zuela guztiz asmatu ildo politikoan, ez behintzat epe laburrari begira. Arrakasta itzela izan zuen EH Bilduren hauteskunde formularekin, baina ez bere oinarri politikoaren egituraketan, eta seguruenik horrek hauteskundeetako krisia ekarri dio, Espainiako hauteskunde orokorretan bere gordintasun osoz islatu dena. Bake prozesu bat eratzeko ahaleginak kale egin dio, ez da negoziaziorik izan eta bere ikuspegitik gatazkaren ondorio larriena zintzilik geratu zaio: presoena. Espetxeen jira-biran sortutako esperantzak etsipen maila handia ekarri du, eta arazoak ere bai.
Independentzia da ezker abertzalearen helburu estrategikoetakoa eta begirada hori ere zuzendu gura da orain: erabaki eskubideak topagune gisa balio dezake, baina independentzia inork tinkotasunez jorratzen ez badu, egunerokotasunak lehen planoetatik desagertzera eraman dezake.
Ezkerreko mugimenduen hauteskunde arrakastaren beste ondorioetako bat ere bete-betean eman da ezker abertzalean: berez ahula zen gizarte mugimendu aberatsa are eta gehiago ahuldu du dinamika instituzionalak. Elkar elikatu barik, mugimendu instituzionala hondoratu egiten da edo bereziki ahuldu. Bere oinarri soziologikoa ahalduntzen badu lanik Abianen ondorengoak. Funtsean, negoziazioaren eskemak konfrontazio demokratikoarena estali du.
Pertsonak. Gaitza da zerbait asko berritzea belaunaldi zahar eta inertziez kutsatuak bultzada berriei lekurik utzi ezean. Oker egon naiteke, baina kanpotik ikusita bederen, pertsona berdintsuak dira leku garrantzitsuenetan, zuzentzen eta erabakitzen. Rufi Etxeberriaren Iruñeko hitzaldiak, besteak beste, hori islatzen du argi eta garbi. Arnaldo Otegi eztabaidaren erdian kaleratuko da, eta lider izaera oso onartua badu ere, hauek ez dute miraririk egiten.
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]
Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.
Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]