Zaila da hitz gutxitan Ramón Andrésen ibilbidea laburtzea. Besteren artean, idatzi izan du musikaz eta literaturaz, artikuluak, hogeitik gora liburu. Azkena, Sempers dolens. Historia del suicidio en Occidente, 500 orrialdeko liburutzarra. Motibazio pertsonal fermua izan du langintza horretarako 2015eko Vianako Printzea saridunak.
Suizidioari buruzko liburu bat. Ez da gai samurra.
Jatorri urruna du: lagun min batek bere buruaz beste egin zuen, biok genituen 27 urte. Durduzaturik geratu nintzen, eta materiala biltzen hasi. Idatzi ahala, bizitzari buruzko liburu bilakatu da, ez heriotzari buruzkoa. Zer pentsatzen dugu heriotzaz; baina ispilu efektu gisa, zer da existentzia. Mentalitateen historia bat da azkenerako, borondatezko heriotzaren bitartez ikusia.
Suizidioa tabua dela esaten da, baina liburuko erreferentzia, irakurketa, bibliografia guztiek kontraesanean jartzen dute ideia hori.
Gaur egunean ere tabua da, askotan istriputzat pasarazten da, ez bakarrik familia baten intimitatea babesteko: desohorea balitz bezala bizi dugu, desertzioa balitz bezala. Isilarazi bai, baina, ere berean, asko hitz egin da suizidioaz.
Historian zehar suizidioaren gaineko pertzepzioa asko aldatu da, antzinako herrientzat ez zen arbuiorako motibo.
Aristotelesek luzaz iraungo duen arrazonamendu bat egin zuen: ezin duzu zeure buruaz beste egin, gizarte baten emaitza baitzara; eta ez zara zeurea, komunitatearena baizik. Ideia bera jaso zuen San Agustinek, eta zioen ez zarela zeure buruaren jabe, jainkoarena zarelako. Noski, hori guztia hautsi zen Errenazimenduan, indibiduoa eraiki zenean Europako mentalitate modernoaren arabera: zu zara zeure buruaren jabea, nahi duzuna egin dezakezu. Eta hor sortu zen konfrontazio handia.
Elizak uste zuen suizida deabruak hartua zuela. Medikuntzak jatorri patologikoa duela.
Psikiatria klasikoenak gaixotzat du suizida, ia beti. Foucaultek zioen, jende gaixoa sortzea da helburua: gizarte segurantza bat egoteko, Estatuak zure bizitza egokitzeko, heriotzaren antolamendu bat egiteko. Suizidioen %90ek ezin du jatorri patologikoa izan. Jaspersek zioen, filosofoa zen eta psikiatra. Gainera, ideia oker horrek eraman gaitzake pentsatzera medizinak aurre egin diezaiokeela egiatan gatazka atabiko bati erantzuten dion fenomenoari.
Suizidio mota ugari dago, beraz. Ez denak berdinak gizartearen aurrean.
Patologia baten ondoriozko suizidiotik, gizartearen onura ekar lezakeen suizidiora. Azken hori, suizidio altruista deitzen dena, nire bizitza besteen alde ematen dut, oso polemikoa izan zen, hain zuzen, Errenazimendutik aurrera. Hasi ziren esaten Kristok bazekiela zertara zihoan, hiltzera zihoala, eta suizida zela; baina ez zen gaitzesten, onartzen zen bere bizia eman zuela jendeagatik.
Biblian, hiltzera doazen suiziden pasarte asko dago.
Eta suizidio altruistak dira. Suizidioaren gainean ezartzen den estigma Judasengandik aurrerakoa da: kontzientziak eragindako harragatik urkatu zuen bere burua. Eta horrek deabruztatu zuen, hainbeste non, Antzinaroan, mors voluntaria esapidea existitzen den, zeure eskuz hiltzea, baina XVII. mendean suizidio hitzak asasinatze bat adierazten duen: zeure burua asasinatzen duzu. Izenak berak karga ideologiko handia hartzen du.
Jendeak bere burua hiltzen jarraitzen du egun, orain milaka urte egiten zuen motibo berberengatik.
Minari bukaera ematea, isolamenduarekin amaitzea, prekarietateak eta zoritxarrak markatutako bide bati akabua ematea, abandonua, injustizia, lotsa, jazarpena ez jasatea izan daiteke. Edo gerra edota epidemia baten beldurrari amore ematea, diagnostiko larri bat baieztatzea, familia galera bat onartzeko ezintasuna, bortxatua izatea, besteren indiferentzia ez onartzea, ohore mina, asperkizunak inguratuta sentitzea, mundutik kanporatuta, mendekuagatik hiltzea, funtsean zergatik desagertu nahi den jakin gabe desagertzea.
Beste motibo bat: bada bere bizitzarekin bukatzen duenik, heriotzaren beldurragatik.
Blanchotek ondo dio: borondatezko heriotza, beste heriotza ikusteari egindako ukoa da. Bizitzeko gaitasun eza izan daiteke, edota hiltzekoa. Shakespearek zioen beldur bera ziela bizitzari eta heriotzari. Izurri-urtearen egunkarian azaldu zigun Daniel Defoek: nola izurridunen hilotzak botatzen ziren hobietara joaten zen jendea, kutsatuta ez zegoen jendea, manta batekin, bere burua hobira botatzera. Kutsatzearen beldurrez, aurre hartzen zioten heriotzari. Irudi izugarria da.
Biak bizi baitira batean: bizitzeko borondatea, noski; baina auto-suntsiketarakoa ere bai.
Naturan berean dago norberaren suntsiketarako joera. Freudek oso ondo ikusi zuen. Gizakiak eraiki egiten du, baina hondatu ere bai. Inork ezin digu ukatu gaur gizarte mailako suntsiketa prozesu batean sartuta gaudela. Ikuspuntu moral batetik, zer ardura eskatuko diozu bere buruaz beste egiten duen norbaiti? Bere inguruaren auto-suntsiketa ispilatzen ari da, ez besterik.
“Ez bakarrik suizidioari, heriotzari bizkarra emanez bizi gara. Erdi Aroan, eta geroago ere bai, hilerriak herriaren erdian zeuden, hildakoak elizan edo eliza ondoan lurperatzen ziren. Gogora datorkit Ainhoako hilerria. Arrazoiak hilerriak urrutiratu zituen, leku apartatuetara eraman. Eta Modernitateak hilerri asko hiritik kanpo eraman ondoren, gaur egun ez dakizu tanatorio baten aurrean zauden edo banku bateko bulegoan, hain da diseinua hotza, aseptikoa dena. Heriotza gauza naturalagotzat izan dugu; baina orain ezustean harrapatzen gaitu, kotoi artean bizi baikara, errealitateari muzin eginez”.
Iragan astean kontatu genizuen etorkizuneko hilerriaz gogoeta prozesua egin dutela Antzuolan, eta protagonista nagusietakoak umeak izan direla, Herri Eskolan heriotzaren bueltan 1980ko hamarkadaz geroztik egiten ari diren lanketaren ildotik. Hain justu, “hainbat urtetan... [+]
Galdera potolo horren bueltako gogoeta parte-hartzailea egin dute Antzuolan (Gipuzkoa), eta oraintsu aurkeztu dituzte saio irekietan parte hartu duten herritarren ekarpenak. Helburuak izan dira, batetik, heriotzaren inguruko beldurrak eta ezezagutza gainditu eta gaiaz ahalik eta... [+]
204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]
Jipoia uztailaren 11ko gauean izan zen Euskaldunen plazan, eta biktima gauean bertan ospitaleratu zuten Euskal Kostaldeko Ospitalean, Baionako prokuradore Jerome Bourrierrek informatu duenez. Atxilotutako gizona behin-behineko espetxealdian dago, Baionako fiskaltzak eskatuta,... [+]
Paris, 1845. Frédéric Bastiat (1801-1850) ekonomialari eta politikari lapurtarrak Pétition des fabricants de chandelles (Kandelagileen eskaera) satira idatzi zuen. Protekzionismoaren aurkari sutsua, kandelagileek "bere argia salneurri baxuegitan... [+]
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
(Azken aldi luzean ezin naiz gauez atera, eta arratsaldez ere larri, eta asteburuetan ere ez, eta (jarri zaizue jada ihes egiteko gogoa), marianitoak eta bazkari azkar samarrak izaten dira nire enkontruneak. Konpainiak ondoegi aukeratu behar ditut. Ezin ditut poteoak... [+]
Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]
Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.
Euskal Herriko Unibertsitateko zenbait ikertzaileek harrera-egoitzetako nerabeen jokabide suizidak aztertu dituzte, eta ondorioztatu dute gazteen laurdena bere buruaz beste egiten saiatu dela. Salatu dute langile gehienek ezagutza “baxua” dutela.