Maranello (Modena, Italia), 1958. Ferruccio Lamborghini (1916-1993) Ferrari fabrikara hurbildu zen eta, kiroletako autoen zale amorratua izanik, Ferrari 250GT bat erosi zuen.
Mahastizain familia batean jaioa, Lamborghini laborarien lana errazteko nekazaritzaren mekanizazioaz kezkatzen hasi zen gaztetatik. Zeuzkan mekanika ezagutzak baliatuz, hutsetik hasi eta punta-puntako makineria eta traktore enpresa eratu zuen denbora laburrean. Baina lanaz kanpo, traktoreak baino azkarragoak ziren ibilgailuak zituen gustuko.
Horregatik, 1958ko lehen bisita haren ondoren, Lamborghini gehiagotan joan zen Maranellora. Batetik, Ferrari gehiago erosi zituelako. Bestetik, auto horiek arazo mekanikoak zituztelako, nagusiki enbrageekin, eta konpontzera fabrikara bertara eraman behar zirelako. Ez zen hura Ferrucciok Ferrariekiko zeukan kexu bakarra. Auto onak iruditzen zitzaizkion, baina zaratatsuegiak eta zakarregiak errepidean gustura ibiltzeko. Ibilgailuen barnealdeari zurrunegia zeritzon, eta saldu osteko zerbitzuak ere ez zuen asetzen traktore fabrikatzailea.
Antza, eragozpen horiek guztiak Enzo Ferrariri berari aurrez aurre jakinaraztea erabaki zuen Lamborghinik. Eta Enzo Ferrarik ez zuen kritika ondo hartu. Eztabaida horren askotariko bertsioak daude; baina bataren zein bestearen jenio bizia kontuan hartuta, ziurrenik ez zuten hitz goxorik trukatu. “Traktore fabrikatzaile batek ez dit erakutsiko kirol autoak egiten” esan omen zion Ferrarik Lamborghiniri, edo “ezin duzu Ferrari baten konplexutasuna ulertu”.
Lamborghiniren erantzuna kirol autoak fabrikatzen hastea izan zen. Lamborghini Trattori enpresa sortu eta hamalau urtera, 1963an, Lamborghini Automobili sortu zuen. Egoitza nagusia Sant’Agata Bolognesen jarri zuen, Ferrariren egoitzatik 30 bat kilometrora.
Urte bereko Turingo Automobil Erakusketan aurkeztu zuen Lamborghini 350 GTV, markaren lehen kirol autoa. Modelo berria Ferraria baino hobea zen Ferrucciok kritikatutako alderdi guztietan. Bi marken arteko lehia hasi zen auto azkarren merkatuan; zirkuituetan, ordea, ez zen lehiarik izango, sortzailea bizi artean Lamborghini markako autoek ez zuten sekula lasterketetan parte hartu. Ferrariak errepidera egokitutako lehiaketa autoak ziren; Ferrucciorenak, aldiz, berariaz errepiderako eta gidatzeaz gozatzeko luxuzko auto erosoak ziren, oso azkarrak izateaz gain.
1966an hirugarren modeloa merkaturatu zuen, Miura izenekoa –Lamborghini zezenketen zale amorratua zen eta, horregatik, urrezko zezena aukeratu zuen markaren ikur–. Traktoreei bezala, motorra atzeko ardatzean ipintzea bururatu zitzaion eta, hala, superdeportiboen genero berri bat abiarazi zuen.
1970eko hamarkadaren hasieran, traktoreen negozioa gainbehera hasi zenean, Lamborghinik enpresa guztiak saldu zituen eta nekazaritzara itzuli zen, urte batzuk lehenago Umbrian erositako mahastietara
María Chivite lehendakariak esan du kezkatuta dagoela Alemaniatik Volkswagenetik datozen albisteekin, baina aldi berean, konfiantza duela multinazionalak Iruñean duen lantegian, orain arte iragarritako planak betetzen ari direlako.
Altsasun autobusak egiten dituen enpresako administrazio kontseiluak hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu du asteazkenean. Langileen ordezkariek eskatu dute "benetako plan industrial" bat martxan jartzeko eta manifestaziora deitu dute, igandean Altsasun.
Altsasuko karrozeria enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu du eta aholkularitza baten txostenaren arabera, "pertsonala soberan dago". Uztailaren hasieran Volvorekin hitzartuta zuen kontratu bat bertan behera geratu zen eta enpresak finantziazio behar larriak... [+]
Ekainean jarri du martxan Bilboko Udalak Emisio Gutxiko Eremua, irailera arte isunak jartzen hasiko ez bada ere. Neurri horrek auto zaharren sarrera mugatuko du Bilboko zabalgune burgesera astelehenetik ostiralera. Hasiera batean 2000. urtea baino lehen matrikulaturiko... [+]
2023ko maiatzean iragarri zuten Volvo multinazionalak inbertsio handia egingo zuela Nafarroako Sakanako autobus enpresan. Orain, ordea, akordioa bertan behera gelditu dela adierazi dute bi enpresek.
"Kutxa beltz" baten modukoa izango da EDR gailua: mikrotxip baten bidez, auto bakoitzaren gidatzeari buruzko datuak gordeko ditu. Derrigorrezkoa izango da uztailetik aurrera.
Auto elektrikoen ekoizlerik handiena den Tesla enpresako Suediako 120 mekanikarik grebari ekin zioten urriaren 27an, hitzarmen kolektiboa negoziatzeko, eta inguruko herrialde eta sindikatu nagusietara zabaldu da Musken aurkako boikota. "Elkartasun greba" deritzonaren... [+]
Auto elektrikorako bidean egokitu beharra duela iragarri du multinazional alemanaren Nafarroako lantegiak, eta horren ondorioz, datozen bi urteetan 400 lanpostu murriztuko dituela jakinarazi die langileei.
Europako Batzordeak ezarri nahi zuen Euro 7 araua indarrean jartzeko epea atzeratzea txalotu du Arantxa Tapiak: "Lehenago edo beranduago hartu beharreko erabakia zen".
Euro 7 araua, isuriak murriztea helburu duena, aurreikusitakoa baino beranduago sartuko da indarrean: ibilgailu arinen kasuan 2027an eta 2029an astunen kasuan.
Datu-bilketa masiboari eta pribatutasunaren urraketei buruz hitz egitean mugikorrak, ordenagailuak, telebista eta bozgorailu adimendunak… etortzen zaizkigu burura. Inor gutxik aipatuko ditu autoak. Hala ere, gaur egun sentsore, kamera eta mikrofonoz betetako gurpildun... [+]
2030. urterako autoen %15 erabat elektrikoa izatea aurreikusi badute ere, horiek hornitzea ez dela errentagarria izango nabarmendu du Espainiako Estatuko Gasolina-Zerbitzuguneetako Enpresarien Konfederazioko buru Nacho Rabadánek, Iruñean egindako bilkura batean.
Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.
Horren ondorioz, txasisak egiteaz arduratzen den Nafarroako enpresak datozen lau urteetan 400 pertsona kontratatu beharko dituela aurreikusten da.
Iruñean 40 urtez Polo autoa egiten aritu ondoren, 2024an Volkswagenek autoa ekoizteari utziko dio. 2026an ekingo dio auto elektrikoa egiteari Nafarroako hiriburuan, baina trantsizio tarte horretan auto produkzioa asko jaitsiko da Landabeneko plantan, eta horrek lanpostu... [+]