Jone Miren Hernández antropologoak etengabe landu ditu feminismoa eta euskara, batzuetan elkarrengandik hurbil eta besteetan urrun, baina inoiz ez feminismoaren betaurrekorik gabe. Bere ustez, azken urteotan zerbait mugitzen hasi bada ere, euskararen ibilbideak lotura ahula izan du genero ikuspegiarekin.
Jone Miren Hernández García EHUko Gizarte antropologia irakaslea da. 2014ko udaberrian, Gasteizen, Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako eskolaren eskutik hitzaldia eskaini zuen: Iraganetik etorkizunera euskararen bidetik, hausnarketa bat generoaren ikuspegitik. Hitzaldi osoaren bideoa ARGIAko multimedia atalean aurki daiteke.
Ondoko lerroetan ordu eta erdiko hitzaldiaren pasarte bat jaso dugu. Hitzaldian zehar Hernándezek bere ibilbide akademikoari errepasoa egin dio, eta hizkuntzaren inguruan genero ikuspegitik egindako ahalegin apurrak kontatu ditu, hasi Mujer vasca liburutik eta ama hizkuntza kontzeptuaren esanahia aztertzeraino. Lerrootan hasierako hausnarketa orokorrak eta pasarte zehatz bat, emakume eta gizon kontalariena, jaso ditugu.
Jone Miren Hernández: “Ibilbide akademikoa egiten hasi nintzenetik beti izan ditut bi gai mahai gainean, feminismoa edo generoa eta hizkuntza. Ibilbide horretan boladak izan dira, batzuetan feminismoa jarri dut erdian eta beste batzuetan hizkuntzaren inguruan ibili naiz gehiago, beti ere generoaren betaurrekoak galdu gabe. Batzuetan zubiak sortu dira.
Bi ildo horien arteko lehen hurbilpena tesiaren inguruan izan zen. Tesia 1997an hasi nuen. Txepetxen [José María Sánchez Carrión] 1981eko testua eskuratu nuen. Ikerketa etnografikoan Nafarroako eremu bat hartu zuen eta euskarak zeukan egoera aztertu zuen. Harrigarria izan zen, generoaren gaia nolabait erdigunean zegoen. Ordura arte, Euskal Herriari dagokionez, ez neukan halakorik ikusita. Euskarak izandako atzerapena aztertzen zuen, eta oso argi esaten zuen galera horren “errua” edo arrazoi indartsu bat behintzat euskararekiko emakumeek zuten jarrera zela. Inpaktua izan zen niretzat. Bere ustez, hori zen galera ulertzeko arrazoi nagusia. Psikologia eta hizkuntza nahasten zituen, nire ustez nahiko psikologikoak ziren ematen zituen arrazoiak, baina harrigarria izan zen.
Baina oso zaila izan zen testu horretatik abiatuta bestelako erreferentziak topatzea, non Sánchez Carriónek egiten zuen bezala aztertzen zen emakumeen papera euskararen garapenean. Munduan bestelako zein kasu zeuden ikusten saiatu nintzen. Ez zegoen asko garai hartan. Kasu batzuk aztertu nituen, baina ez nintzen ondorio batera iristeko gai izan. Ez zegoen adostasunik emakumeen paperaren inguruan.
Argi dago azken hamarkadetan euskararen inguruan sortutako kezka soziala, politikoa, akademikoa handitu dela, horren adibide dira egitasmoak eta ikerketak, datu dezente atera da ezagupenaz, erabileraz, motibazioaz… Baina egia esan, gutxitan izan ditugu datu segregatuak eta horrek ez du lagundu emakumeek eta gizonek euskarari buruz duten jarrera irudikatzen. Azken urteetan joera handiagoa izan da datu segregatuak erakusteko, eta lagundu dit horrek.
Azken hamarkadetako produkzioa hartzen badugu ordea, genero aldagaia eta ikuspegi feminista apenas egon den. Oso gutxi izan dira ikerketak eta datuak, eta gainera egin diren lantxoak nahiko sakabanatuak denboran. Gehienak ez dira izan hausnarketa sakonak.
Harrigarria da, gizarte mugimenduetara jotzen badugu, feminismoak ibilbide luzea dauka, eta esango nuke euskararen inguruko gizarte mugimenduak ere badaukala ibilbide majoa, baina oso gutxitan topatu dira, oso gutxitan elkartu dira partekatzeko. Oso gutxitan diot, eta harrigarria da, gauza asko dauzkatelako amankomunean. Tolosako Udalean berdintasun teknikari nintzenean gogoratzen naiz, harreman handiena Euskara Zerbitzukoekin neukan. Gure penak partekatzen ibiltzen ginen, eta beti esaten nien, ‘zuek ez kezkatu gu beti egongo gara zuek baino okerrago’.
Baina egia da feminismoaz ari garenean, euskararen arloan gaudenean, bazterketaz eta diskriminazioaz ari gara hitz egiten, balioaz ere bai. Paralelismo asko egin daitezke bi mundu horien artean. Pena da bi bide horiek ez elkartu izana, ez mugimenduak, ez administrazioak. Udaltopen [Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketak] Mari Luz Esteban lankidea gonbidatu zuten eta horixe eskatu zioten, bi mundu horien artean zer nolako loturak dauden hausnartzea. Ahalegin hori egin zuen, eta argi geratu zen badagoela zer partekatu.
Transmisioari buruz nahi nuen bereziki hitz egin, emakumea euskarari lotuta aipatua izan denean transmisore moduan izan baita aipatua. Gai horretan kontraesan interesgarria ikusten dut. Batetik, behin eta berriz azpimarratzen da hizkuntzaren ikuspegitik transmisioak daukan garrantzia, eta ardura hori emakumeen eskuetan uzten da edo utzi izan da. Bestetik ordea, emakumeak ez du izan protagonismorik. Transmisore papera aitortu zaio, paper horri garrantzia eman zaio, baina euskararen ikuspegitik garrantzi hori ez da azaleratu, antzeman, ez dauka isla argirik prestigioan, sormenean, boterean.
Mujer vasca liburuan [Teresa del Vallek zuzendutako ikerketa taldearen lana, 1985], kapitulu batean, euskal kulturan emakume eta gizon kontalarien papera nolakoa den aztertzen dute. Gaur egun gaindituta dago hori, baina baditu gauza batzuk hausnartzeko interesgarriak. Emakume eta gizon kontalariek ezaugarri desberdinak dituzte. Emakume kontalariak etxean eta etxe inguruan kokatzen dira, oso lotuta ipuinen eta esaeren transmisioari. Normalean ez dute jasotzen onarpen edo saririk bere lana egiteagatik, gaitasun berezkoa, naturala, dutela uste da, eta beraz besterik gabe egiten dute. Gehienetan aisialdian aritzen dira eta familiako kideak biltzen dira. Kontalari anonimoak dira.
Gizon kontalariek ordea, normalean arlo publikoan jarduten dute, kalean edo plazan, nahiz eta batzuetan eremu pribatuetan, tabernetan edo sagardotegietan, aritu. Ezagunak dira, eta onartuak kontalari bezala, aitortzen zaie egiten dutena. Dohaintzat jotzen da, eta bereziki jendea dibertitzeko daukaten gaitasuna aitortzen zaie. Gehienetan gizon horien publikoa beste gizon batzuk izaten dira.
Bi mundu horietan protagonistek onarpen desberdina dute. Etxeko eremuan onarpena gertukoena izango da eta besteen kasuan onarpena askoz zabalagoa, publikoagoa da. Toki batean eta bestean hitzak ez du izango prestigio edo balio bera. Maialen Lujanbiok Hitzetik hortzera-n esandako hitzak etortzen zaizkit burura hau esandakoan. Emakumearen eta bertsolaritzaren inguruan egin zen telebista programa hura. Lujanbiok esan zuen hasi zenean zailena izan zela sinestea berak bazuela zerbait interesgarria esateko. ‘Zeini interesatuko zaio nik esateko daukadana?’ Eta berak nabarmen generoaren kontuarekin lotzen zuen, emakume izatearekin. Berak esaten zuen emakumearen hitzak ez daukala baliorik. Pentsatzen dut bertsolari batentzat drama bat dela hori. Egia da euskal kulturan gizonezkoen hitza aitortua eta goraipatua izan dela, eta askotan, Joseba Zulaika antropologoak ere esaten du, gizona eta hitza sinonimotzat hartu dira”.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]
Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]
Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]