35.466 etxebizitza huts Nafarroan, haietako 13.199 Iruñerrian. 2013koak dira datuak, baina ez dirudi hori asko aldatu dela pentsatzeko motiborik badagoenik. Eta bitartean, milaka lagun etxebizitza bat izateko aukerarik gabe: gurasoen etxea utzi ezin duten gazteak batzuk, eta are egoera gordinagoan dauden beste batzuk; ordaindu ezin dutelako euren etxeetatik kaleratu dituztenak. Ez dira kontu berriak. Nafarroan ez ezik, Euskal Herri osoan errepikatzen den paradoxa da: etxerik gabeko jendea, eta jenderik gabeko etxeak. Iruñeko Txantrea auzoan ordea, inoren zain egon gabe arazoari heltzeko tresna berria garatu dute, kolektiboa, eta etxebizitza lortzeko bide bat baino gehiago biltzen dituena: Txantreako Emantzipazio Bulegoa.
Auzoko gazteen artean egindako topaketa batean identifikatu zuten horren beharra, gazteen %73k independizatu nahi bai, baina horretarako aukerarik ez zuela adierazi baitzuen. Bertan erabaki zuten etxebizitza eskubidea bermatzeko euren kabuz antolatzea beste irtenbiderik ez zutela. “Administrazioak, eta are gutxiago enpresa pribatuek, ez gaituzte lagunduko eskubide hori garatzen, gure eskubideak murrizten diren heinean hazten baitira haien irabaziak. Gure ustez, etxebizitza eskubidea sendotzeko modurik egokiena arazoari erantzun kolektibo bat ematea da”. Geroztik, etxebizitza faltari irtenbidea aurkitu nahi dionak Txantreako Auzotegi Kultur Etxera jo dezake astelehen arratsaldez, emantzipazio bulegoaren aholku eta laguntza jasotzeko.
Proposatzen duten irtenbideetako bat, okupazioa da, eta horretarako aholkularitza teknikoa eta juridikoa eskaintzen dute. Etxebizitzarena eskubidea den neurrian, batez ere bankuenak eta instituzioenak diren etxe hutsak okupatzea zilegi dela aldarrikatzen dute. Gero eta gehiago dira bide hori hautatu dutenak, eta auzotarren babesa ere badute, kaleak betetzen dituzten bandera arrosek erakusten duten moduan. Okupen asanblada bat ere badago jada egoera horretan daudenek bide hori hartu nahi dutenei lagun diezaieten.
Beste alternatiba bat ere lantzen dute, adostasunetik abiatzen dena. Bigarren etxebizitza huts bat duten auzotarrekin negoziatzen dute, zerbitzuren baten truke, etxebizitza hori behar duenari utz diezaioten: etxea berritzea, seme-alabei klase partikularrak ematea…
Txantreako Emantzipazio Bulegoa gazte mugimenduaren tresna da, baina oso ongi dakite etxebizitza duinaren falta ez dela soilik gazteen arazoa. Horrenbestez, gazte zein helduentzako bitartekoak eskaintzeko ahalegina egiten dute, eta horrez gain, harreman estua dute arazo beraren kontra borrokatzen ari den auzoko beste eragile batekin: Txantrea Zona Libre de Desahucios kolektiboarekin. “Finantza erakundeei eta etxegabetzeak baimentzen dituzten instituzioei presio egin eta babes soziala areagotzeko aritzen gara elkarlanean”.
Helburua: Etxebizitza eskubidea.
Kokapena: Txantreako Auzotegi Kultur Etxean (Iruñea).
Ordutegia: Astelehenetan 18:30etik 19:30era.
Lan-ildoak: Okupazioa eta alokairu prekarioak.
Bestelako kontsumo ereduak aipatzen hasi eta normalean lehenengo sektorea etortzen zaigu burura: kontsumo taldeak, bertako produktuak… Baina kontsumo kritikorako neurriak ez dira jan-edanera mugatzen. Azpiegitura erraldoiak behar dituen teknologia eta telekomunikazio... [+]
Itsasoa usaintzera heltzen zara hemendik. Leku pribilegiatu batean nago oraintxe bertan, irakurle; Ondarroako Arrigorri hondartza nire magalean eta Saturraran bistaratzen dudala. Harkaitzen gainean kokatuta dagoen Alfa eraikinean nago, Arrigorri ostatu-jatetxean. Orain urtebete... [+]
Ipar Euskal Herri barnealdea. Baxenabarre. 1966tik lanean den Euskaldun Gazteria taldeak 2009an eragin esparru berri baten beharra ikusita jada Zuberoan martxan den Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea (GALT) sortzeko hautua egiten du. Urte aldrebes samarrak bizi ditugu, ez... [+]
Aspaldi da han eta hemen finantza erakunde erraldoien kontrako iritziak entzun eta errepikatzen ditugula. Direla hipotekatako iruzurrak, direla preferenteak, ustelkeria kasuak… Baina hala ere, herritarron gehiengoak bertan gordetzen ditugu gure sosak eta aurrezkiak, kasu... [+]
Ordenagailu aurrean nagoen honi Zarautzen irekitzera zihoazen dendaren izena aditzean barre txikia egin zitzaion. Gure etxean lakari txitxiei eta ipurdi ederrei deitzen baitzaie. Eta pentsatu nuen, zein kuriosoa izena elikadura osasungarrirako denda baterako. Ezjakina ni... [+]
Bilbi plaza. Arratsaldeko lau eta erdiak. Bazkal osteko kafearen gonbitea onartu digu Davide Angelilli 24 urteko gazteak. San Frantziskoren bihotzean pasa zuen lehengo urtea gazte italiarrak. Masterra egitera etorri zen Erromatik Bilbora, eta etxebizitza solidarioaren programan... [+]
Artezi
Jarduera: Altzarien tapizatzea eta zaharberritzea.
Kokapena: Eibar.
Izaera juridikoa: Kooperatiba.
Noiztik martxan: 2014ko irailetik.
Kide kopurua: 2.
---------------------------------------------------------------------------
Eibarko San Miguel de Aginaga... [+]
Hartzekodunen lehiaketan egon da azken urtean Koxka enpresa bi proiekturen arteko borrokan, eta paper artean aurkitu dugu Ramon Salinas Garrido. Koxkako langile ohia da eta beren enpresa izandakoari aterabidea emateko proiektua prestatu dutenetako bat. Gaur esku artean dauzkan... [+]
Oñatiarra da Amaia. Larunbatero gisan Aldapa tabernan geratu da lagunekin, eta etxerakoan, ogia erosi du Errota okindegian. Baina ez du, ohi bezala, eurotan ordaindu, ezta txartelarekin ere. Asteazkenean truke bulegoan lehenengoz hartu zituen kolore biziko billeteak... [+]
Agirre Lehendakariaren etorbideko ke zurrunbilotik atera eta pauso gutxira, Aranbeiti auzoan, hiri handiak ezkutatzen dituen altxor berde txikietako batean dabil Saioa Bacigalupe. Aitzurra eskuan tomate ipurdiak harrotuz bere txanda betetzen ari da Deustuko Gazte Asanbladatik... [+]
Garagardo marka baten marketin arduraduna da Urtzi Ugalde. Ez da multinazional erraldoiko pieza bat gehiago ordea, beste sei lagunekin batera sortu duten kooperatibako bazkide baizik. Horizontaltasunean eta elikadura burujabetzan oinarrituta ari dira euren produktua ekoizten:... [+]
Landare elkartera iritsi eta topatu dugu David Garnatxo, elkartean sartzekotan dabilen lagun batekin solasean. Tokiko produktuez eta kontsumo arduratsuaz ari diren bitartean, Garnatxok azaldu dio sarrera modura 42 euro ordaindu beharko dituela, eta ondoren hamabi hilabeteko... [+]
Genero ikuspegia kontuan hartuta lan egiten duten enpresa eta erakundeak, apurka, baina gero eta gehiago dira. Nerea Uria hernaniarrak eta Ilazki Gainza donostiarrak osatzen duten Kalaka komunikazio agentziarentzat ordea balio bat baino gehiago da. “Betaurreko... [+]
Lastotan. Lan-eremua: Nafarroa. Bizibidea: Laborantza. Sorrera: Ideiaren abiapuntua 2011n, kooperatiba gisa 2014an. Kideak: Oihana Beloki, Saioa Martinez eta Nerea Esparza. Jarduerak: Sexu heziketa eta nekazaritza agroekologikoa. Helburua: Elkarbizitza Laborategia sortzea.
Elgarrekin NMEK. Lekua: Makea (Lapurdi). Bizibidea: Laborantza. Inguruko laborarien antolaketa: Elgarrekin NMEK (Nekazaritzako Makinen Erabilerarako Kooperatibak. Frantsesezko CUMA Coopérative d'Utilisation de Matériel Agricole). Sorrera: 1975eko abenduan... [+]