"Eredu turistikoa eztabaidatzea, hiri eredua eztabaidatzea da"

  • Bartzelonako lehendabiziko emakume alkatea da Ada Colau. Karguan bost hilabete igarota eta Barcelona en Comúk gutxiengoan gobernatuz −41etik 11 zinegotzirekin, CiUk baino bakar bat gehiagorekin−, gainontzeko udaleko indarrei akordiorako deia luzatzen die alkateak. Herritarrei “zelatan” egon daitezen eskatzen die. Hauteskundeen aurretik La Directak egindako elkarrizketa da honakoa.

La Directa

Indarrean dagoen udal mailako marko instituzionalak mugak al ditu Barcelona en Comú-k (BeC) hasiera batean planteatzen zituen eraldaketak aurrera eraman ahal izateko? 

Nabaria da Udalgintzak gogoko eta desira ez ditugun mugak dituela. Udal administrazioa da zuzeneko zerbitzu gehienak ematen dituena: jendeak zerbitzu sozialak, etxebizitza, etab. eskatzen ditu. Bestalde –eta ez da kasualitate hutsa−, trantsizio ostean egin zen diseinuak udal burujabetza murrizten du erabat, administrazio guztiekin alderatuta baliabide urrienak ematen baitizkio. 

Esku artean duzuenaren arabera, zein erreforma planteatzen duzue Udalaren gisako instituzio bat demokratikoagoa bihurtzeko? 

Alde batetik, gogoko genukeena baino askozaz ere mugatuago gaude, baina bestalde, aukera handia dago, eta borondate politikoaren araberakoa da. Noraino iritsiko gara? Erantzuna ez dago gure esku, aitzitik –beste behin ere−, herritarren osotasunari itzuliko diogu galdera. Gu, oraintxe bertan, gutxiengoan gauden gobernua gara, 41 zinegotzitik hamaika. Egin ahal izango den hori gainontzeko  indarrekin itundutakoaren araberakoa izango da eta zentzu zabalean, hiriaren borondatearen araberakoa: inplikatuko diren mugimendu sozialen, erakundeen eta aktore ugarien araberakoa. Gauzak aldatu daitezen erantzukin partekatua behar-beharrezkoa da.

Zer dela eta egin zenuen Jordi Martí zinegotzi ohia udaletxeko gerente hautatzeko apustua? Uste al duzu bere soldata −97.000 euro urteko− zuon kode etikora egokitu beharko litzatekeela? 

Udal gerentearen figura, topatzen hain erreza ez den perfil teknikoa da. Egitura tekniko eta exekutiboaren arduradun nagusia da. 12.000 langile eta 2.500 milioi eurotik gorako aurrekontua ikuskatzen du. Guk hauteskundeak irabaztean, aurrez bururatu ez zitzaigun goi-kargu mordoxka izendatu behar izan genituen. Guk ez genuen sekula aurrez gobernatu, hori gertaera jakina da. Konfiantza politiko handia dudan jendearengana aholku eske joan nintzen, eta Jordi Martí gomendatu zidaten. Proposamena egin genion eta aurrez udal gerente gisa kobratzen zuen soldata murriztea onartu zuen. Berak sinatzen ditu milioika euroko kostea duten erabakiak. Lehen hilabete hauetan ongi doa; egia esateko, pozik nago. Horren guztiaren harira, zuzendarien gutxiengo eta gehiengo soldaten inguruko hausnarketa kolektiboa egin beharra dugu. 

BeCen hauteskunde kanpainako promesetako bat Polizia Administratibo eta Segurtasuneko Unitatea (UPAS, egun USP dena) desegitea izan zen. Zergatik ez duzue oraindik Udaltzainen baitako istiluen aurkako unitate hori desegin? 

Udaletxera iritsi bezain pronto Udaltzaingoari istiluen aurkako funtzioak egiteari utz ziezaion agindu genion. Ordena publikoa ez da udal eskuduntza, Eskuadra Mossoena baizik. Bestelako eztabaida da ordea, Udaltzaingoak izan beharko lukeen eredua. 

Saltzaile ibiltarien gaian sortu diren arazoei irtenbiderik ematen al diete polizia operazioek?

Eskubide sozialen ikuspegitik lantalde bat eratu dugu, zuzen-zuzenean kolektiboarekin harremanetan egon dadin eta baita inplikatuta dauden beste aktoreekin ere, epe motz eta luzean irtenbideak bilatu ahal izateko. Bitartean, Udaltzaingoak bere zereginarekin jarraitu behar du, espazio publikoaren kudeaketarekin. Uste dugu, saltzaile ibiltariari eraso egin beharrean, merkantziarekin zer gertatzen den begiratu beharra dagoela eta argitu nork faltsutzen dituen eta nor aberasten den bere salmentarekin. Eragina duten administrazio ezberdinekin ere kolaborazio handiagoa eskatu dugu, arazoaren erroetara jotzeko, eta ahulenak jazarriak izan daitezen saihesteko, hain zuzen ere, saltzaile ibiltariak.

Ordenantzaren berrikuspena egiteko konpromisoa duzue, baina orain artean, ez da inolako aldaketarik egin. Horren inguruan neurririk hartu al da? 

Elkarbizitzaren itun berri baten alde lan egin behar da, hiritartasun ordenantzaren markoa gainditzeko. Gainditua dago gaur egun, eta zigorrean zentratzen ez den planteamendua egin beharra dago. Iritzi hori ez da gurea soilik, bidegabekerien sindikatuek ere antzera pentsatzen dute. Barne mailako zeharkako lantaldea sortu dugu eremu ezberdinetan informazioa jasotzeko. Gerora, gainontzeko udal taldeekin lan egin beharko dugu, auzo-elkarteekin, merkatariekin eta bidegabekerien sindikatuekin elkarbizitzako itun berri bat adosteko. 

Eragin latzena duen auzoetan ohe kopurua murrizteko turismo jasangarriaren alde al zaudete? Zein neurri duzue esku artean? 

Bartzelona lako hiri handi batean elkarren aurka doazen interesak daude, eta baita presio turistikoagatik izugarrizko eragina duten auzoak ere. Badira [turismoari] pisua kentzeko gutxiegi egiten ari garela uste dutenak, eta bestalde badira enpresari eta merkatari sektore zabalak, gehiegi egiten ari garela irizten dutenak. Beti ados egon izan gara presio turistikoak eragin latzena izan duen auzoetako bizilagunekin. Kanpainan zehar, alokairu turistikoetako lizentzia berrien gabetzea aplikatzera konprometitu ginen, gutako asko turismoak eragindako auzoetatik gatoz eta oso ondo ezagutzen ditugu arazoak, gentrifikazio prozesuak eta horrek dakarren higiezinen espekulazioa. Turismoaren arloan ere ez da lidergo politikorik egon: aurreko gobernuak sektoreko enpresek garapen kaotikoa izan zezaten permititu zuen. 

Horren aurrean, gure lehentasuna sektore turistikoa gobernatzea da, orain artean inolako kontrol demokratikorik ez zuena. Lehendabizi, alokairu turistikoetako lizentzia berriak gabetu genituen tenporalki. Turismoko Udal Kontseilua ere sortu genuen, herritarren arteko eztabaidarako espazio demokratikoa. Abenduan, bere arautegia onartuko da osoko bilkuran. Helburua egungo egoeraren erradiografia egitea da: elementu aunitz falta dira, Bartzelona hazi litekeen edota turismo arloan deshazi beharko lukeen erabakitzeko. Afera hauek demokratikoki planteatu behar dira, guztiak entzunez eta denei ahotsa emanez. Interes partikularrak eta negozioak egotea normala da, baina ezer baino lehen, espazio publikorako, etxebizitzarako edota deskantsurako eskubidea gisako interes orokorrak daude.

Eredu turistikoa eztabaidatzea, hiri eredua eztabaidatzea da. Egun, turismo eredua hiri ereduarentzat mehatxua da, ez baita jasangarria. Burbuila turistikoko indizioak daude eta ekintza turistikoa hiritar guztien mesederako izan dadin antolatu beharra dago. 

Pasa den irailaren 22an Udalak Bartzelona Aterperako Hiri izateko neurria onartu zuen, eta 2015. urtean 10,5 milioi euro zegozkion errefuxiatuen krisiari aurre egiteko. Aurtengo aurrekontua ahituko al duzue? 

Bartzelonak harrera hiri izan nahi du. Uste dugu errefuxiatuen krisiari aurre egitea edozein administrazio publikorentzat betebehar moral eta politikoa dela. Etorkinen, emigranteen eta Errefuxiatuen Arretarako Zerbitzuaren bitartez (SAIER) Udalak dagoeneko harrerarako politika oso aurreratua du, afera sozialetarako zerbitzu tekniko oso onekin. Pertsona errefuxiatuen etorrerara aurreratuz, harrerarako plan batean lan egin dugu zerbitzuak hobetzeko eta egoera larriak sufritzen dituzten pertsonei arreta emateko. Gainera, Bartzelonan badira Ukrainia, Siria, Irak edota Eritreako jatorria duten eta asiloa eskatu duten pertsonak, baina Estatuak ez ditu aitortzen. Nahiz eta errefuxiatuen estatus juridikorik ez izan, jende horri udal zerbitzu guztiak eskaintzen ari gara. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barcelona en Comú
2018-05-17 | Saioa Baleztena
Gala Pin. Ekintzailea politikan
“Legedia aldatu behar da, espekulazioa sustatu ordez, zigortzeko”

Filosofia ikasketak dituen arren, kaleko borroketan eskolatutakoa da Gala Pin (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1981). 2003an utzi zuen jaioterria Bartzelonako auzo mugimenduetan murgiltzeko, eta 2015eko maiatzetik Bartzelonako Udalean En Comúko zinegotzia da.


2017-10-11 | Axier Lopez
"Independentzia soilik izango da posible CIU gabe"

Militantzia ardura anitzak izan ditu Anna Gabriel Sabaték (1975, Sallent, Bartzelona): lehen Correllenguaren (Korrikaren ahizpa katalana) antolatzailea, Terra i Llibertat kolektiboko kidea sorreratik, zinegotzia, CUPeko idazkari orokorra, Endavat-eko kidea,... [+]


2017-09-28 | Axier Lopez
“Une egokian, Mossoek ez dute Kataluniako herriaren kontra egingo”

Politikari gutxik jaso ditu horrenbeste txalo eta irain hain denbora laburrean. Bilorik ez diozu ahoan aurkituko, salbuespenezko garaiotan, Espainiako politika astindu duen outsider katalan honi. Esquerra Republicana de Catalunyaren Bartzelonako egoitzan hartu gaitu Gabriel... [+]


Ada Colau (Bartzelonako alkatea)
“27ko hauteskundeetan garbi ikusi zen katalanen gehiengoak erreferendum lotesle bat egitea nahi duela”

Bartzelonako alkate Ada Colauren aburuz, azken hauteskundeek bi gauza utzi zituzten agerian: independentziaren gaiak Katalunia bi bloketan banatzen duela eta, batez ere,  gehiengo demokratiko batek erreferendum lotesle bat egitea nahi duela.


Errefuxiatuak hartzeko lanean ari da Bartzelona

Errefuxiatu siriarrei aterpea eman nahi die Bartzelonak eta horretarako neurriak hartzen hasi da Udala. Acnur eta asiloaren aldeko Asil.cat erakundeekin harremanetan jarri da dagoeneko Ada Colau alkatea.


Sexu joera anitzak eta feminismoa Ada Colauren gobernuan, bazterrak erdigune

Bizitzaren Zikloa, Feminismoa eta LGTBI Saila sortu du Ada Colauk Bartzelonako Udal gobernu berrian. Kritikak jaso ditu erabakiak, bazterreko kolektiboak bazterreko eta ikusezin izaten jarraitzea nahi duelako hainbatek.


Ada Colau
“Lege injustuak desobedituko ditugu”

Bartzelonako alkate izateko aukera handiak dauzkan Ada Colaurekin elkarrizketa egin dute El Paísen. Hirian egin nahi dituzten aldaketei buruz mintzo dira, eta erabakitzeko eskubidearen inguruan daukaten konpromisoaz mintzo denean, kazetariak galdetzen dio ea zer egingo... [+]


2015-05-29 | ARGIA
Movistar negoziatzeko prest, hautetsi berrien eta langileen presioaren ondorioz

Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondoren hautatuak izan diren hainbat lagunek agerraldi jendetsu baten bidez jakinarazi dute hilaren 26an Katalunian Telefonica-Movistarreko grebalarien “Eskaileren konpromisoa” sinatuko dutela.


2015-05-24 | ARGIA
#M24 : hauteskunde gauaren zuzeneko jarraipena

Hauteskundeen jarraipena egiten ari gara minutuz minutu. Emaitzak eta ondorengo balizko paktuak.


2015-01-30 | ARGIA
Kataluniako ezkerren batasuna geroz eta urrunago

Duela bi urte sortu zen Prozesu Konstituziogilea, Kataluniako Parlamentuko hurrengo hauteskundeetarako ezkerreko alderdien batasuna lortzeko helburuarekin. Arcadi Oliveres bozemaileari elkarrizketa egin dio Vilawebek eta eduki garrantzitsuenak laburtu ditugu.


2014-07-30 | ARGIA
Podemosek herritarren hautagaitzak babes ditzake 2015eko udal hauteskundeetan

Pablo Iglesias bozeramaile duen Podemos alderdiak 2015eko udal hauteskundeetan nola parte hartuko duen erabakiko du udazkenean. Baliteke alderdi gisa aurkeztu ordez, herritarren hautagaitzak babestea “behar adinako ziurtasuna” daukatenean.


2014-06-23 | Judith Perez
Guanyem Barcelona, herri mugimenduen ahots berria udal hauteskundeetarako

“Hiri ezberdin bat eraikitzea posible dela erakusteko ordua heldu da”. Helburu horrekin jaio da Guanyem Barcelona, Ada Colau - PAH Kaleratzerik Ez elkartearen bozeramaile ohiak bultzatutako plataforma herritar berria. Ekainaren 26an egingo dute publiko beren... [+]


Eguneraketa berriak daude