NAFARROAKO gizartean azken hilabeteetan ika-mika handia piztu da Ingelesa Ikasteko Programa (IIP) eta Hezkuntza Sailak iragarritako enplegu eskaintza publikoaren inguruan. Uxue Barkosen gobernuak izan duen aurkako lehen kale mobilizazio esanguratsua ingelesaren karietara izan da: British-IIP programak dituzten eskoletako guraso elkarteek deituta milaka pertsona elkartu ziren iragan larunbatean Iruñean, udaltzaingoaren arabera 3.200. Ikasturte hasieran Nafarroako Gobernuak erabaki zuen IIPren zabalkundea geldiaraztea azterketa bat egin eta bere emaitzak ongi ikusi arte. Jose Luis Mendoza sailburuak argi esan zuen eredu hauek D eredua kaltetzeko abiarazi zirela.
Lehenagotik gutxi batzuk baziren ere, 2000ko hamarkadaren erdialdean hasi ziren ugaritzen inglesezko hezkuntza programa hauek, British, HTB (Hizkuntzen Trataera Bateratua, TIL erdaraz) edo geroago IIPrekin. Kasualitate gutxi da hemen, D ereduak gorakada handienak izandako garaietan egin ziren, sare publikoan matrikulazioak %27-28raino igo zuenean. IIPen gorakadarik handienak 2013-14 eta 2014-15ean eman ziren, hurrenez hurren 20 eta 30 zentrora hedatuz. Gaur egun sare publikoaren A eta G ereduko zentruen %80k eskaintzen du programa. D ereduko hiru zentrutan bakarrik hedatu da, hori ere oso esanguratsua.
Nafarroako Gobernuak programa boluntario gisa saldu ohi du, eskolak eskatu eta Gobernuak eskaini. Errealitea, baina, oso bestelakoa da eta zentru asko behartuak izan dira programarekin hastera, horien artean, esate batera, Sartaguda, Sesma edo Falcesko eskolak. 2013an Eilas sindikatuak ere salatu zuen IIP inposatzen ari zela eskola gehienetan.
Eskuarki, eta eskaintza zabalagoa edo murritzagoa izan badaiteke ere, ingelesa eta gaztelania %40-60an banatzen da ikasgaietan. Hau da, B ereduaren gisako bat da, jadanik ia desagertua dagoen eredua, urte luzetan oso emaitza eskasak eman zituelako bai euskararen gaitasunean bai konpetentzietan. Hau da, ondo baino hobeto dakigu hori eredu txarra dela, baina ingelesaren zerua salduz programa hori finkatu da sarearen zati handi batean. Prestigioa, mundua, lana... horiek dira amuak. Baina zer dago egiazki amuon atzean? Kea batez ere.
JUAN CARLOS MORENO CABRERA: “Denok gure seme-alabak multinazionaletako goi-mailako exekutiboak izateko hezten ari al gara bada?”. Ingelesaren eskaintza dela eta, aurtengo martxoan ARGIAn hizkuntzalari madrildarrak esandakoa da. Ingelesa ongi ikasi behar dela ez dago zalantzarik hezkuntza komunitatean, kontua da “ongi” zer den adostea. Mitorik garrantzitsuena da ingelesa ia lanaren pareko dela. Beharko da atzerritarrekiko harremanak eskatzen dituzten lanpostuetan, baina horiek gutxienak dira Nafarroan. Azken bi hamarkadetan, Nafarroan lana bilatzeko askoz garrantzitsuagoa izan da euskara jakitea ingelesa baino. Euskaldunon garaipen handietako bat da hori gaur egun. Eta hori da, funtsean, euskara Nafarroako hizkuntza delako, milaka familiak erabaki dutelako edo euskaraz bizi nahi dutela, edo haien seme-alabentzat euskara nahi dutela, bai bertakoa delako, bai lanerako lagun diezaiekeelako.
D eredua hautatzen dute horretarako, murgiltze eredua delako hizkuntza batean bizitzeko gutxieneko gaitasuna eskaintzen duen bakarra. Hala ere ez da nahiko euskaraz bizitzeko, hezkuntza gizarteko alor bat besterik ez delako. Klabea, azken finean, zera da: zertarako balio behar die ingeles elebitasunak ikasleei ikasketak amaitzean? Gauza askorako, zalantzarik gabe, baina hizkuntza horretan bizitzeko ez bederen. Euskaldunok nahiko esperientzia pilatu dugu jakiteko zein elebitasun maila eskaini dezakeen B ereduaren gisako batek.
Egia esan, esanguratsua da British eredua eta PAI zentruen guraso elkarteen federazioa den Britilaren webgunera jotzea haiek elebitasuna nola ulertzen duten jabetzeko: dena gazteleraz da, ez du inongo aukerarik ezer ingelesez irakurtzeko. Hori bai, haien helburuetakoa da “sustatzea eta antolatzea kultur aktibitateak ingelesez”.
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]
Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]
Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]
Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.