Abenduaren 20aren zain, hotz da hauteskunde giroa Hego Euskal Herrian. Inkesten arabera, bozkatzera joango diren %40 batek oraindik erabaki gabe du bere botoa Espainiako Estatuan. Horrek esan nahi du inkestek ematen dituzten datuak ere gutxirako balio dutela, joera gisa ez bada bederen.
Espainiako Diputatuen Kongresuak 350 eserleku ditu eta kontua da nork duen 176 biltzera iristeko gaitasuna. Bipartidismoaren amaiera emango ei da, baina ikusi beharko da zein neurritan. Inkesta denen esanetan, oraingoz honakoa litzateke irabazleen ordena: PP, PSOE, Ciudadanos eta Podemos. PPk irabaziko luke, baina gehiengo osotik arras urruti eta, beraz, Ciudadanosen beharra luke. Ez lukete arazo handiegirik akordioetara iristeko, baina egoerak hala eskatuko balu, ezta Ciudadanosek eta PSOEk euren artean ere.
Edozein eszenatokitan, badirudi Ciudadanosek garrantzi handia izango duela Espainian. Alderdiko ordezkarien esanekin aski dakigu haien izaeraz, euskarari buruz egin berri duten azken erradiografiak haien barrena garden erakusten digu. Arabako Batzar Nagusiek euskarara hurbildutako arabar helduei egin zieten aitortza aho batez –PPk barne– onartutako adierazpenarekin. Ciudadanosek 1980-90eko hamarkadara egin zuen atzera diskurtso publikoan: “Arabako gizartearen ‘euskalduntze’ eredua inposaketa eta doktrinatze politikoan oinarritua dago, errealitatetik harago, euskarak Araban duen egiazko dimentsioa eta transzendentzia sozialetik harago”. Moncloan PP eta Ciudadanos egongo badira ez da gaitza irudikatzea Madrilek berezko duen joera zentralista.
Akabo jeltzaleen ametsak Gernikako Estatutuaren erreformaz eta aldebikotasunean oinarritutako itunaz. Eta akabo bakearen gaia zentzuz bideratzeko EH Bilduren ametsak. Espainiako kaleak bor-bor egon dira hainbatetan azken bost urteetan, krisia eta ustelkeria tartean, PPren irudia lur azpian eta PSOEk eta Podemosek gobernatzearen esperantza hegan. Egoera horretan kulunkatu da hainbatetan Espainiako Bigarren Trantsizioaren ideia. Baina modu harrigarrian dena kea bailitzan desagertu da.
Beti gelditzen da zirrikitu bat, ordea, alderdi espainiarrek itunetan beste alderdi batzuen beharra izatea, adibidez. Eman dira halako egoerak lehenago eta batez ere CiUk eta EAJk baliatu izan dituzte, bai PSOErekin eta bai PPrekin. Badoan legealdian 33 eserleku Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko eserleku abertzaleekin osatu dira. Orekak asko estutzen badira, erabakigarriak izan litezke.
Bost diputatu hautatuko dira Nafarroan eta bi UPN-PPrentzat izango dira, beste bi PSN eta Ahal Dugurentzat eta, inkesten arabera, azkena, oraingoz EH Bildurentzat. Oso posible da, hala ere, bosgarren hori koalizio soberanista eta Geroa Bairen artean lehiatzea. 2011n 7.000 boto gehiago atera zituen Amaiurrek, baina harrez gero behera egin du pixka bat, eta Geroa Baik Nafarroako Lehendakaritza du. Koldo Martinezek zer du aurka? Bera ez dela Uxue Barkos. Eta alde? Legebiltzarreko Geroa Bairen bozeramaile izateak ezagunago bihurtu duela.
Foru hauteskundeetan abertzaleen atzetik ibili ziren PSN eta Ahal Dugu oraingoan aurretik ibiliko dira seguruenik. Gauza bitxiak gerta litezke, esaterako, PPk eta Ciudadanosek ituna egiten badute UPNk Mariano Rajoyren alde egin beharko lukeela, bere bazkideak Hitzarmen Ekonomikoa ezabatuko lukeela adierazi duenean.
Nafarroaren berezitasunetakoa da foru gobernua sostengatzen duten lau indarrak elkarrekin aurkeztuko direla Senatura. Lautik hiru senatari eramango dituzte seguruenik, baina baditu bere arriskuak ere, adibidez maiatzean baino boto gutxiago eskuratzea. Oraingoan ere, Ciudadanosek boto mokadu handia kenduko bide dio UPN-PPri.
EAEn 18 diputatu hautatuko dira eta badirudi azken hauteskundeetako joera gailenduko dela: EAJ berdintsu aterako da edo akaso diputatu bat gehiagorekin (5etik 6ra); EH Bilduk behera egin dezake (6tik 5era); Ahal Duguk aurreikuspen oso ona du, inkesta gehienen arabera, 4 eserleku; eta PSE-EEk eta PPk beherantz jarraituko ei dute, nahiz eta hauteskunde hauek guztietatik aproposenak diren haiendako.
Ahal Duguri dagokionez, ikusi beharko da nola eragiten dion Roberto Uriarteren dimisio guztiz ezohikoak, batez ere hauteskundeen atarian eman zelako. PPk eta PSE-EEk ere jarraitzen dute beren emaitza txarrekin, baina gaitza da sinestea inkestek iragartzen dizkieten emaitza horren txarrak erdiestea (bina diputatu bakoitzak). Hala ere, Ahal Duguren emaitza onak ere hor daude eta batez ere PSOEri eragingo diotela dirudi. Ciudadanosek, aldiz, PPri –edo UPN-PPri– asko eragingo dio, nahiz eta ez zaion aurreikusten eserlekurik Hego Euskal Herrian.
Bestelako egoera zatekeen EAEn euskal gizarteko hainbat pertsona ezagunek uda aurretik deitu zuten ezkerreko hautagaitza batua aurrera atera izan balitz. EH Bildu, Ahal Dugu eta bestelako ezker txikiagoen batasunerako deia zen azken finean, maiatzeko udaletako bultzada baliatu eta, batez ere, ETAren ondorengo eszenatokian proiektu benetan berritzaile batekin sartzeko. Hori izango da euskal politikako etorkizun hurbil eta ertaineko erronketako bat, baina oraindik berde dago.
Nafarroan aldaketaren indarrak elkarrekin aurkezteko aukerarik ez zen argi plazaratu, Geroa Baik berehala agertu baitzuen bakarrik joateko borondatea. Hala ere, EAEn bezala, egon ziren ezkerreko indarrak biltzeko bi proposamen, baina Ahal Duguk uko egin zien eskaintzei eta, ondorioz, Izquierda-Ezkerrak ere bai. Azken hauek Herritarren Batasuna aurkeztu dute, baina haien siglak besterik ez daude hautagaitzaren atzean.
Estatuari begira, Katalunia izango da datorren legealdiko gune beroena. Urte bukaerarako oso posible da Junts Pel Sí-CUP korapiloa desblokeatzea, eta horrekin katalan eta espainiar legaltasun arteko lehen talka handia emango da. Kataluniari begira, gero eta gehiago dira pentsatzen dutenak Euskal Herrian ere beharko litzatekeela harekiko elkartasuna agertuko lukeen mobilizazio esanguratsu bat. Izango da aukerarik.
Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.
Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.
Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.
Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.
Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.
100 egun igaro dira Espainiako Estatuko hauteskundeak egin zirenetik, eta alderdi politikoetako ordezkariek ez dute gobernua osatzerik lortu. Abenduaren 20ko bozetatik akordioak erdiesteko ahaleginean jardun dute zenbait alderdik, batez ere, PSOEk.
Aurreikusita zegoen gisara, Pedro Sanchezek ez du lehen inbestidura saioan presidente izatea lortu; PSOEko hautagaiari ez zaio aski izan Ciudadanos eta Nueva Canarias alderdien babesa. Sanchezek gehiengo absolutua zuen beharrezko Gobernuko presidente izateko.
“Nahiko nuke Espainiar estatuak David Cameron eta Angela Merkelek egin dutena egin dezan, haiek barkamena eskatu dutelako Derryn 'Bloody Sunday' izenekoan eta nazien holokaustoan gertatutakoagatik", azaldu du Gasteizko alkateak.
PSOE barneko hautsak harrotu ditu Pedro Sanchez eta Albert Riveraren arteko akordioak. Alderdiko idazkari nagusiak asteartean iragarri zuen Ciudadanosekin bat egiteko erabakia, Espainiako gobernuko presidente izateko ahaleginean. Hala ere, Ciudadanosen babesa ez zaio aski, eta... [+]
Hauteskundeak errepikatzea da Espainiako Gobernuko presidenteak bere karguan mantentzeko daukan aukera bakarra. Kasu horretan litekeena da PPk Rajoy aurkeztu baino beste aukerarik ez izatea eta bide horretatik, Ciudadanosera ihes egindako botoen parte bat berreskuratuko balu,... [+]
Frank Underwood gupidagabearen hitzak dira honako hauek: “Neurriz kanpo baloratzen da demokrazia”. Trikimailu ugari erabilita eta hauteskundeetara aurkeztu gabe, AEBetako presidentziara iritsi ondotik esandakoak. House of Cards telesail zirraragarriko pasartea da... [+]
Haserre dago Don Felipe, eta ez daki disimulatzen. Espainia periferikoak haserretu du bere gorentasuna. Errege-etxean eta hark ordezkatzen duen Estatu-administrazioan, onartezina da periferia izatea berniz folklorikotik harago doan entitate soziologiko bat. Eta hori da Espainiak... [+]
Ez ginen asko izan Hego Euskal Herrian Podemosen garaipena iragarri genuenak. Inkestetatik haratago begiratu besterik ez zegoen, hauteskunde portaeraren serie historikoek eta kanpainaren bilakaerak erakusten zuten. Hegoaldean Pablo Iglesiasen alderdiak irabazi ez balu sorpresa... [+]
MURRIZKETEN hodeiek gero eta burrunba handiagoarekin iragartzen dute ekaitza Espainian. 2016an egin beharreko etxeko lanak dira Europar Batasunaren hizkuntzan. Noiz eta Espainiako ekonomia “krisia gainditzen ari denean” edo “EBn gehien hazten ari den... [+]
PPk irabazi ditu Espainiako hauteskunde orokorrak, baina gobernu berria eratzea ez zaio erraza suertatuko. Ciudadanosekin ez du babes nahikorik, eta PSOEk momentuz argi utzi du ez duela PPren gobernurik babestuko.