Mamu bat dabil Europan barrena, eskuin muturraren mamua. Ez da Frantziako arazoa soilik, oro har Europako herrialde askotan zabaltzen ari den fenomenoa da. Ezkerra jokoz kanpo dago. Klase apalek eta globalizazio kapitalistarengatik jipoituek geroz eta babes handiagoa ematen diote eskuin muturrari. Fronte Nazionalak (FN), Europako Parlamenturako hauteskundeetan bezala, Frantziako erregio hauteskundeak irabazi ditu lehenengo itzulian. Gauche divine guztia asaldatuta dago. Nola da posible hainbeste intolerantzia?
Globalizazioak desberdintasunen hazkundea ekarri du. Pobrezia pairatzen dutenentzat krisia ez da behin-behinekoa, bizimodu bat baizik. Aldiz, klase ertain-altuek eta ongizate estatuaren arrastoetako enplegu egonkor eta ondo ordainduak dituzten langileek ez dute krisiaren gordintasun osoa nabaritu. Ez dira gutxi asteburu bat Berlinen, zubi bat New Yorken eta oporrak Malaysian igarotzen dituztenak. Familia bakarreko etxebizitzetan eta auzo cooletako loftetan ez da ohikoa zure bizilagunek goizeko ordu bietan musika ozen jartzea. Hori bai multikulturalismo tolerantea praktikatzeaz harro daude, urrutitik noski. Burgesturiko ezkerrarentzat galdutako borroka omen da neoliberalismoari oldartzea, eta tira, berauei ez zaie hain gaizki joan, horregatik orain balore postmaterialista eta postmodernoetan sostengatzen dute ezkertiar ideologia. Ildo horretan, aniztasuna asko maite dute beraien eguneroko bizitzan espazio txikia okupatzen duen artean.
Esate baterako, unibertsitateko ikerlari edo enpresako teknikari etorkinekin duten harremana oso horizontala da, izan ere, etorkinen artean ere klaseak daude. Berriz, langile klaseko etorkin familiak auzo txiroetan eta bertako eskola publikoetan daude, urrun. Hori bai, burgesturiko ezkerrak irmoki kritikatuko du etorkinekin –diru laguntzengatik eta lanarengatik– lehiatzen diren beste langileen “kultura eta tolerantzia falta”. Urruti gelditzen zaie Marxek azaldutako ideia sinplea: langabetuak (eta orain etorkinak ere bai) dira burgesiaren ejertzitoa eskulanaren prezioa merkatzeko. Urrun daude errealitate horretatik, eta beraz, Marine Le Peni botoa ematen dietenei arrazista deitzen diete mespretxuz.
Eskualdez eskualde, Frantziako mapari begiratuta FNren indarrak korrelazio positiboa azaltzen du desberdintasun sozialekin, geroz eta pobrezia eta langabezia gehiago, hauteskundeetan orduan eta pisu handiagoa du FNk. Eskuin muturra langile, langabetu eta gazteen artean gain ordezkatuta dagoen artean, klase ertain-altuaren artean nabarmen dago azpi ordezkatua. Horregatik, Fronte Nazionalaren demonizazio sinpleak fenomenoa elikatzen du. Alde batetik, pentsamendu bakarra irmotzeko balio du: denok batu behar dugu mamuaren kontra, eta beraz, ezkerrak apo batzuk (asko) irentsi beharko ditu mamuari aurre egiteko. Bestalde, gauzak aldatzeko alternatiba bakar gisa FN geratzen da, egungo egoera sozioekonomikoari aurre egiteko pentsamendu kritikoa monopolizatuz.
Bitartean, alderdi arruntek belizismoa besarkatu eta FNren segurtasun agenda egikaritu egiten dute. Ezkerrak berriz, giza eskubideen eta tolerantziaren diskurtsoarekin saihestu egiten du FNren igoeraren atzean dagoen klase arazoa seinalatzea. FN biluzteko modurik eraginkorrena ezkerretik subiranotasuna berreskuratzeko proposamenak egitea da, aberastasunaren birbanaketaren beharra azpimarratuz eta antinperialismoaren eta bakezaletasunaren banderak berreskuratuz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]