Estatu Islamikoak nahi du kalifato zaharrera itzuli sare sozialen gainean

  • Estatu izan nahi lukeen egitura finkatzeko ahaleginean ari da EI Irak eta Sirian kontrolpean dauzkan eremuetan: otomanoen inperioaren ezaugarriak oroitarazten dituen kalifato bat, basailutza harremanetan oinarritua, eta aldi berean sare sozialen bidez komunikazioa erabiliz mugimendu sozial modernoenak bezain arin.

Al Nusra mugimenduko gudariak herritar baten nortasun agiria kontrolatzen Alepoko karriketan ipinitako ‘check point’ batean. Matxinoek kontrol gune ugariokin markatzen dute beren aginte sinbolikoa morrontza zor dieten herritarren eta egituren aurrean.
Al Nusra mugimenduko gudariak herritar baten nortasun agiria kontrolatzen Alepoko karriketan ipinitako ‘check point’ batean. Matxinoek kontrol gune ugariokin markatzen dute beren aginte sinbolikoa morrontza zor dieten herritarren eta egituren aurrean. North Country public radio

Hiru edo bost milioi jende bizi dira 2015eko abendu honetan Estatu Islamikoak Iraken eta Sirian kontrolpean dauzkan eremu zabaletan. Ikuskizun dago egituratze politiko berria ondoko hilabeteetan norantz bilakatuko den hura desegiteko potentzia handiek antolatu duten ofentsibaren sutan, baina dagoenekoz esperimentuak hartu du munduak kontutan hartzeko moduko gorpuzkera.

Matthieu Rey irakasle frantsesak azaldu du Estatu Islamikoak bereganatutako eremuetan antolatu duen egituraketa. Unibertsitateko doktore gaztea, arabiera ikasia, Europar Batasunaren diru-laguntzaz Udaberri Arabiarrak ikertzen dituen WAFAW programaren barruan aztertu du gaia, gero “Aux origines de l’Etat islamique” artikuluan laburbildu duena.

Mendebaldearen amesgaiztoa bilakatu denez, EIren ezaugarri batzuetan arakatu dute hemengo hedabideek bezala ikerlariek: basakeriaren erabilera, tximistaren abiadan hedatzeko ahalmena, Ekialde Hurbila hankaz gora jarri izana, mundu osoko gazteak erakartzea... Aldiz, Reyk erreparatu dio islamistek mugimenduaren izenean aldarrikatzen duten horrexi: estatu izaerari.

Hasteko, dio Reyk, askok uste dutenaren kontra EIk ez ditu leherrarazi bi estatu klasiko, ez behintzat mendebaldarrok estatutzat jo ohi ditugun horietako bi. Bai Siria eta bai Irak XX. mende bukaeratik zeuden estatu moduan gain behera etorriak.

Biak datoz baathismotik. 1960ko hamarkadan, deskolonizazio urte haietan, Sirian bezala Iraken agintea Baath mugimendu nazionalista arabiar sozialistak hartu zuen. 1970.erako bi mugimendu berezitan etsaituak zeuden. Irak eta Iranen arteko gerra odoltsuak are gehiago urrundu zituen elkarrengandik, Siriak Iranen alde jokatuz.

Baina bietan, Matthieu Reyk elkarrizketatu dituen adituen arabera, agintari nagusiek antzeko jokabidez usteldu zituzten hasierako estatu moderno aurrerazale itxaropen haiek.

1970tik 1990 artean bi sistema politikoek instituzio bihurtu zuten ez-egonkortasun politikoa, suntsituz aurre egin ziezaieketen antolaketa politiko eta sozial oro. Saddam Husseinek Iraken eta Jafez al Assadek Sirian agintea beren pertsonengan zentralizatu zuten, fideltasun pertsonala ezarriz gizartean aurrera egiteko edo hondoratzeko lege. Ordainetan nork bere herrialdea taxuz egituratu gabe laga zuten.

Iraken apokalipsia lehertu zen  2003an AEBek inbaditu zutenean; Sirian 2011n herritarren matxinada lehertu eta laster gerra zibil bihurtzean. Estatu Islamiarra 2004an agertu zen Iraken, aurrez indarra hartzen ari ziren tribuen egiturak beretzako baliatuz. Baina David Petraeus jeneral amerikarraren estrategiak lortu zuen hura menderatzea. 2009rako Irakeko matxinada kontrolpean zeukatela uste izanda, Nuri al Maliki xiita agintean jarrita 2012ran AEBetako armada Iraketik irteten hasi zen. EIren bigarren erasoa antolatuko du Abu Bakr al Baghdadik eta berehala Siriara zabalduko.

Basailutzan antolatu  egitura anitza  

Matxinoei antzeko moduan erantzun diete Bagdadeko eta Damaskoko gobernuek: polizia eta armada erretiratu kontrolatzeko nekezak diren eremuetatik, disidentzia bihurtu barneko etsai, herritar multzo osoak kriminalizatu...

Justu horrek eman dio hauspoa Estatu Islamikoari, eskueran utziz gizarte atal osoak, lur eremu aginterik gabekoak. Eta 2013ko apirilaren 9an Irak eta Siriako Estatu Islamikoa ofizialdu zuen. Baina nola ari da estatu hori gorpuzten?

Hasteko, lurraldea kontrolatuz itzal egingo dion edozein aginte kanporatuta. Horretarako lurralde osoa dago check point kontrolez josia. Barneko poliziarik ezean, EIk kontrol horien bidez gainbegiratzen ditu jende eta salgaien trafikoak, Estatuaren ikur sinboliko ere badirelarik.

Baina kanpora begirako mugarri garbirik ez du Estatu Islamikoak. Ahalegin militarra etsaiak menderatu eta eremuak konkistatzean datzan arren, eten gabe aldatzen dira fronteak eta talde txikien arteko aliantzak, muga fisikoak ezartzea zaila da. Bestalde, EIk ez du nazioartearen onarpenik bilatzen, arerioen kontrako borrokak definitzen du. Baina Abu Bakr al Baghdadik agintzen duenetik, EIk bere menpe hartuei basailutza aitormena eskatzen die. Erdi aroa edo otomanoen inperioa berpiztu balira bezala, bideoek erakusten dituzte konkistatuko herrietako buruzagiak eta herritarrak banan bana agintariekiko morrontza onartzeko erritua betetzen.

Basailutza harreman honek betekizunak ematen dizkie bi aldeei, eta egokitzen da lekuan lekuko ezaugarrietara kasuistika zabalean. Adibidez, Deir el Zur hiri inguruetan Siriako Armada Askeko jeneral batek dilema hau zeukan: edo EIren kontrako borrokan segi galtzera kondenatuta, edo morrontza aitortu EIri. Jeneralak basailutza pertsonalki onartu zuen, kolpe berean EIren lekuko ordezkari bihurtuz.

Aldiz, Alepo inguruetan Ahrar al Sham mugimendukoak ziren gudari batzuek kalifa berriari obeditzea egin zioten zin, azken erasoan beren estatu goren osoa akabatu ostean. “EI –dio Matthieu Reyk– sare malgu bat da, bere geometria aldakorrean taldeek menpekotasuna edo obeditzea aitortzen dute, eta ordainetan eskubide multzo baten jabe egiten dira”. Zentroaren kontrola badirudi lausoagoa dela landa eremuetan, zurrunagoa hiriguneetan. Buruzagitzak gerra betean eguneroko bizitzako beharrak segurtatzearekin nahiko lan duenez, lekuko erakundeek sarritan lehen bezalatsu funtzionatzen segitzen dute, auzitegiek esate baterako.

EI zentralaren diru sarrerei dagokienez, ezaguna da horiek eskuratzen dituela lehengaien salmentatik –petrolioa batik bat–, eguneroko salgaien zergetatik eta gerrako harrapakinetatik.

Hala ere, estatu egituren eskema honek oroitarazten digun arren otomanoen inperioa, EIri munduan oihartzun izugarria eman dion komunikazioa marketin oso moderno batekin antolatuta dago. Zenbait ataletan, EIk sortzen duen komunikazioak antza gehiago dauka Gobernuz Kanpoko Erakunde baten estiloarekin, talde lokal bakoitza bere propaganda sortzen, denak elkarri oihartzun eginez sare sozialen ereduan…

Horra EI zango bat duela antzinako basailu harremanetan jarria eta bestea bai forman eta bai diskurtsoan ekintza publiko postmoderno bat sustatzen duen komunikazio txit berritzailean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu Islamikoa
Ertzaintzaren txosten sekretu baten arabera Aznarrek Espainiako Inteligentzia Zerbitzuari eskatu zion ETA M11ko atentatuei lotzeko

El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]


2024-01-29 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
“Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori”

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


2022-02-22 | Itxaro Borda
Salah

Irakurleak badaki 2015eko Parisko atentatu izugarrien auzia hurbiletik segitzen dudala, eskura dauzkadan prentsa baliabideei esker. 130 herritarren herioa eragin zuten komandoetatik bizirik ateratako kide bakarra Salah Abdeslam izan zen eta bere bizkar datza justizia egin... [+]


2022-01-28 | Aitor Aspuru Saez
Ehunka hildako utzi ditu jihadistak askatu asmoz Estatu Islamikoak espetxe bati eginiko erasoak

Urtarrilaren 20an Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioaren menpe dagoen Hasake hiriko espetxeari eraso diote auto suizidekin, milaka islamista askatzeko. YPGk kontrola berreskuratu arren, tiroketek jarraitzen dute, Daex-eko zenbait kide ezkutatu baita.


Generalitatetik 2017ko atentatuen inguruan gertatutakoa argitzeko exijituko zaio Espainiako Gobernuari

Jose Manuel Villarejo espainiar polizia ohiak adierazi ostean Espainiako inteligentzia zerbitzuek 2017ko atentatuak gerta zitezen utzi zutela, Kataluniako Gobernuak zer gertatu zen ikertzeko exijituko dio Espainiako Gobernuari. Halakorik egin ezean, auzia nazioarteko... [+]


2015ean Frantzian egondako atentatu yihadisten inguruko epaiketa hasiko da asteazkenean

Parisen eta Saint-Denisen egindako atentatuetan 130 lagun hil eta 400 zauritu zituen Estatu Islamikoak (EI). Irailaren 8an hasiko da hogei akusaturen aurkako epaiketa, eta zortzi hilabete iraungo du. Hamaika akusaturi biziarteko zigorra ezarri nahi diete.


Dozenaka hil eta 150 bat pertsona zauritu ditu Estatu Islamikoak Kabulen, ebakuazioen erdian

Estatu Islamikoaren Afganistango atalak bere gain hartu ditu ostegunean aireportuan eta bi kilometrora dagoen hotel batean egondako atentatuak. Ebakuazioak aurrera doaz, baina asteartean bukatuko dira. Atzerriko indarrek herrialdea utziko dute talibanek mehatxupean emandako... [+]


Talibanek Afganistanen gaineko kontrola hartu dute

Igandean Kabul hiriburua konkistatu zuten matxinoek. Datozen egunetan iragarriko dute Afganistango Emirerri Islamikoa. Ihes egin nahi duten herritarrak aireportuetan pilatu dira baina momentuz ez dute inor ebakuatu. Kabulgo aireportuan bost hildako egon dira.


2021-02-03 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


2020-12-09 | Aitor Aspuru Saez
Ersin Çelic eta Diyar Hesso zinema zuzendariak
“Turkiarentzat krimena da pelikula hau existitze hutsa”

Ersin Çelic eta Diyar Hesso dira Askatasunaren alde filmaren zuzendaria eta ekoizlea, hurrenez hurren. Valentziako Mostran Bronze saria jaso ostean, Euskal Herrian proiektatu dute azaroaren hasieran eta politika, gerra eta erresistentzia uztartzen dituen proiektuaren... [+]


2020-11-03 | ARGIA
Gutxienez lau lagun hil dira Vienako tiroketan

Azaroaren 2ko gauean Austriako hiriburuaren erdialdean gertatu da erasoa. Erasotzaile bat hil du poliziak, eta Austriako Barne ministerioak jakitera eman duenez "Estatu Islamikoaren aldekoa" zen. "Eraso terroristatzat" jo du tiroketa Austriako Gobernuak.


2020-09-03 | Mikel Eizagirre
Charlie Hebdoren aurkako atentatuaren epaiketa hasi da

Bost urteko ikerketaren ostean, Parisko Epaitegi Judizialak ustez erasoan lagundu zuten hamalau lagun epaituko ditu. Bien bitartean, adierazpen askatasunaren inguruko eztabaida berpiztu da Frantziako Estatuan.


2020-08-20 | Mikel Eizagirre
Hauteskundeak “arrazoizko epean” ospatzea aurreikusten dute Maliko altxamendu militarraren buruek

Ibrahim Bubacar Keita Maliko presidentea dimititzera derrigortu dute. Herrialdean aspaldian protesta gogorrak ari ziren ematen krisi ekonomiko larria dela eta.


2020-07-14 | Mikel Eizagirre
Bi lagun atxilotu dituzte Mossoek Bartzelonan, jihadismoaren aurkako operazioan

Barceloneta auzoko zenbait etxetan sartu dira Mossoak goizeko seiretan.


2020-03-25 | ARGIA
Hamaika hildako eta hainbat zauritu Estatu Islamikoak Afganistanen egindako atentatuan

Kabuleko sij gutxiengo erlijiosoaren tenplu bati tiroka eraso egin dio Estatu Islamikoak, sinestunak goizeko otoitzerako batu direnean. Afganistango segurtasun indarrek tiroketan parte hartu duten hiru yihadistetako bat hil dute.


Eguneraketa berriak daude