Pasa den larunbatean, Aitzina Iparraldeko gazte mugimenduak kontzertuak antolatu zituen Hazparneko Ttattola gaztetxean. Bertan, 2zio taldea aurkitzen zen.
Nahiz eta han ez izan, haien ikusteko aukera izan dut pasa den hilabeteetan. 2015 honetako irailean atera daukute bigarren diskoa: Bideak. Eta geroztik kontzertuz kontzertu ibili zaizkigu.
Pertsonalki ez naiz biziki rapzalea. Baina euskal rapa geroz eta gehiago gustatzen zait, sustut 2ziorena egia erran. Rapean hitzek duten lekua biziki inportantea da, eta euskaraz direnez, gehiago hunkitzen naute. Horrez gain, 2zioren idazkera ederra da; hitzak “xuxenak” dira, neurri onetan kantatuak… Buruan errazki sartzen dira. Eta kontzertuetan ahotik ateratzen.
Beraz! 2zio! Hiru tipo eszena gainean. Gibelean, sample ta scratchetan, Jo. Honek ditu haien musikak sortzen, eta zuzenean berriz botatzen, zkratxatzen. Rapeatzen du baita ere, hitzen inportantzia azpimarratuz.
Eszena aitzinean, Gorka eta Odei, biak rapeatzen. Haien lana perfektuki betetzen dute. Xuxen (bai! Rapeatzea ez da mintzatzea! Nota batzu badira!) erritmoan, oholtza okupatzen dute espazio guziak erabiliz. Bien ahotsak tonu apaletan kokatzen dira, eta horrek lasaitasun natural bat ekartzen du. Ez da rap ahots gora agresibo horietarik.
Publikoan, jendea ikus entzunari behatzen, begi eta belarriak aitzinerat zkotxaturik; eszena gaineko argiek deitzen gaituzte, eta soinua… min egiten dit horren idazteak… baina bai, ikaragarria da!
Min, ordenagailuak baino intsrumentuak nahiago baititut oholtzetan. Baina hala da, 2zioren musika ultra indartsua da (estilo horretan aurkitzen den musika bezala azken finean), baxuak ultra baxu dira, elementu perkusiboak ultra perkusibo… ez naiz luzatzen, ulertu nauzue!
Arazo izpirik gabe, erraza da kontzertuan sartzea, naturalki janzten da kaputxa!
Orain arte egin dituzten bi diskoetatik aukeratu kantuak eskaintzen dauzkigute zuzenekoetan.
Kontzertuan, biziki plazergarria da hitzak ezagutzen direlarik haiekin rapeatzea. Plazer hartzen dut haien hitzekin; gai orokorrez gain, urrunago doa taldea, gaur egungo munduari merezi zaizkion kritikak emanez. Eta onartuz gu ere mundu honen parte girela.
“Hibernazio–latz honi–emazkiok–zor–zaizkion–akzioak, fikzioa–gure errealitatearen–bizio bilakatu aitzin!” Horrelako esaldiak sortuz, kontzertutik sartu naiz etxerat!
Hara! Ene artikulua horretan bukatzen da! Azken esaldi bat hala ere bukatu aitzin; berrikitan agertu zaukun “euskal–musika–…–” eztabaidari, hori gehitu nahi nuke: “Lasai! Oraindik talde onak badira Euskal Herrian!”.
Eta 2zio haietako bat da.
Abenduak 18, Anoetako gaztetxean
Abenduak 26, Gasteizko gaztetxean
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.