Espainiako hauteskundeak ez datoz iragan maiatzean aurreikusten ziren moduan, ez espainiarrentzat, ez euskaldunentzat. Ekainean udalak eratu zirenean, PP kanporatzea egiazko aukera gisa ikusi zen. Ezkerreko fronte zabalen esperientziak aldaketaren aukera gizendu zuen. Madril eta Bartzelonan posible izan bazen, zergatik ez Espainian?
Eskuinak beti ikasten du azkar eta gainera bitarteko asko ditu. Nor elikatu behar da PP gainbehera badabil? Katalan independentistei El Cid Campeadorren ezpatarekin aurre egiten dien Albert Rivera eta Ciutadans, horra aukera on bat. Pentsatu eta egin, horra Podemos eskuindarra. Botere ekonomiko handiei ez die halako axolarik Rajoy edo Rivera den, ezta gehiegi Sanchez bada ere. Iglesiasek urduri jartzen ditu, ordea. Baina dagoeneko gutxi. Ezusteko handirik ez bada, Podemosen eta PSOEren emaitzek ez dute emango PP eta Ciudadanos gainditzeko beste.
Euskal Herritik begiratuta, aldaketaren egarriz, esperantza apur bat egin izan dugu: bakeari behingoz ate bat irekitzeko, LOMCE bazterreratzeko, lan erreforma gehiago saihesteko, gerra abentura berriei uko egiteko, Katalunian negoziaziorako ate bat ireki dadin…
Bada ez, denak adierazten du gai horietako askok PPren eta Ciudadanosen itun-harresiarekin egingo dutela topo. Hauek gainditzeko esperantza gutxi da, baina gehiengo osoa lortu ezean, izan daiteke periferiako botoak oraingoan ere erabakigarri bihurtzea.
Euskal Herriko emaitzei begira PPk eta PSOEk beti dute uzta hobea Espainiako orokorretan Euskal Herrikoetan baino, baina inkestek oraingoan ez dizkiete emaitza onak ematen. Joerak ere ez. Azken 20 urteetako emaitzarik txarrena eskuratu zuten 2011n. PSOEk 5 eserleku lortu zituen Hego Euskal Herrian, 4 EAEn eta 1 Nafarroan. PPk EAEn 3 eta UPN-PPk 2 Nafarroan. Nafarroan eutsiko diote seguruenik, baina EAEn ez dago batere argi: CISeko sondeoak 2 eserleku ematen dizkio PPri eta beste 1 edo 2 PSE-EEri. Gainbeheran datoz biak, baina ez da erraza irudikatzea zartakoa hainbestekoa izan daitekeenik. Espainian aparretan dabilen Ciudadanosekin, aldiz, inkesta gehienak bat datoz: ez du eserlekurik lortuko.
Euskal Herria desberdina da, Ciudadanosek ez, baina Ahal Duguk bai. Bost eserleku aurreikusi dizkio CISeko inkestak, lau EAEn eta bat Nafarroan. Roberto Uriarteren dimisio eta guzti halako emaitzak lortuz gero, oso onak lirateke. Nafarroan CISek ez du diputaturik ikusten Geroa Bairentzat (Koldo Martinez). Oso posible da, hala ere, eserleku hori lehian ibiltzea EH Bildu eta Ahal Dugurekin.
EAJri eta Bilduri ere 2011n emaitzen antzekoak iragarri dizkiote hainbat inkestek. EAJk hala espero du (5 eserleku), baina EH Bildu pozarren legoke 6 eserleku lortuko balitu (2011n 7). Gehitxo dirudi, batez ere Ahal Dugu hor dagoela ikusita.
Siglak batuta edo bakarka gehiago? Politikan sarri egiten den galdera da eta oraingoan Nafarroak erantzun beharko du, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak zerrenda bateratua osatu baitute Senaturako. Lehia izango dute UPN eta PPrekin, baina maiatzeko hauteskundeetako datuekin erkatuz gero, gobernuko indarrek aise irabazi beharko lukete (Aldaketa 160.352 boto / UPN-PP 105.994). Esperimentua borobilduko zuketen Kongresurako ere elkarrekin joan izan balira, baina Geroa Bai eta Ahal Duguk hasieratik adierazi zuten bakarka joango zirela. Indar handietatik EH Bildu izan zen aukera horri ateak zabaldu zizkion bakarra.
EAEn ere hala izan zen. Hainbat pertsona ezagunek ezkerreko hautagaitza bateratua eratzeko proposamena ez zen aurrera atera, baina oraingoan ere EH Bilduk agertu zuen proposamenarekiko interes handiena. Ez da harritzekoa: batetik, ez du erraza 2011n eta 2012an erdietsitako emaitzei eustea; bestetik, etorkizuneko begirada ezkerreko indarren aliantzan edo indar metaketan du, bai alternatiba instituzionalari begira, bai garapen sozial eta nazionalari so. Barne erronkak, ordea, ez dira makalak, alderdien koalizioaren egungo egituratik beste batera igaroko baita. Gaur egun, sozialdemokraziatik, antikapitalismo zorrotzeraino biltzen du; eroso bizi diren klase ertaineko sektore zabaletatik krisiak ondo jotako bozemaileetara. ETAren ondorengo aro hasi berrian, ez du samurra izango horri guztiari koherentziaz eta batasunez eustea.
Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.
Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.
Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.
Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.
Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.
100 egun igaro dira Espainiako Estatuko hauteskundeak egin zirenetik, eta alderdi politikoetako ordezkariek ez dute gobernua osatzerik lortu. Abenduaren 20ko bozetatik akordioak erdiesteko ahaleginean jardun dute zenbait alderdik, batez ere, PSOEk.
Aurreikusita zegoen gisara, Pedro Sanchezek ez du lehen inbestidura saioan presidente izatea lortu; PSOEko hautagaiari ez zaio aski izan Ciudadanos eta Nueva Canarias alderdien babesa. Sanchezek gehiengo absolutua zuen beharrezko Gobernuko presidente izateko.
“Nahiko nuke Espainiar estatuak David Cameron eta Angela Merkelek egin dutena egin dezan, haiek barkamena eskatu dutelako Derryn 'Bloody Sunday' izenekoan eta nazien holokaustoan gertatutakoagatik", azaldu du Gasteizko alkateak.
PSOE barneko hautsak harrotu ditu Pedro Sanchez eta Albert Riveraren arteko akordioak. Alderdiko idazkari nagusiak asteartean iragarri zuen Ciudadanosekin bat egiteko erabakia, Espainiako gobernuko presidente izateko ahaleginean. Hala ere, Ciudadanosen babesa ez zaio aski, eta... [+]
Hauteskundeak errepikatzea da Espainiako Gobernuko presidenteak bere karguan mantentzeko daukan aukera bakarra. Kasu horretan litekeena da PPk Rajoy aurkeztu baino beste aukerarik ez izatea eta bide horretatik, Ciudadanosera ihes egindako botoen parte bat berreskuratuko balu,... [+]
Frank Underwood gupidagabearen hitzak dira honako hauek: “Neurriz kanpo baloratzen da demokrazia”. Trikimailu ugari erabilita eta hauteskundeetara aurkeztu gabe, AEBetako presidentziara iritsi ondotik esandakoak. House of Cards telesail zirraragarriko pasartea da... [+]
Haserre dago Don Felipe, eta ez daki disimulatzen. Espainia periferikoak haserretu du bere gorentasuna. Errege-etxean eta hark ordezkatzen duen Estatu-administrazioan, onartezina da periferia izatea berniz folklorikotik harago doan entitate soziologiko bat. Eta hori da Espainiak... [+]
Ez ginen asko izan Hego Euskal Herrian Podemosen garaipena iragarri genuenak. Inkestetatik haratago begiratu besterik ez zegoen, hauteskunde portaeraren serie historikoek eta kanpainaren bilakaerak erakusten zuten. Hegoaldean Pablo Iglesiasen alderdiak irabazi ez balu sorpresa... [+]
MURRIZKETEN hodeiek gero eta burrunba handiagoarekin iragartzen dute ekaitza Espainian. 2016an egin beharreko etxeko lanak dira Europar Batasunaren hizkuntzan. Noiz eta Espainiako ekonomia “krisia gainditzen ari denean” edo “EBn gehien hazten ari den... [+]
PPk irabazi ditu Espainiako hauteskunde orokorrak, baina gobernu berria eratzea ez zaio erraza suertatuko. Ciudadanosekin ez du babes nahikorik, eta PSOEk momentuz argi utzi du ez duela PPren gobernurik babestuko.