Katalunian frackinga debekatu ez duten arren, ia ezinezkoa da zulaketa baimenak lortzea. Horren erantzuleetako bat Aturem Fracking plataforma da. Marc August Muntanya taldeko bozeramaileetako batek azaldu digunez, egun batetik bestera mehatxuarekin topo egin zuten parez pare; politikariei egindako presioari esker, zulaketa asmoak bertan behera utzi eta Kataluniako hirigintza-araudia aldatu zuten. Hala ere, mehatxua ez da guztiz desagertu Muntanyaren ustean.
Euskal Herrian frackingaren arriskuak ezagutzen ditugu. Katalunian, zehazki, zeintzuk dira frackingak dituen arriskuak?
Frackingak arrisku handiagoak eduki ditzake eskualde batzuetan, baina argi dugu ez dela tokian tokiko kontua. Fracking Ez plataformak erabilitako leloa gure egiten dugu: “Ez hemen, ez inon”. Basakeria honen aurka lanean dihardugun guztion elkarlana ezinbestekoa da.
Mendiak zulatzeko arrisku handienak Gironan daudela salatu duzue behin baino gehiagotan. Zer dago bertan Kataluniako beste eremuetan ez dagoena?
Arrisku handiena Riudaura herrian dago [bertakoa da Muntanya]. 60ko hamarkadan 600 bat biztanle zituen Riudaurak, baina petrolioa ateratzeko bost dorre zeuden, herritar guztiei kalte egiten zietenak. Frankismoa amaitzear zegoela proiektu gehiago zeuden martxan, 80ko hamarkadan bertan behera gelditu zirenak. Bazirudien ez zegoela mehatxurik, baina orain dela urte batzuk gure mendietan eta gure etxe azpian petrolioa zegoela argitaratzen hasi ziren komunikabideak. Ez dakigu nondik lortu zuten informazioa; geologoen ustez, oso petrolio gutxi dago Riudauran eta Girona osoan.
Hainbeste ikerketaren ostean, Katalunian frackingaren atzean nor dagoen agerian uztea lortu duzue zuek.
Gureak eta bi egin behar izan genituen.Eta hala ere, hainbeste urteren ostean, oraindik ez dakigu ziur nor dagoen atzean. Gure kasuan, Riudauran, Teredo Oils izeneko enpresa batek eskatu zuen baimena. Madrilen bulegoa zuen enpresa txikia zen, 3.000 euro baino gutxiagoko kapital soziala zuena. Ikertu eta Montero Energy-rekin loturak topatu genizkion Teredo Oils-i.
Orain pare bat urte-edo oso egun nahasiak izan zenituzten Riudauran eta alboko herrietan. Bazirudien berehala zulatzen hasiko zirela.
Egun batetik bestera zuhaitzetan markak ikusten hasi ginen. Bazirudien zulatzen hastekotan zeudela. Presa handia geneukanez, lanean hasi ginen; zenbait herritako batzarretan ia biztanle guztiek parte hartu zuten. Zaharrenek zaintza lanak egiten zituzten eguneko 24 orduetan, zulatzen hasten ez uzteko. Oso harro nago egindako lanaz, ez soilik frackinga ia debekatu delako, baizik eta antolakuntza irakasgai bat eman genuelako. Ideologia eta pentsamendu politiko oso ezberdina zuten 15 urteko gazteek eta 80 urteko aitona-amonek elkarrekin erabakiak hartzen zituzten asanbladetan.
Haustura hidraulikoa debekatzea lortu ez duzuen arren, hirigintza-araudia aldarazi duzue. Nolakoa izan zen horrainoko prozesua?
Bost pausotan laburbilduko nuke. Lehenik alderdi politikoekin bildu ginen herrietan. Ideologiak ideologia, inork ez zuen frackingik nahi. Herritar asko militanteak dira, eta beren alderdietako zuzendaritzei presio egin zieten prozesua gelditzeko. Ondoren batzorde bat sortu zen Kataluniako Parlamentuan, CUPek bultzatuta. Alderdi guztiak izan ziren bertan, nahiz eta denek ez zuten argi zer jarrera hartuko zuten. Guk argi genuen behintzat ERC, ICV eta CUP gure alde zeudela. Hirugarrenik, batzordearen lehenengo erabakia etorri zen: baimenak debekatzea. Ezin izango zen ikerketarik egin, eta beraz zulorik ere ez. Debekua justifikatzeko, “arrisku” hitza erabili zuen batzordeak. Laugarren urratsa frackingaren debekua eskatzea izan zen, baina hori oso zaila da eta orduan ez zen aurrera atera. Hala ere, baliteke hurrengo legealdian frackinga behin betiko debekatzea. Azkenik, hirigintza-araudia goitik behera moldatu zen. Aldaketaren ondorioz, enpresentzat oso zaila da Katalunian haustura hidraulikoa erabiltzea.
Mehatxuak oraindik badirauela uler daiteke zure hitzetan.
Bai, noski. Hasteko, frackinga ez dago guztiz debekatuta. Ia ezinezkoa da teknika erabiltzea, baina “ia” hori ezabatu nahi dugu. Eta bestalde, enpresen eta enpresarien indarra ikusi dugu: lurra mugitzeko gai diren moduan, bulegoetan legea goitik behera aldatzeko gai dira.
EAEn Herri Ekimen Legegilea jarri zuen martxan Fracking Ez plataformak, eta sinadura bilketaren ostean, frackinga debekatzeko eskaria Gasteizko Parlamentuan sartu zen. Katalunian, aldiz, ez da horrela izan.
Denbora izan bagenu, gustatuko zitzaidan halako bat martxan jarri izana. Baina gure egoera oso larria zen, ez genuen denborarik sinadura bilketari ekiteko. Ezberdina zen, baina gure herria defendatzeagatik edozer egiteko prest geunden, baita gure alderdietako politikariekin formak galtzeko prest ere. Eta hala izan zen: formak galdu genituen presioa egiten ari ginenean, onartzen dut. Emaitza ikusita, ez naiz damutzen.
Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]
Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]
Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]
Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
“Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.
Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]