Sizilia, 1860. Giuseppe Garibaldik (1807-1882) eta haren mila gudariek uhartea mendean hartu eta, hala, Bi Sizilietako Erresuma deuseztatu zuten. Hau da, mila ator gorrik armada borboitar askoz indartsuagoa menderatu zuten. Halako balentria Italiaren batasunaren pasarte heroikoenetakoa izan zen askorentzat. Baina beste zenbaitek laguntza estraofizialari egotzi diote txikiak handia jan izana; uharteko zenbait talde armatuk Garibaldirekin bat egin zuten borboitarren aurka.
Talde horiek Siziliako lur jabe handien soldatapeko kideek osatzen zituzten, jauntxoaren interesak defendatzeko eta patrikak betetzeko indarkeria, estortsioa eta mehatxua erabili ohi zutenak. Garibaldiren gudarietako batek, Ippolito Nievok, hauxe idatzi zion Bice Melzi Gobio lehengusinari Marsalan sartu eta hilabete eskasera: “Hemen iraultza apala izan da beti edo, hobe esanda, ez da inoiz existitu”. Ez latifundistak ez haien soldatapekoak ez zituen Garibaldiren kausak bultzatzen. Berez, Frantzisko II.a erregearen gobernua nahiko permisiboa zen talde horien legez kanpoko jarduerekin, betiere kontrolpean zituztela eta haien sarea zabalduko ez zela ziurtatuta. Eta Siziliako jauntxo edo capo-ak egoerei zukua ateratzeko sena zutela erakusten hasi ziren.
Borboitarrak egotzita, Garibaldik ez zuen botere hutsunea betetzeko lana beretzat hartu. Buruzagiak Erroma zuen jomuga, eta tropa frantziarrek defendatzen zuten Vatikanoa hartzea erabaki zuen. Baina Piamonteko errege Viktor Emanuelek ez zuen gatazka korapilatzerik nahi; Aita Santua eta Frantzia nahasita, ordura arte lortutakoa galtzeko beldur zen. Eta Garibaldiren erasoa geldiarazi zuen. Buruzagi militarrak men egin zuen, eta Viktor Emanuel II.a Italiako erregetzat aitortu zuen 1860ko urriaren 26an.
Giuseppe Carlo Marino historialari siziliarrak Storia della Mafia (1998) lanean dionez, Garibaldi “ez zen fin ibili jarraitzaile siziliarren dohain moralak eta aurrekari moralak aukeratzean”. Eta Sizilia jarraitzaile horien eskuetan utzi zuen.
Urte gutxian mesede, izu eta eragin sarea hedatu zuten uharteko eliza, udal eta negozioetan. XIX. mendea amaitu baino lehen Siziliako Mafia ondo antolatutako egitura zen, eta lehen kolpe entzutetsua jo zuen, 1893ko otsailaren lehenean, Emanuele Notarbartolo bankari eta politikaria hil zuenean. Italia jaioberrian cosa nostra lehen pausoak ematen hasi zen.
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]
Knustrup (Danimarka), 1546ko abenduaren 15a. Tycho Brahe astronomoa jaio zen. Besteak beste, Kopernikoren Ilargiari buruzko teoria hobetu zuen, errefrakzioei buruzko lehen taula osatu zuen eta Johannes Keplerren irakaslea izan zen.
Beraz, astronomiaren alorrean egindako... [+]
Frankfurt (Alemania), 1901. Alois Alzheimer psikiatra eta neurologoak Auguste Deter pazientea ikusi zuen lehen aldiz. 51 urteko etxekoandre alemaniarra kasu arraroa zen. "Pazientea eserita dago eta babesgabe dirudi" jaso zuen Alzheimerrek idatziz: "Nola duzu... [+]
Londres, 1914ko martxoaren 10a. Mary Raleigh Rochardson (1889-1961) sufragista eta WSPUko kidea National Galleryra sartu zen, soinekoan laban bat gordeta zuela. Diego Velazquezen Ispiluko venus ezagunaren parera iritsi zenean, mihisea zazpi aldiz sastakatu zuen, guardiek... [+]
Paris, 1847ko martxoa. Gau batez, Café des Ambassadeurs lokal ezagunean musika zuzenean jotzen ari ziren, beste hainbatetan bezala. Entzuleen artean Ernest Bourget, Paul Henrion eta Victor Parizot zeuden, hirurak musikariak, beren sormen lanaz bizitzeko borrokan ari... [+]
Londres, 1823ko martxoaren 21a. Billy Waters kale abeslari, biolin jotzaile, dantzari eta aktore herrena hil zen St Giles auzoko benefizentzia etxean, 44-45 urte zituela.
Stockholm (Suedia) 1896. Hilma Af Klint (1862-1944) margolariak eta beste lau lagun artistek boskote bat osatu zuten espiritismo saioak egiteko. Saio horietan oinarrituta, idazketa eta pintura automatikoan jarduten zuten taldekideek. Handik urte batzuetara, Klintek... [+]
Frantziar Iraultzan Luis XVI.a gillotinatik Maria Antonieta baino lehenago pasa arren, austriar artxidukesaren lepoa eskatzen lehenago hasi ziren. Zergatik ordea?
Azaroaren 20an dira 160 Altzoko Handiak agur esan ziola munduari, bere hezur handi eta guzti. Europako oholtza dirdiratsuetan itzulia egin zuen gizonkoteak sortetxean amaitu zuen umil, Altzo Azpiko Ipintza Haundi baserrian. Gero, bere oroimena ahozko istorio eta idatzizko... [+]
1791ko abuztuan mundua astindu zuen iraultza batek. Eta ez zen Europan gertatu. Esklabotzan oinarrituriko sistema ekonomiko kolonial atlantiarra hankaz gora jarri zuten milaka beltzek Saint-Domingue uhartean: hainbat urtetako borrokaren ostean Haiti herrialde librea sortu zuten... [+]
1815eko ekainean, Napoleonek azken eta behin betiko porrot militarra izan zuen Waterlooko guduan. Baina Napoleonek ez zituen sekula udalerri hartako lurrak zapaldu.
Longwood, Santa Helena uhartea, 1821eko apirilaren 16an. Erbestealdian zela eta hil baino bizpahiru aste lehenago, Napoleon Bonapartek azken nahia erantsi zion bere testamentuari: Parisen ehortzi zezaten nahi zuen, “Sena ibaiaren ertzean, hainbeste maitatu dudan frantziar... [+]