"Patrika beteta duen ergel bat bezala bizitzea izan zen gure eredua"

  • Soziologoa. Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakaslea. Ladinamo kolektiboaren sortzaileetakoa. Bi saiakera idatzi ditu: Sociofobia, aldaketa politikoa aztertzen duena utopia digitalaren garaian; eta Capitalismo canalla, kapitalismoari buruzko historia pertsonal bat, literaturan barrena.

“Kontua da ea krisitik ateratzeko kapaz izango garen.  Eta ateratzekotan, ez dugu sinetsi behar gure aurrean aukera ugari izango dugula”.
“Kontua da ea krisitik ateratzeko kapaz izango garen. Eta ateratzekotan, ez dugu sinetsi behar gure aurrean aukera ugari izango dugula”.

Jada ez dago hiritarrik; kontsumitzaileak gara.

Eta erosketa zerrendak definitzen gaitu. Gure bizitza sozial guztia harreman komertzialen mende dago. Egia da ia gizarte guztiek ezagutu dutela komertzioa, baina gizabanakoen arteko bizitzan oso pisu mugatua duen errealitate gisa. Azken hamarkadetan, aldiz, kontsumo modu sofistikatuak agertu dira, gure izaera egituratzen dutenak: aldagarriak diren lehentasun multzo baten emaitza gara.  

Komunikazio teknologiak dira horren paradigma?

Kontsumismo mota osatuena dira. Konprometitzen ez gaituzten aukerak eskaintzen dizkigute. Beste aukera batzuek konprometitu egiten gaituzte: nahi duzunean abandona ezin daitezkeen erlazioak, familia, lagun, elkarte, sindikatu, alderdi politiko; ikuspuntu hedonista batetik desiragarriak ez diren prozesuak eskatzen dizkizute, negoziaketak, argi-ilunak, grisak. Eta hori kontsumoaren eremuan desagertu egiten da: nik nahiago dudana, nahiago dudanean eta nahiago dudan bezala.

XX.  mendeko gatazka handien sorburuan merkatu konpetentziaren nagusitasuna jartzen duzu, eta ekonomiari eman zaion gehiegizko ahalmena.

XIX. mendean pilatu ziren tentsio multzo baten ondorio dira. XIX.a, harreman kapitalisten garapena eman zen mendea, modu baketsuan bizi izan zen, Europan behintzat ekonomiaren garaipenak bazter utzi zituen aurreko mendeetako gatazka politiko eta erlijiosoak. Gatazkak periferiara kanporatzearen ondorioa izan zen, noski, kolonietara. Baina desagertu beharrean, gatazka sozial, politiko, ekonomikoak pilatuz joan ziren, eta krisi izugarri batek eztanda egin zuen, merkatu librearen idealaren ezintasunaren ondorioa izan zena.

Merkatu librea ez da ona edo txarra, ezinezkoa da.

Gure bizitzarekin bateraezina da. Egiatan, ez da inoiz existitu, merkatuak beti behar izan ditu estatuaren eskusartze erraldoiak, ortopedia sozial basatiak, utopia bat da. Eta XX. mendeko momentu zorioneko batzuk izan ziren utopia hori mugatu zutenak, ongizate estatua garatuz. 

Lan antolaketa kapitalistak zer harreman du esklabismoarekin?

Soldatapeko lana berritasun historikoa da, jendea ez da horrela bizi izan inoiz. Merkatuak agertzen hasi zirenean, lan eremu berrietan aplikatu ziren ereduak esklabotzatik zetozen: lan ez kualifikatua zen, zeregin errepikakor, zatikatuekin. Kontrakoa baitzen lan kualifikatua, artisauena, gremioena, lan zaila, baina autonomia handi bati lotuta zegoena. Ez da gauza bera esklabo izatea eta soldatapekoa, baina lerro zuzen bat dago batetik bestera. 

Kapitalismoak hainbat gauza erraustu ditu, haien artean harreman sozial tradizionalak.

Gauza da zein nahi ditugun berreskuratu: harreman sozial tradizionalak menderatzez, sexismoz, superstizioz beteta daude. Baina masa merkatuak eskaintzen diguna baino lotura dentsoagoa berreraikitzea nahitaezkoa da, perspektiba askatzaile batetik bederen. Halere, masa gizarteek ez dituzte denek berdin deuseztatu lotura sozialak. Berdintasun handiagoa duten gizarteek lotura sozial solidoagoak dituzte. Uste baino tarte handiagoa dugu maniobrarako.

Krisi garaia, Gramsciren hitzetan: zaharra ez da hil, berria ez da jaiotzen.

Baina kasu askotan krisia da normaltasuna. Kontua da ea krisitik ateratzeko kapaz izango garen. Eta ateratzekotan, ez dugu sinetsi behar gure aurrean aukera ugari izango dugula. Aukerak orain ari dira erabakitzen, gu gara norabide batera edo bestera eramango gaituzten erabakiak hartu behar ditugunak. Jokoan dago: krisia goitik ixtea, eliteen onurak mantenduz, edo zerbait berria jaiotzen laguntzea.

Apatia, urruntzea, eszeptizismoa bizi ote ditugun aldaketa sozialerako prozesuekin.

Neoliberalismoaren garaipenik handiena, aberastasunaren banaketa desberdin batekin batera, noski, gizartearen desartikulazioa da, gizarte zibila birrintzea. Ez da kasualitatea: herrialderik konpetitiboenak, krisia hobekien eramaten ari direnak, Finlandia, Suedia, Norvegia, Danimarka, munduko afiliazio sindikal altuena duten herrialdeak dira, %70etik gora. Bestela ez daukagu baliabiderik esku sartzeko, ekiteko, eta horrek dakar alternatiba oso zaila izatea. 

Eta eliteen bizimodua imitatzeko irritsa dugu oraindik.

70eko hamarkadatik, langile klaseko milioika lagun elite ekonomikoekiko mendekotasuna zekarten proiektuak babesten hasi ziren, beren onura materialen kontra zihoazenak. Patrika beteta duen ergel batek bezala jantzi, jan, bidaiatu eta hitz egiteak irrigarria izateari utzi zion, eta gure bizitza-eredu bilakatu zen. Ingalaterra eta beste herrialde batzuetan porrot sentsazioa dago. Guk aldiz eboluzio naturaltzat dugu, eta hori porrota baino desmobilizatzaileagoa da. 

Literatura

“Kapitalismoaren historia pertsonal bat idatzi dut, literaturaren bitartez. Kapitalismoaren historia azaltzeko baino, kapitalismoaren historia pentsatzeko balio izan dit literaturak. Moby Dick ekintzaile ero baten istorioa da, erorialdian langile prekario talde bat herrestan daramana. Gauaren muturrerainoko bidaia liburuko protagonistak biolentzia kolonialaren, esklabismoaren eta lan diziplinaren arteko jarraipena ezagutzen du Afrikan. Ilunpeen bihotzean eleberria ez da propio kolonialismoaren krimenei buruzkoa, alienazioaren ingurukoa baizik. Azkenerako, historia, bizitza eta fikzioa elkartzen diren eremu zingiratsu bihurtu zait liburua.”


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Filosofia
Zer esan nahi dute ‘begiratu’, ‘ulertu’ eta ‘pertsona’ hitzek?

Ez da akaso harrotasun seinale nire aurrean dauden pertsonak pertsona izango ez balira bezala begiratzea? Bai, noski baietz. Baina nola espero dugu bestela besteak ulertzea? Ulertu, behatu, begiratu. Besteak ulertu nahi izateak, ez du jarrera harro hau eskatzen? Ni pertsona... [+]


Sara Torres. Potentzia eta desira
“Desirak ez du berezko objekturik: polimorfoa da, eta desbideratzera jotzen du”

Poesia-irakurraldi bat, jendaurreko elkarrizketa bat eta sei orduko tailer bat eskaini zituen orain bi aste Sara Torres idazle eta pentsalariak Gasteizko Artiumen, Trama programaren barruan. Ondoren, eskuzabal eta gertuko hitz egin zidan bere lanari buruz, igande arratsalde... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


Bizitzaren legeak

Etorkizun laburrekoak kezkatuago gaude etorkizunarekin etorkizun luzekoak baino. Bizitzaren CCCLXIX. legea da. Aho-korapiloa ematen du, bizitzaren legeak, ordea, ez ditut nik idazten, bizitzak berak baizik.

Lege horrek, taxuzko lege guztien antzera, salbuespenak baditu, baina... [+]


Den-dena eros ote daiteke?

Egun, lagunak erosteko aplikazio asko daude: AlquiFriend eta Ameego dira ezagunenak, eta, antza, oso ondo funtzionatzen dute, batez ere Ameriketako Estatu Batuetako hiri handietan. 600.000 erabiltzaile inguru dituzte. 120 dolar norbaiti ordaindu, eta ordu pare batez zurekin... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
“Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei”

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Yuk Hui. Zenbat buru, hainbat teknologia
“Ez dut uste mundu bidezkoagorik lortuko dugunik datu gehiago bilduz”

Pasa den urtarrilean, Yuk Hui filosofoak hitzaldi bat eskaini zuen –solasaldi bat, hobeto esanda– Donostiako Tabakaleran. Azken urteotan oihartzun handia izan du haren lanak, eta goraino bete zen aretoa. Besteak beste, monoteknologismoaren pentsamendu-ildoa kritikatu... [+]


Gorputzaren konkista

Gorputzaren gaiak pisua hartu du egungo diskurtsoetan, era askotara agertzen zaigu. Hala ere, eztabaida berri samarrak dira: beste garai batzuekin alderatuta, gorputza nahiko baztertua egon da Mendebaldeko pentsamenduaren historian.

Niri, egia esan, lagungarria egiten zaizkit... [+]


“Gaza bonbardatzen ari den pilotu israeldarra da Eichmann”

Palestinarrek pilotu israeldar bat bahitu, epaitu eta urkatuko balute, ez litzateke gauza bera?”. Halako eta bestelako galderei erantzun nahian, Hannah Arendten Eichmann Jerusalemen liburua abiapuntu izanda, mahaiaren bueltan elkartu ditugu bi filosofo eta politologo bat,... [+]


Adolf Eichmann: errugabea sentitzen zen nazia

Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen... [+]


Ezin gara adi egon?

Zure arreta harrapatu nahiko nuke, irakurle; artikulua dastatzeko gogoa piztu. Ezinezko helburua? Egun, irakurketaren bidez norbaiten arreta harrapatzea gero eta zailagoa omen da. Irakurtzea ez omen dator bat egungo estimulazioaren intentsitate eta abiadurarekin; ez omen du bat... [+]


Eguneraketa berriak daude