Euskararen lobbyak

  • Euskaragileak, euskaraz lan egin nahi duten enpresen batzordea, hasi da lanean. Lan mundua euskalduntzeko bidean eragile aktibo izatea da euren ildo nagusietako bat eta prest dute lehen egitasmoa: amankomunean dituzten hornitzaileei euskarazko zerbitzua eskaintzeko eskaera bateratua egingo dute. Cikautxo, Fagor eta Mondragon Unibertsitatea dira batzordeko kideetako hiru.

Fagor Taldeak 8.000 langile biltzen ditu. Beste enpresa batzuekin elkarlanean zer egin daitekeen ikusteko aukera ona iruditu zaie Euskaragileak egitasmoa.
Fagor Taldeak 8.000 langile biltzen ditu. Beste enpresa batzuekin elkarlanean zer egin daitekeen ikusteko aukera ona iruditu zaie Euskaragileak egitasmoa. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Euskaragileak batzordean ordezkaritza duen enpresetako bat da Cikautxo; kautxuzko eta plastikozko osagaiak garatzen eta ekoizten dituen enpresa da, 500dik gora langile ditu. Automobilgintzako piezak egiten dituzte, nagusiki. Lea-Artibai eskualde euskaldunean dago enpresa, Berriatuan, eta azken bost urteetan gogor aritu dira lanean etxe barrua euskalduntzen. Ramon Mendiguren enpresako proiektu arduradunarekin hitz egin dugu egiten ari diren lana ezagutzeko. 

“Euskaragileak batzordeko enpresa gehienok euskara plan bat daukagu, nahiko aurreratua, eta urteak daramatzagu horretan lanean. Lobby lana egitea izango da gure zereginetako bat nolabait esateko; euskaraz lan egitea posible dela ikusarazi nahi dugu. Bestalde, talde modura eragin zuzena hornitzaileengan izan genezakeela ikusi genuen; eta lanketa horrekin hastea erabaki genuen. Amankomunean dauzkagun hornitzaileak identifikatzen ari gara”. 

Euskaragileak hiru hiletik behin biltzen da Kontseiluarekin, eta datorren bilkuran egingo da behin betiko hornitzaileen aukeraketa. Horrez gain, eskaera bideratzeko prozesu guztia zehaztuko dute; hornitzaile bakoitzari zehatz-mehatz zer eskatuko zaion definituz. Ramon Mendiguren: “Euskaraz lan egiten dugu eta guretzat balio erantsi bat da hori. Euskara erabiltzearen onuren berri emango diegu eta eurekin ere euskaraz egin nahi dugula adierazi”. 

Cikautxo enpresaren hornitzaile garrantzitsuenak kanpotarrak dira; automobilgintzakoak. Baina ekoizten dituzten produktuez haratago, bestelako hornitzaile askorekin egin behar izaten dute lan: elektrizistekin, bidaia-agentziekin, auditoreekin… Zentzu horretan hasi ziren euren hornitzaileengan eragiten eta bakoitzarekin nola jokatu erabakitzen. Esaterako, segurtasun enpresako langile batek ez daki euskaraz eta langile hori oporretan dagoen bitartean, ordezko langile euskalduna ekartzeko konpromisoa hartzeko eskatu zioten enpresari. “25 bat hornitzaileri eskutitza bidali genien eta horietatik 18k erantzun ziguten. Gehienak irtenbideren bat aurkitzeko prest azaldu ziren. Batzuek, eskatzen geniena betetzerik ez bazuten ere, beste eremu batean euskara erabiltzeko prestutasuna azaldu zuten”.  

Argi du Ramon Mendigurenek euren ogibidea automobilgintzako piezak egitea dela, eta lan handia izan arren, hasitako bidea jarraitzeko prest daude: “Asko dago egiteko oraindik. Gutxika egin behar den lana da, baina gelditu barik. Ez da erraza, baina lortu daitezke hobekuntzak”. 

Fagorrek hornitzaile asko etxekoak

Fagor Taldea Euskaragileak enpresa sareko kidea da eta Leire Okarantza da enpresako ordezkaria. Fagor Taldean zazpi kooperatiba daude eta 8.000tik gora langile. Euskaragileak egitasmoan zerk bultzatuta parte hartu duten galdetu diogu Okarantzari: “Momentu honetan, ikusten dugu gure normalizazio planetan dauzkagun helburu eta urtez urte finkatzen ditugun ekintzetarako ekarpen interesgarria izan daitekeela beste batzuekin modu bateratuan pausoak ematea”. 

Euskaragileak batzordean hornitzaileekin egingo duten lanketaz gain, aurrez antzeko ekimenik abian jarri ote duten jakin nahi izan dugu: “Gure estrategia barrura begira lan egitea izan da, eraginkortasuna lortu nahi izan dugu barruko erabilerari dagokionez, bai maila instituzionalean bai maila informalean. Ez gara jarri hainbeste kanpora begira eta hornitzaileetan eragiten, zuzenean ez behintzat. Orain ariketa hori gure egiten gabiltza”.

Fagor Taldeko Euskara Batzordean Kontseiluaren bileretan adosten diren irizpideak aintzat hartzen dituzte eta beraiek nola bideratu pentsatzen ari dira. Bestalde, Mondragon Korporazioko kide direnez, bertako kooperatiba asko euren hornitzaile dira, eta alderantziz. Elkar eragiteko esparru interesgarria dela iruditzen zaie. Hornitzaileekin lanean hasterakoan, bi alderdi  hartu nahi dituzte kontuan. Alde batetik, Korporazio mailako kooperatibek euskara plana izatea eta, beste aldetik, talde barruko egoera aztertzea. Alegia,  hornitzaile bat aukeratzeko garaian, identifikatu behar dute nork izango duen harremana hornitzailearekin eta langile hori euskaraz jarduteko gai izango dela ziurtatu beharko dute.  

MUko Eskola Politeknikoa ari zen hornitzaileekin lanean

Xabier Sagarna Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Elektronika eta Informatikako koordinatzailea da. Bera ari da parte hartzen Euskaragileak enpresa batzordean. Eskolaren  jarduera nagusiak dira prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza. 2.000 ikasletik gora ditu eskolak eta 200dik gora langile. 

Urteak dira euskara plana abian jarri zutenetik. Sagarnak esan digunez, Eskola Politeknikoaren lehentasuna izan da zerbitzuak euskaraz ematea; ikasleekin eta enpresekin dituzte harremanak. Ikasleei eskolak euskaraz ematen dizkiete, baita gainontzeko zerbitzuak ere: fotokopiak ateratzeko denda, kantina… Bestalde, ikerketa eta etengabeko prestakuntzako jarduerak euskaraz jaso nahi dituenak, bermatua dauka aukera hori ere. “Guk eskaintzen ditugun zerbitzu horietan hornitzaileren batek parte hartzen badu, euskarazko zerbitzua gehiengo handi batean bermatuta daukagula esango nuke. Aurrez landutako gaia da guretzat, irizpide batzuk ezarri zirelako garaia batean. Dena den, beti dago zer hobetu. Euskaragileak batzordean egiten ari garen hornitzaileen lanketak balio izan digu gure egoeraren diagnostiko zehatzagoa egiteko eta identifikatzeko non ditugun hobetzeko aukerak”. 

Hornitzaileekin dituzten harreman komertzialak hobetu ditzaketela ikusi dute: produktu/zerbitzuen eskaintzak euskaraz jasotzea, eskaerak euskaraz egitea, fakturak euskaraz jasotzea…  Adibide gehiago ere eman dizkigu Sagarnak: “Kantinako langileek badakite euskaraz, baina eska diezaiekegu lehen hitza beti euskaraz egiteko. Hartara, euskararen aldeko normalizazioan lagunduko ligukete. Bestalde, unibertsitateko eraikin guztietan kafe makina asko ditugu; botoiak euskaraz daude baina display elektronikoa ez. Hori euskaraz jar daiteke? Horretarako beste enpresa batzuen babesa behar genuke. Iraganean egin genuen eskaera eta horrek kostu handia zeukala erantzun ziguten. Orain, agian, egin dezakegu saiakera Euskaragileak batzordetik, hiruzpalau enpresa euren bezero garelako. Ea denon artean lortzen dugun”.

13 Euskaragileak

Euskararen Kontseiluaren ekimenez sortutako Euskaragileak taldean 13 enpresa daude: Batz, Cikautxo, Eika, Ekin, Elay, Fagor, Goizper Group, IMH, Irizar, Matz-Erreka, Mondragon Unibertsitatea Eskola Politeknikoa, Mondragon Korporazioa eta Orkli.


Azkenak
Homo erectusek hitz egiten zekiten?

Rudolf Botha hizkuntzalari hegoafrikarrak hipotesi bat bota berri du Homo erectus-i buruz: espezieak ahozko komunikazio moduren bat garatu zuen duela milioi bat urte baino gehiago. Homo sapiens-a da, dakigunez, hitz egiteko gai den espezie bakarra eta, beraz, hortik... [+]


Iraultza, iraultza baino lehen

Böblingen, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1525eko maiatzaren 12a. Georg Truchsess von Waldburgek Wurtembergeko nekazari matxinatuak mendean hartu zituen. Handik hiru egunera, maiatzaren 15ean Filipe Hessekoak eta Saxoniako dukeak bat egin zuten errebelde turingiarrak... [+]


2025-04-30 | Jon Torner Zabala
Aramu + AimarZ
Bizirik bada, musikaren berotasunagatik da

Aramu + AimarZ
Noiz: apirilaren 26an.
Non: Zumarragako Zelai-Arizti frontoi irekian.

---------------------------------------------------------

Udalaren webguneak dio: "Bide Bizia marka turistikoa eta izen bereko jaialdia Zumarragaren arima munduari erakusteko,... [+]


Gorputz hotsak
“Oso literala naizenez, marrazten dudana ulertzea gustatzen zait”

Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


Ziburuko azoka - Azokaroa
“Azoka hedatzen ari gara, baina gure neurrian, era kontrolatuan”

2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.


2025-04-30 | Aingeru Epaltza
Europar bizimodua

Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]


Errolda denontzat!

Maiatzaren 11n, igandea, Errekalde plazan (Bilbo) hitzordua dugu euskal hiri eta herrietan bizi diren pertsona guztiek errolda izan dezaten aldarrikatzeko korrikan. Ekintza hori gure udalerrietan bizi den inor erroldarik gabe ez egotea bultzatzen duen kanpaina zabal baten... [+]


2025-04-30 | Sukar Horia
Turismotik bizi, ala nekez bizi?

Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Eurokeynesianismo militarra

Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]


2025-04-30 | Nicolas Goñi
India erdialdean, idortze globalari aurre egiteko laborarien eta ikertzaileen elkarlana

Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]


Eguneraketa berriak daude